2016/02/17

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALARI BURUZ HAUSNARTZEN

Sexualitatea ere, sexua eta generoa bezala,  bada eraikuntza soziokulturala  eta egungo jendartean heteroarauaren presentzia nagusia da. Sistema patriarkalak ugalkortasunera zuzendutako sexualitate-eredua sustatu eta indartzen du (sexualitate eta praktika onak) eta kanpo dauden sexualitate-eredu anitzak, kasurik onenean patologizatzen ez baditu, ez normaltzat  hartzen ditu (sexualitate eta praktika txarrak).
Heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea sustatzeko behar-beharrezkoa da eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzea. Heteroaraua gaindituz, emakumeen eta gizonen sexualitatearen mitoak deseraikiz eta gorputz desberdinen edertasun-, erakargarritasun-, sentsualitatearen... balorazioa lortuz.
Edozein harremanetan berdin izanik sexu, gorputza, desira afektibo-sexual, jatorri geo-kulturala... afektibitatea inplikaturik dago eta funtsezkoa da pertsona guztien garapen integralerako , hortaz, heziketa afektibo sexualaren garrantziaz. Eskolan, ahozko hizkuntza, ikonografikoa eta gorputz-hizkuntzak zaindu behar dira aniztasuna islatzeko, pertsona ezberdinak izendatzeko eta sexu zein orientazio sexual edo familia-mota desberdinak barneratzeko, heziketa afektibo sexuala,  nahi gabe , ezkutuko curriculumaren bitartez egiten baita.
Harreman afektibo-sexual askeak izateko, nork bere gorputzaren onarpena, baloratzea eta maitatzeak garrantzi handia du, plazerrean murgiltzeko prest egon behar da, desio, komunikazio eta adostasuna eta bide honetan  sexu eta genero bitartekotasuna gainditzearen garrantzia.
Heziketa afektibo sexualean kontuan hartu beharreko dekalogoa:
  1.    Sexu- eta genero-bitartasunaren (emakume-gizon, femenino-maskulino) deseraikitze lana.
  2.  Afektibitatearen garapen berdinkidea. Funtsezkoa sexuali1.tatea garatzeko (neska zein mutila, trans, intersexuala... izanda).
  3. Sexualitatea eta indarkeria bateraezinak dira. . “Bai, BAI da”eta “Ez, EZ da” leloak arau, berdin dio zein den egoera edo unea.
  4. Sexualitatea ez da berdin heterosexualitatea, genitalitatea, ezta koitoa egitea ere. Sexualitateak espresio anitzak ditu, gorputz osoan dago eta nork bere buruarekin, sexu bereko zein desberdinekoekin bizi dezake. Sexualitatearen adierazpenak norberarenak diren bizipenak dira, ez beste inorenak eta hierarkiarik gabekoak dira.
  5.   Sexualitatea eta ugalketa gauza ezberdinak dira.
  6.  Sexualitatea ez da arriskutsua, pertsonaren baitan dago eta era osasuntsuan bizi ahal da, bere barne balioak kontuan izanda: elkar ardura, errespetua, elkar balorazioa, konfiantza, autoezagutza eta elkar ezagutza, komunikazioa, konplizitatea, berdintasuna eta askatasuna. Plazerra eta segurtasunari bai esan, eraso eta bazterkeriari ez!
  7.  Elkarrekiko errespetuan, nahian eta “adostasunean” oinarrituriko edozein sexualite-adierazpen zilegi da.
  8.  Sexualitatea eta genero-identitatea alda daitezke bizitzan zehar.
  9. Sexualitatea jaio eta hil bitarteko laguna dugu, barne hartzen dituelarik adin guztiak, sexu-orientazio anitzak (lesbiana, gay, heterosexuala, bisexuala, asexuala,pansexuala...), genero-identitate ezberdinak (emakumea, gizona, trans, intersexuala, queer...), aniztasun funtzional, sentsorial edo psikiko  guztiak, kultura desberdinak, gorputz, azal kolore batekoak zein bestekoak, hiri edo herri txikikoak …  eta intersekzionalitatean dauden pertsona guztiak.
  10.  baliogarriak dira, ez pertsonak sailkatu eta estereotipo batean sartzeko. Norberak bere buruaz aritzeko aukeratuko du nahi duen etiketa bere bizitzaren une zehatz batean, hori bada berak nahi duena.



“Ikasleek aniztasun sexualaren aurrean duten  jarrerari” buruzko 2013-14  txostena (GEHITU). DBH-ko 2. Kurtsoan izandako tailerren praktiken ondorioz.



Hauek izan daitezke ikastetxean landu daitezken erronka batzuk:
  •  Klaustroa heteroaraua gainditzen duen heziketa afektibo-sexualean  formatu: Heteroarauaren analisi sakona egin eta identitate eta orientazio sexualen zein bizi-proiektuen aniztasuna ezagutaraztea.
  •  Pertsona anitzen eta pertsonen arteko harreman interpertsonalen aniztasunaz hausnartzea, orientazio sexual eta bizi-proiektu desberdinak ezagutzea eta diskurtsoan normaltasunez integratzea.
  •   Ikasleekin enpatia lantzea eta laguntza emateko bideak eskaintzea.
  •  Indarkeria ematen diren egoerak identifikatzea, agerian utzi eta horien kontra borrokatzeko estrategiak eta baliabideak indartu.
  •  Ikasleen artean dinamika parte hartzaileak sustatu; eztabaidak, jolasak, praktika kooperatiboak…


-           


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina