Izaki sexuatuak gara, sexualitateak jaiotzen garen momentutik hiltzen garen arte lagunduko digu, eta pertsona bakar eta errepikaezin bihurtzen gaitu. Sexualitatea aniztasuna da, norbera errepika-ezina den heinean pertzepzio, bizipen, sentimendu, emozio eta gorputza bizitzeko era propioak ditu, izaki sexuatu beste sexualitate daude beraz.
Ta zer da ba sexologia?
Sexualitatea
eraikuntza soziala da. Sistema patriarkalak ugalkortasunera zuzendutako
sexualitate-eredua sustatu eta indartzen du eta kanpo dauden sexualitate-eredu
anitzak, ez normaltzat hartzen ditu.
Sexualitatearen
bizipenak era pozgarrian bizitzeko afektibitateari
duen garrantzia eman beharko diogu. Afektibitatea, norberarekin eta
ingurukoekin harreman positiboak izateko pertsonen gaitasuna da. Afektibitatea
eta sexualitatea estuki erlazionaturik daude.
Gai hau jorratzeko baliabide gomendatua Arrasateko Udalak kaleratutako “Kili Kontuak. Sexualitatea haurrekin lantzeko ipuinak.” bilduma izan da. Ekimen honen helburua haurrekin sexualitatea modu zabal eta integral batean lantzea da:
Gai hau jorratzeko baliabide gomendatua Arrasateko Udalak kaleratutako “Kili Kontuak. Sexualitatea haurrekin lantzeko ipuinak.” bilduma izan da. Ekimen honen helburua haurrekin sexualitatea modu zabal eta integral batean lantzea da:
-
Emozioak eta hauek identifikatzen ikastea.
-
Autoestimulazioa.
-
Gorputzarekin jolastea.
-
Ugalketa
-
Familia eredu ezberdinak ezagutzea.
Ipuin guztien hasieran, gomendio batzuk daude ipuina
kontatuko dutenentzat, ipuinarekin zer eta nola landu daitekeen azaltzen da.
Jardueran Heziketa
afektibo-sexual hezkidetzailearen beharraz ohartu naiz; elkar zaintzaren
garrantzia, pertsonen sexualitatearen inguruko diskurtsoa normalizatzea, harreman
anitzak ikustaraztea…
Helburua beraz,
heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea hezkuntza eremu guztietan txertatzea
izango da. Nire esparruan, aisialdian, hezkuntza
ez-formalak harreman afektibo-sexualak izaten ikasteko eta
elkarrekin bizitzen ikasteko tresnak eskaini behar ditu, horretarako
ezinbestekoa da hezitzaileak aniztasun sexualean eta emakumezkoen eta gizonezkoen
berdintasunean oinarrituta trebatzea.
Horretarako hauek izango lirateke erronkak:
-
Kontzientziazioa, sentsibilizazioa eta
prestakuntza.
-
Mitoak deseraikitzea.
-
Aniztasunean heztea.
-
Sexualitate anitzen diskurtsoa
normalizatzea.
-
Norberaren eta besteen nakartasunaren
onarpena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina