#txintxurreta etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#txintxurreta etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023/05/05

AGURRA, #txintxurreta, agurra

 Mila mila esker ikastaroko guztiei bai ikasle bai irakasleei.

Niretzat Silvana Estrada abeslariarentzat bezala trantsizio urtea izan da aurtengoa eta eguneroko lanaz gain ikastaro hau egitea izugarri aberasgarria izan da.

Silvana Estrada — Tom's Diner (Video Oficial)

Astebete daramat abesti hau burutik ezin kendu. Ea zuen gustokoa den!

Hurregno bat arte!!

Berdintasuna Amets!!!

2022/10/23

Tratu onen kultura sortzea, zabaltzea, eustea, ... beharrezkoa sare sozialetan!

 Interesgarria da zein tresna eraginkorra diren sare sozialak IKT, IET eta APT laburbildurek  biltzen duten guzti horretan eragiteko, laguntzeko. Hau da, informazio eta komunikazio (IKT) , ikaskuntza eta ezagutzarako (IET)  eta ahalduntze eta partaidetzara (APT) zabaltzeko bide /teknologiak izatea. Eta nola ez HezkEH-nek bai twitterren bai facebook sare sozialetan duen eragina elkarlanean aritzeko hezkidetzarako.

Interesgarria da ere ikasleekin sare sozialak erabiltzearen garrantzia, artikuluak, ikerketak, elkarrizketak,... hautatu, ezagutu, aukeratu eta zabaltzeko.

Interesgarria eta erronka izugarria da aldi berean ere "egunean egotea" baina baita ere sare sozialetan murgilduta igarotzen dugun denbora "ongi kudeatzea".

Hainbat eta hainbat ikerketek diote sare sozialak ez direla neutroak, matxismoa gizartean agertzen den moduan agertzen dela sareetan ere, ze ondorioak dituzten agertzen den horrek emakumeongan,.... Beraz, behar beharrezkoa da ziberaktibismo hezkidetzailea balantza beste alderuntz bideratzeko.

Hiruko Larroxa kolektiboko Joseba Gabilondo Marquesi BERRIA egunkarian egindako elkarrizketa batean irakurri daitekeen bezala: "Tratu onen kultura sortu behar da interneten. Hau da, goazen ohitura onak hartzea eta jada badauden tratu onak ere mahai gainean jartzea".




2022/10/03

Kaixo!

 Kaixo guztiei, Ana dut izena, biologiako ikasketak egin nituen eta beste lan batzuetan ibili ondoren, Bigarren Hezkuntzako irakasle lanetan aritu naiz.

Azken urtetan berriz, berritzegune batean ari naiz lanean eta ikastaro honen berri bertan izan nuen. "Berdintasuna amets" konstante bat  izan dela  nire bizitzan esango nuke; txikitan famili inguruan amona "potenteak" izan nituen inguruan, neba-lehengusu artean neska bakarra nintzen eta aurrera egin behar zen , baina baita ere ikastolan patioa ez zedin soilik mutilentzat izan adibidez, gaztetan kirolean jarduteko aukera berdintasuna lortzeko burruketan, aisialdi zein festa  kontutan, irakasle moduan, bikote nahiz koadrila harremanetan,alaben ama moduan,... Beraz, ikastaro hau primerako aukera iruditu zitzaidan!

Gogotsu sentitzen naiz, saio presentzialean bibrazio onak izan nituen eta talde polita osatuko dugulakoan nago.

Ezagutzen nautenak  besteei laguntzeko beti prest nagoela diote, auzo-herriko kontuetan nire denbora eskaintzeko prest eta humoretsua-positiba  naizela.

Ongi ezagutzen nautenak kontu pare batean hobetu behar dudala diote, ezezkoak esaten ikasi behar dudala eta nire buruarengan gehixeago pentsatzen.

Jendearekin gustora sentitzen naiz eta gauza berriak entzun/ ikastea oso gustoko dut. Ea nolako proposamenak bururatzen zaizkigun!

Naturazalea eta kirolzalea naiz, musika, zinema, antzerkia ere gustoko ditut. Lurra planetak askotxo kezkatzen nau eta pertsonok bertan dugun eragin kaltegarria gutxitzea premiazkoa iruditzen zait. Gai honekin estuki lotuta dago ere mundu mailan batik bat emakumeek pairatzen duten egoera kaxkarra.

Nire kezka nagusietako bat da ikastaroari ez garaiz erantzutea eta foroen talde-indarra galtzea. Egunerokotasunean urgentziei heltzen diet eta ez dut denbora ondoegi kudeatzen eta.

Beste aurkezpen batzuetan gustuko KOLORE, animalia eta abestiak irakurri ditut.

Besteak beste txantxangorria dut maite!

Horra abestia: TXANTXANGORRIA TXANTXANTE!

                        BIRRIGARROA ALKATE,

                        ZOZUA DELA MEDIANTE,

                         TXEPETXA KARTZELAN SARTU DUTE!

Lau urtaroei buruzko herri abesti antzinakoa da.Ahoz-aho zabaldu dena. Uste dut Josean Ormazabal idazleak haur ipunen batean idatzi zuela ere.

Hurrengo arte!