Aurreko astean, identitate anitzen aberastasuna goraipatu nahi izan nuen, nire ustetan, pertsona guztiok baliagarriak, errespetagarriak, batzuek gauza batzuetarako eta besteok beste batzu ezberdinetarako gai baikara. Azken finean, gaitasunen, habileziren, ezaugarriren batek/batzuek definitzen gaitu/zte eta besteengandik bereizten. Aniztasuna aberasgarria da, ingurukoengandik edo urrunekoengandik beti zerbait ikas dezakegulako.
“Pertsonek izateko, sentitzeko, agertzeko, egoteko ditugun amaigabeko konbinaketa, aukera eta prozesu horien guztien ondoriozkoa da munduan dagoen aniztasun anitza“.
Irakurgaiari jarraituz, sexu-orientazioarekin berdin gertatzen da niretzat. Garrantzitsuena da pertsona bat nolakoa den, dituen sentimenduak nola adierazten dituen, maitekorra edota maitagarria den, lagunen laguna den, ondo tratatzen dituen ingurukoak… emakumea, gizona edo beste edozer sentitzen den, nortzuk erakartzen duten, norekin, zenbatekin oheratzen den… niri bost. Lagun horiek zoriontsu senti daitezen eta sentiarazten saiatzea da kezkatzen nauen bakarra.
Jendarte honek inposatzen duen heteronormatibitateak, gizakiaok bi kategoriatan sailkatzea indartzen du. Homosexualitatearen kontrako aurreritzia inplikatzeaz gain, sexualitate idealizatua eraikitzen duten sozial-arauak identifikatzen ditu. Honen barnean, ez dago sexu-orientazioa soilik, baita arraza, klasea, generoa eta sexu-harremanak ere.
Sexualitatea, gure gizartean ezagutzen den moduan, normaltzat hartzen diren arrazismoaren, sexismoaren, klasismoaren, harreman sexualei buruzko diskurso normalizatuen... produktua da eta egokiak diren ala ez diren sexualitateak definitzen dituzte. Honen arabera, sexu bata (edo generoa) bestearen osagarria da eta harreman sexualak emakume eta gizonen artekoak.
Feminismoak lan handia egin du eta egiten ari da, beste kolektibo batzuk mugimendu politikoa bihurtuz, lesbianen kolektiboa adibidez, haien eskubideak aldarrikatzeko eta sistema zapaltzailearen apurketan parte hartzeko eta emakumeen gorputzen erabileraren kontra. Zentzu honetan, deiagarria iruditzen zait komunikabideek bultzatzen duten nesken gorputzen hipersexualizazioa.
Baina beste errealitate batzuk ere ba daude, transexualitatea, haien artean: pertsona baten gorputzaren arabera, jendarteak egokitzen dion generoa ez dator bat genero psikologikoarekin. Heteropatriarkatuak gizona edo emakumea izaten behartzen ditu, hormonak eskuratzerantz eta kirugia plastikorantz bultzatzen. Honekin ados ez dauden transexualei transgeneroa esaten zaie.
Gure ikastetxeetako errealitate anitzak bistaratzea ezinbestekoa da. Ikasle, irakasle eta familia horiek beren ondoan behar gaituzte, sarritan ematen diren erasoak, mespretxuak, bazterkeriak...sahiesteko. Helburu horrekin, Espainiako Gobernuak ikastetxeetan eraso homofobiko eta transfobikoa ekiditeko protokoloa argitaratu du:
“La homofobia y la transfobia constituyen el principal motivo para el insulto, la burla y el rechazo en los centros educativos… Las estadísticas ... desvelan que tres de cada cuatro jóvenes españoles, el 75%, han sido testigos de agresiones de este tipo en sus centros educativos. Y un 6,4% han presenciado "palizas" contra lesbianas, gays, bisexuales o transexuales… Además, el acoso escolar por motivos de homofobia o transfobia está demostrado que no solo afecta al sufrimiento de las personas jóvenes que los padecen, sino que afecta también "a su desarrollo vital posterior". El 43% de los jóvenes de 12 a 25 años que han sufrido acoso han pensado en suicidarse. El 17% lo han intentado”
Azkenik, ikastetxeetan lantzeko beharra dugu:
- ikasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean garatzeko aukera ematea
- Aniztasuna errespetuz bistaratzea eta aberasgarritzat aurkeztea.
- Sexu-genero roletara egokitzen ez diren ikasleei inguru segurua eskaintzea
- Edozein jatorria duen indarkeriaren aurrean esku hartzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina