2016/02/17

HEZIKETA SENTIMENTALA BATZUK, BOTEREA BESTE BATZUK


           Ni, benetan, ez dakit udaberria hurbiltzen ari delako edo, Bilgune Feministen “Ez obeditu! Heteroaraua plazerrez lehertu!”  leloa lau haizetara oihukatzeko premia dut barnean bueltaka egun hauetan, "Bollera da bide bakarra" bideo mundialaren zirrarak zainetan biziari eusten dion honetan.  

Heterosexualitatearen diktadura


Baita ere BebĆ© kantariak “Ella” abestiarekin transmititzen digun kateak hausteko kemena, ez bakarrik genero indarkeriarekin zuzenean lotutako kateak baizik eta, orokorrean, gu garen bezala izatea oztopatzen gaituen guztiak, publizitateak markatzen dituen estereotipoak, jarrera homofobikoak edo ama “on” bat irudikatzen duen eredu patriarkala, adibidez.


Eraikuntza soziala den heinean, sexualitatearen inguruko kultura heteronormatibo hau hauskorra ere izan daiteke, batzuk alde batetik bultzaka, beste batzuk aldameneko zutabetik tiraka, erori egin daitekeen eraikuntza, suntsitu egin beharko genukeena.  Gailentzen den eredu hegemonikoa patriarkala izateaz gain, koitoan zentratuz eta gizonezko genitalak erreferentzi gisa azalduz, emakumeengan ugalketarako gaitasuna besterik onartzen ez duen eredua da, klitoria gutxiagotua edo erabat baztertuta gelditzen delarik. Zer esan ez aniztasun afektibo sexualari buruz???



Zoritxarrez, jendartean hurbiletik sumatzen dugun sexualitateari buruzko diskurtso heteronormatibo androzentrista honetan daude murgilduta gazteak ere, beraien artean estereotipo sexistak mantentzeaz gain harreman afektibo sexualei buruzko aniztasuna ikusezina bihurtzen delarik, baztertua, Jatorra izatearen ustetan mutilek eskatzen dutenari baietz esatea beti, planteatu gabe, Estebanezek aipatzen duen bezala, “harreman sexualik ez izatea badela ere askatasun sexuala”.
Oso interesanteak iruditzen zaizkit ildo honetatik Fuenlabradan emandako hitzaldian Marcela Lagardek agertutako ideiak, (nahiz eta grabazioaren kalitatea ez izan oso ona), besteak beste Maria Zambranori erreferentzia eginez, "El amor desborda... pero no en la educaciĆ³n sentimental de los hombres, sino de las mujeres". 
       



Kate Millett-ek dio patriarkatua nagusitasun sexualeko sistema dela, gizon guztiek eta ez soilik elite batek, etekin ekonomiko, sexual eta psikologikoak jasotzen dituztelako iraun duela hainbeste denboratan zehar. “Maitasuna emakumeen opioa izan da, erlijioa jendetzarena izan den bezala, Guk maitatzen genuen bitartean, gizonek gobernatzen zuten.”






Eta eskolatan, zer? Curriculum ezkutuaren eragin sakonetako baten aurrean gaudela pentsatzen dut. Heziketa afektibo sexuala lantzearen ordez, curriculum esplizituan obulu-pasibo versus espermatozoide-ktibo irudikatzen duen ugalketa eta, akaso, sexu harremanekin erlazionatzen diren arrisku edo gaixotasunak jorratzen dira. Eta beste hainbat egoeretan bezala, heziketa afektibo sexualaren inguruan ezer ez egitea, egitea da; eztabaidan ez jartzea diskurtso hegemonikoa, indartzea da. 




Irakurgaian proposatzen zaigun bezala, hizkuntzaren bitartez, errealitatea isla dezakegu edo aldaketak sustatu. Hori dela eta, sexualitatearen espresioa positiboa den zerbait bezala  transmititzeko, hona hemen sexualitateaz hitz egiteko unean kontuan hartzeko moduko alderdiak:
  • Hitz gozoak, samurrak, maitekorrak eta atseginak erabiltzen saiatu.
  • Genero rolak, emakumeekiko eta beren bizitza zikloetako aldaketekiko mesprezua, gizonen “omnipotentzia”, koito zentralitatea eta heteronormatibitatea erreproduziten dituzten hizkuntzaren espresioak aztertu, alternatiba ez sexistak identifikatu eta beren erabileraren barneraketa bultzatu.Aniztasun afektibo sexuala irudikatu, izendatu eta errepresentatzeko ahalegin kontzientea egin
  • Aniztasun afektibo sexuala irudikatu, izendatu eta errepresentatzeko ahalegin kontzientea egin.        
  •  LGTB ipuinen artean, adibide bezala,   Iris eta Lili   aukeratu dut, oso proposamen ederra iruditzen zaidalako Lehen Hezkuntzako edozein mailatan lantzeko

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina