2016/02/20

HEZIKETA AFEKTIBO SEXUALA

Generoa bezala, sexualitatea ere eraikuntza soziala da, izan ere, lehenik eta behin genero identitatea da eraikizen dena eta ondoren, horrekin lotura zuzena duen identitate sexuala lehenengoak bigarrena baldintzatuz.
Sistema heteropatriarkalak ugalkortasunera zuzendutako sexualitate eredua bultzatzen du,eta beraz, eredu hori sostengatu ahal izateko, sistemak jendarte heterosexuala behar du. Horren barnean sartu dezakegu “aurresuposatzen da guztiak heterosexualak garela”ren ideia. Horrek desira ere ugalketari lotuta egongo dela suposatzen du eta ondorioz, plazerra koitoarekin. Beraz, praktika sexualak genitalizazioan zentratuko dira eta batez ere gizonezkoaren zakilean horiek izango baitira erreferentziako genitalak. Gorputzeko beste atalek berriz, garrantzia galtzen dute eta adibide argia dugu klitoriarena, gorputzeko atal hau baztertua eta gutxiagotua geratu da. Horrek generoen arteko botere harreman desorekatuak areagotzen ditu eta emakumeen menpekotasuna naturalizatu.

Esan beharra dago sistema heteropatriarkalaren eskematik at dauden sexualitate eredu anitzak ez normaltzat jotzen direla horiek baztertuz.

En efecto, la sociedad heterosexual está fundada sobre la necesidad del otro/a/diferente en todos los niveles. No puede funcionar sin este concepto ni económica, ni simbólica, ni lingüística ni políticamente (…) Porque la sociedad heterosexual no es la sociedad que oprime solamente a las lesbianas y a los gays, oprime a muchos/as otros/as/diferentes, oprime a todas las mujeres y a numerosas categorías de hombres, a todos/as los que están en la situación de dominados. Porque constituir una diferencia y controlarla es un acto de poder” (Wittig, 2006:53).

Egungo egoeraren analisiari dagokionez, esan genezake oraindik ere gure jendartean maitasun erromantikoak presente jarraitzen duela. Horrek gizon eta emakumeen arteko botere harreman desorekatuak mantentzeaz gain, genero indarkeriaren oinarrietako bat bezala identifikatu dezakegu. Horrez gain, gazteen artean estereotipo sexistak mantentzen direla esan genezake. Horrekin batera mutilen sexualitateak dauka zentralitatea emakumeok sexualitaterik izango ez bagenu bezala. Hori gutxi balitz bezala, sistemaren eskemen arabera sexualitatea eta maitasuna zehaztuta egoteaz gain, sexualitatea maitasunarekin lotzen da , maitasunik gabeko sexualitaterik egongo ez balitz bezala.
Aldarteren arabera, gay erreferenteak lesbiana erreferenteak baino ugariagoak dira. Gainera, sexu-orientazioen arteko hierarkia nabaria da eta ikasleen erdiak baino gehiagok hautematen du eskola ez dela espazio segurua. 

 

Eskolari dagokionez, beraz, egoera larria dela esan genezake, izan ere, testuingurua aurrekoa izanik, curriculum esplizituak ez du jasotzen heziketa afektiboaren gaia eta normalean irakasleen sentsibilitate eta boluntarismoaren eskuetan geratu ohi izan da lanketarako aukera eskasak izanik.
Azpimarratzeko da eskolan sexualitate normatiboaren diskurtsoa barneratuta ez dagoela horrek esan nahi du sexualitate ez normatiboa barneratzeko oso urrun gaudela. Horren adibide da asexulitatea.

Nire ustez, sexualitatearekiko dauden tabuak deseraikitzeko beharra dago, izan ere gorputz sexuatuak garen heinean sexualitatea beti dugu presente gure bizitzetan. Hori horrela izanik, ikasleei aukerak eman behar dizkiegu sexualitatea nahi duten moduan bizitzen ikasteko eta dauden aukera anitzak ezagutzeko.

Nahiz eta egoera kezkatzekoa izan, baliabide ugari daude gaiari heltzeko, hona hemen Heziketa Afektibo Sexuala lantzerakoan kontuan hartu beharreko dekalogoa:
1- Sexu eta genero binarismoen deseraikitze lana.
2- Afektibitatearen garapen berdinkidea
3- Sexualitatea eta indarkeria bateraezinak dira
4- Sexualitatea ez da berdin heterosexualitatea, genitalitatea ezta koitoa ere.
5- Sexualitatea eta ugalketa gauza ezberdinak dira.
6- Sexualitatea pertsonen baitan dago eta ez da arriskutsua
7-Elkarrekiko errespetuan, nahian eta “adostasunean” oinarrituriko edozein sexualite-adierazpen zilegi da.
8-Sexualitatea eta genero-identitatea alda daitezke bizitzan zehar.
9-Sexualitatea jaio eta hil bitarteko laguna dugu,
10- Ez pertsonak sailkatu eta estereotipo batean sartu.

Heziketa afektibo sexualarekin lotura duten ikerketa eta lan ezberdinen adibideak:






https://vimeo.com/yeswefuck   
 


Zelako erronkak ditugu eskolan gaiarekiko?

  • Heziketa afektibo sexuala curriculum ezplizituan txertatu
  • Praktika sexual anitzak bistaratu eta normalizatu
  • Sexualitatearekiko dauden mitoak eta maitasun erromantikoaren mitoak deseraiki
  • Gorputz eta identitate anitzen ereduak eman eta euren egoerak normalizatu
  • Hizkuntza eta baliabide hezkidetzaileak sortu, erabili eta zabaldu. Horietan aniztasunaren presentzia bermatuz
  • Hezkuntza komunitateak gaiarekiko kontzientziazioa, ardura eta erantzukizunak hartu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina