2016/02/14

GIZONA GIZON, EMAZTEA EMAZTE ETA APAIZAK AZKENEKO HITZA


Genero sistemaren ondorioz josi diguten trajea oso estua da, zeini egokitzen zaio heteroarauak sortutako eredua? Munduko biztanleriaren ze ehunekoa sartzen da neurri eta ezaugarri zorrotz horietan? Teoria feministak genero eta sexua eraikuntza soziokulturala dela dio, bazterketa eta sufrikario handia dakarren eraikuntza soziala. Dikotomia hitogarri honen tartean dagoen espazioa zabaldu behar dugu, pertsona bakoitzak jendeartean nahi duen tokia izan ahal izateko.
 Large group of people. Art composition of abstract portraits - vector illustration. Can be used as seamless wallpaper. - stock vector

Heteroarauak eraiki duen normaltasunaren atzean ezkutatzen gara, bazterketa sustatzen dugu eta besteak erasotzen ditugu. Normaltasun horretara egokitzen ez diren pertsonei bere bizitzaren porrotaren, heteroarauaren ustez noski, ispilua aurrean jartzen zaie etengabe. Baina araua sistema ekonomikoa eta  gizartearen autoerregulazioaren oinarria besterik ez da, botere harremanak mantentzeko tresna.

Identitate sexuala ere gizarteak sortutako eraikuntza da. Gure genitalei begira egokitzen zaigu sexua eta horrek dakarren guztia. Baina banaketa errezegia da sistema bitarra ez baitu errealitatearekin bat egiten Eric Vilainek dion bezela: "no existen evidencias biológicas que lo justifiquen y lo que nos encontramos son muchas realidades intermedias".


imagenes movimiento lgtb bilaketarekin bat datozen irudiak

Egoera honen aurrean paradoxa itzela ematen da, beti kanpotik, beti besteek esaten dute zer garen, Agurtzanek Ormazak dion bezela egoera honek konponbide erreza du bakoitzak gure buruari galdetzea zer sentitzen naiz?


Sexualitatea ere eredu neoliberal patriarkaletik dator, zer den sexu ona edo sexua ona ezarriz, 
Coral Herrerok bere bideo honetan adierazten duen bezela:
 La construcción social del deseo y el erotismo

 imagenes movimiento lgtb bilaketarekin bat datozen irudiak
Identitatearen eraikuntza prozesu konplexua da eta bizitza osoan zehar ematen da, gaur egungo jendeartean aniztasun anitza ikustezina da; hortaz, izendapen berri bat osatu izan behar da eta beste galdera bateri erantzuna bilatu ere sexu- orientazioa berezkoa da? Sistema patriarkalak guztion heterosexualitatea aurresuposatzen du, baina hori ez da bakarra aurresuposatzen duena Josebe Iturriozek dion bezela : "mingarria da sexua eta generoa bortizki gorputzen gainean idazten diren gizarte batean jaiotzea". Gorputzen aniztasuna ere ikustezina da.


gorputz aniztasunak bilaketarekin bat datozen irudiak


Hortaz hezkidetza aniztasunaren sustatzailea izan behar du, eta hona hemen lagungarriak izan daitezken gakoak:

- Sexu- genero sistema salatu eta gainditzen du.
- Ikasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sinestu.
- Heteronormatibitatetik aldendu.
- Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzen du.
- Sexu- genero rolak eta aginduak betetzen ez dituen ikasleei ingurune seguru bat eskeintzen die.
- Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria- egoeraren aurrean esku hartzen du.
- Aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egiten du.
- Heziketa afektibo- sexual ez heteronormatiboa sustatzen du.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina