#ItsasoGO etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#ItsasoGO etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019/04/04

BUKATU DA, AKABO...


Bukatu da akabo!
Lehenik eta behin, aipatu ikastaro honek jada aurretik nuen ikuspegi feminista zabaltzeko  aukera eman didala. Hezkidetzan aurrera egiteko baliabideak eskaintzeaz gain, nire inguruan, egunerokoan, jasotako mezu eta ideia matxistak detektatzen laguntzen irakatsi didala ere. 
Lanean ikuspegi inklusibo eta parekide baten alde egiteko eta erreproduzitzen ditugun jarrera eta ideiak zenbateko indarra duten jabetu gara!  Halere, aipatu behar da oraindik ere asko dugula ikasteko, edo.. desikasteko! Horretarako baliagarriak diren ikusteko,  irakurtzeko eta entzuteko material bibliografiko piloa konpartitu dugu elkarrekin..!!

Hezkuntzari dagokionean gero eta gehiago gara bide honen alde apustu egin dugun irakasleak, beraz, zalantzan zaudetenoi ikastaroa egiteko animatzen zaituztet, ziur nago asko ikasi eta eskaini dezakezuela!


Agurtzeko momentua iritsi da…. Ez ahaztu pausoka pausoka bidea egiten dela!

LAISTER ARTE eta ONDO IZAN!!!

2019/03/22

TRATU ONAK


Tratu onen inguruan hausnartzen badugu eta bloke honen ondoren zera azpimarratu nahiko nuke:
Amaia Portugal-ek azaltzen duen azken ikerketen arabera ez dagoela sexuak baldintzatutako patroirik gizonen eta emakumeen arteko garunean, nahiz eta ezaugarri batzuk ohikoagoak diren emakumeetan, gizonezkoetan edota bietan berdin. Hau da, ezin ditugu gareunak bi kategoriatan sailkatu. Ez dago garun maskulino ezta femeninorik ere”
Bestalde, Irati Fernandez-en etxe barruan eta etxetik kanpo emakumeek eta gizonezkoek denbora eta espazioa ulertzeko dituzten modu ezberdinak ere oso interesgarria iruditu zait, izan ere, askotan dedikazio ordu kopuru eta denbora berdina edo ekitatiboa den arren, lan mota edo karga oso desberdinak dira emakumeak eta gizonezkoak egiten dituena, eta adibideak jartzeko, gizonezkoak eskaintzen dizkion orduak etxetik kanpo, denbora librea eta kirolarekin daude lotuta, eta emakumeak esparru pribatuan eta etxeko lan eta organizazio lanekin.
Azkenik, zaintzaren inguruko hausnarketa ere interesgarria iruditu zait. Gaian zehar, ordea, zaintza hitza zentzu txarrean eta kutsaturik dagoela aipatzen dute. Denok behar dugula zaindu eta zainduak izan, noski, bestela hil egingo ginatekeela.
Egia da, ordea, zaintza lan hauen emakumeek hartu dituztenez, estatuak ezta sistemak ez dituela kontuan hartu, irtenbide bat bilatu. Gainera, gaizki ikusiak daudela ondorioztatu dezakegu, eta honen ondoriozko da adibidez, hezkuntzako lehen etapetan gizon eredurik ez egotea (haurreskola eta HHn), ez zahar-egoitzetan, enfermera gehienak neskak izatea, etabar luze bat.
Prestigiorik eza eta ordaindurik gabeko lana dela argi dugu, eta honek behar eta merezi duen estimua lortu arte ez dugu aldaketarik ikusiko nire ustez genero-aniztasunean, hots, emakumeen lanak izaten jarraituko dute. Hortaz, eta pasa den Martxoak 8ko greban aldarrikatu bezala, zaintzak beharrean bizitzak erdigunean jarri behar ditugu. Zaintzak beharrezkoak eta positiboak direla bai, baina konpartituak behar dutela izan ere bai!! Konpartituak eta alternatuak (Fernandezek dioen moduan kanpoko espazioko lanen eta denbora librearen eskubidea emakumeok ere badugulako!)
Hemen tratu honen dokumental oso ona uzten dizuet, Malagako gazte batzuek sortua. Askorentzako egoera eta eszena ohikoak diren tratu txarrak ageri dira (batez ere bikoteen arteko indarkeria). Horietako asko oilo-ipurdia ere jartzen dituztenak! Lan egiteko modu hau oso egokia iruditzen zait, hezkuntza formalean gero eta ahaztuagoa dagoen antzerki eta ez ohikoa den komunikazio modu hauek lantzeaz gain, gai sozialak lantzeko aukera paregabea iruditzen zait! Besteen azalean jarri eta sentsibilizatzeko aukera bermatu eta ikaskuntzan aurrera eginez ahalbidetzen diela ikusi dezakegu dokumentalean zehar. Halaber, web gune hau Por Los Buenos Tratos 
Resultado de imagen de tratos buenos
Iazko urteetako post-etatik Argiñerena aukeratuko nuke, jarritako PECERA dokumental motza asko gustatu zaidalako, baita ekonomia solidarioko materiala ere.
Hezkuntzan dugun erronka eta nik ere erronka pertsonaltzat dudana zera litzateke: ikasleek harremanak era parekidean eraikitzeko konpetentzietan heztea. Nolabait, harreman positiboen eraikuntzaren garapena eta lantzea, oinarrizkoa baita tratu onak eta elkarbizitza eta ongizatean bizi ahal izateko. Balio hauetan heztearen beharra oso garrantzitsua iruditzen zait, halere, uste dut tresnak eta formakuntza beharko nukeela kasu eta testuinguru edo ikasgela batzuen aurrean.


COSECHA ROJA- Campaña contra la violencia de género en Bolivia




2019/03/17

Indarkeria matxistak


Beldurrak generoa daukala jabetu naiz, eta pentsatzen hasita, ez da posible ezta justua ere beldur mota hori ( etxera bueltatzeko beldurra, leku bakarti eta ilunetan dugun sentsazioa, emakumea dela jabetzen garenean gure atzetik datorrena lasaitzea…etab.) emakumeok soilik bizi izatea.
Hau adibide bat, baina hamaika ditugu gaian zehar aipatutako pribilegio horiek izateagatik, egoera hauetaz jabetzen ez direnak. Eta noski, pribilegio horiek kentzea zaila zaiela argi dago, hori dela eta pixkanaka joango den prozesua izango dela sinetsita nago, nahiz eta dena ez den kentzea izango. Izan ere, pribilegio asko izango ditu batez ere sozio-emozionalki, erlazionatzeko eta IZATEKO moduaren inguruan. Bestalde, salatu ere emakumeenganako egiten dugun heziketa, euren buruak zaintzeko eta kontuz ibiltzeko, askotan (gehienetan esango nuke) gainontzekoak izan beharko liratekeenak kontuz ibili behar direnak!!! Beti ere kulpa emakumeak eramaten duela ondorioztatu dezakegu (galtza gona edo soineko motzegia, mozkortuta zinela, leku horretan ze ari zinen, etab luuuuze bat). Gizonezkoa guztiaren gainetik babesten jarraitzen dugun bitartean jai dugu..


Iazko post-en artetik honakoa aukeratuko nuke, Txanogorritxoren ipuinarengatik. Ezaguna nuen, eta oso baliagarria iruditzen zaidan baliabidea delako, eta ipuin askok eskaintzen duten aukera dela… Ipuin tradizional eta Disney-ko istorio asko adibidez aztertu beharko genituzke, emakumearen pasibotasun horretan erortzen direlako, eta guk hauek kontatu eta erreproduzitu egiten ditugulako. Bestalde, eremu hezitzailean landu beharreko gaia da indarkeriarena (fisiko, psikologikoa…), izan ere, pertsona sumisoak ez izateko eta identitate bat sortu ahal izateko beharrezkoa dugu autodefentsa ildoak hezkuntza eremuan lantzea.

Hona hemen MARTXOAK 8aren inguruko unitate batzuk indarkeria lantzeko.

Azkenik Irantzu Varelak egindako bideoa, autodefentsaren inguruan:


Bukatzeko, asko gustatzen zaidan Eduardo Galeano idazlearen bideotxo bat beldurraren inguruan:

 



2019/03/09

GATAZKAK




Gatazken inguruan informazioa biltzen, ikuspegi pedagogiko batetik gatazkaren inguruko bideotxo hau ulergarri eta interesgarria izateaz gain, oso informazio baliotsua ematen digula iruditu eta hemen konpartitzea okurritu zait.
Iazko posten artean honekin geratzen naiz, izan ere Paco Cascón-en ideiak pentsarazi eta hausnarrarazi dit, erlazio eta taldearen nortasunaren inguruan. Gatazkak ebaztearen teknikak, espazioak…hau da, nolalakotasunen inguruan, gizarte justuago eta bakean oinarritutako mundu bat lortu ahal izateko.
Erronka nagusiari dagokionean, nire ustez irakaslearen bitartekari lanari dagokio. Gatazkak egunerokoan egotea normala da, oso ohikoa, eta askotan ez dugu jakiten nola esku hartu. Nire ustez, haurrek hauek konpontzeko gaitasuna garatzen lagundu behar diegu. Gure bitartekari lana da izatez zaila, izan ere, erantzuna eman gabe jardun behar dugu hor, laguntzen baina beraiek beren baliabideekin erantzuna edota emaitza bilatzeko gaitasuna lor dezaten zai. Baliabide baliagarri bat uzten dut, inspiratzeko ideia moduan. Zamakola ikastetxeko Adostokia”. Haurren arteko gatazkak ebazteko espazio edo gune bat non batek ahoa duen, eta orduan du hitz egiteko aukera, besteak belarria duen bitartean, entzuteko aukera eta betebeharra izanik. Ondoren, rolak aldatzen dira, biak entzunak izan direla eta biek hitz egin dutela sentituta. Ez al da ideia bikaina?
Bukatzeko, Hik Hasiko artikulu bat uzten dizuet, bizikidetza positiboaren inguruan, irakaslearen lana eta hainbat dinamika proposatzen ditu.

2019/03/03

Heziketa afektibo sexual baten alde!




Gakoa heziketa afektibo- sexuala behar eta eskubide bat dela ikusaraztea da, nire ustez. Gai honetan ideologiak garrantzi eta pisu handia daukala uste dut, eta nahiz eta pentsatzen dugun hezkuntza munduan orokorrean ideia aurrerakoiak ditugun jendea dagoela, badago jende asko oraindik ere hezkuntza afektiboa ez lantzearen alde dagoena, eta ideia askorekin bat egiten ez duena orientazio aniztasuna, norbere gorputzaren inguruko erabakiak, ugalkortasuna… besteak beste.

Heziketa honen inguruko erronka handi bat da gizartean tabú den gai hau normaltasunez hitz egin eta lantzea da. Hau da, gizartean “zailtasunez” bizi dugun gaia, eskolan nola jorratu badakigu? Normaltasunez jokatzen dugu?

Heteronormatibotasun eta binarimoa alde batera uztea ere erronkatzat hartzen dut, izan ere, zaila izango da bestela guztiak onartzen dituen hezkuntza afektibo sexuala lantzea. Honekin batera erabiltzen ditugun material eta baliabideak ere.

Hainbat baliabide proposatuko ditut, inteesgarrak iruditu zaizkidanak:
-UN MURO QUE HABLE DE SEXUALIDAD: Sexualitatearen inguruko jarduera, historian zeharreko informazio pixka bat, ezaugarriak..
Osakidetzak bere web orrian duen Sexumuxuko koadernoak. Deskargatu ezkero, jarduerak eta PDFak informazioz josita dituelarik…
Nik proposatzen dudan bideoa honako hau da! Ideia, izen eta kontzeptu asko dauden arren oso ondo laburtzen baitu gizartearen aniztasun sexuala! https://youtu.be/1QbTZYiQ6BA

Irati Gaztelurrutiaren posta aukeratzen dut elkarbanatzen dituen bideoak oso egokiak eta balio handikoak iruditu zaizkidalako.

2019/02/23

Aniztasun sexualak!


Hemen nire gurutzegrama, erantzun zuzenekin:

GOITIK BEHERA
1.Desberdina dena.
4.Jaiotzean ezarritako sexua eta sentitzen duen identitateak bat egiten ez dutenean.
5.Beren identitatea defini ezin dezaketen pertsona taldea.
6.Pertsona bat bestearengandik bereizteko ezaugarri multzoa.

EZKERRETIK ESKUBIRA
2.Norbera sentitzen den generoa eta jaiotzean ezarritako sexuak "bat" egiten dutenean.
3.Modu inklusiboan sexu, orientazio eta genero identitateak gehitzen dituen kontzeptua.
7.Heterosexualtasuna norma eta normaltzat hartzea. Heteroa izatea aurresuposatzea.





Iazko post-en artean Garazirena aukeratuko nuke, material interesgarri pila konpartitzen dituelako!!
Aukeratu dudan sentsibilizazio bideo hau aukeratu dut. Egia da, helduoi galdetzen digutenean batez ere gure lanbide edo profesioa aipatzeko ohitura dugula. Haurren kasuan, ikusi dugu gehiago zentrazen direla izena eta generoa aipatzean. Nire ustez, mezua ondo ulertzen da, eta kontzientziazio bideoa den aldetik helburua guztiz betetzen dela uste dut, halere, nik norberaren ezaugarrietan ere indarra jarriko nioke, hau da, askoz gauza gehiago direla: alaia, txikia, igerilaria, altua, bihurria, zintzoa, dibertigarria.. etab.
Hemen beste bat pornografiaren inguruan...
Gaur egun egoera anitz hauen erronka oraindik ere normalizazio batez ikustea dela uste dut. Oraindik ere ez gaude ohituta honelako errealitateetara eta “txokatu” egiten dizkigute egoera hauek. Hortaz, nire ustez, kasu eta egoera hauek lau haizetara zabaltzea da gure erronka eta eginbeharretako bat. Pixkanaka identitate hauek ikusaraztea, gure egunerokotasunaren ogia bihur daitezen!


2019/02/17

IDENTITATEAK


Iazko ikastaroen artean Irati Mendigurenena  aukeratzen dut. Laburpen sakona egiten baitu gaiaren inguruan, kontzeptuen definizioa, kasu desberdinak aipatzen ditu, zitak sartu eta adingabeko transexualitateek bizi behar duten prozesu gogorraz hitz egiten duen link-a entzutea gomendatzen dudalako.
Heziberri 2020tik VI. Kapitulua aukeratu dut, ikasleen aniztasuna tratatzeari eta tutoretzari eta orientazioari buruzkoa:

 “Gizarteak –eta, haren barruan, derrigorrezko eskolak– inklusioaren bidez erantzun behar dio aniztasunari. Eskola inklusiboan haur eta gazte guztiek jasotzen dute hezkuntza, nolanahikoa ez baizik eta kalitatezkoa, guztiei aukera berdinak ematen dizkiena modu justu eta zuzenean. Eskola inklusiboak ikasle guztiei eskaini behar dizkie aukerak eta laguntzak garapen akademikorako eta pertsonalerako, Oinarrizko Hezkuntzaren helburuak lortzeko. Pertsonei egokitutako testuinguru bat sortu behar da, desberdintasunei erantzuten diena eta talderik edo pertsonarik ahulenei babes eta laguntza zehatzak emango dizkiena. Hezkuntza inklusiboak aniztasunaren adierazpen guztiak hartzen ditu aintzat: hizkuntza, kultura, gaitasunak, sexu-orientazioa, generoa eta baliabide sozioekonomikoak.” (6. orrialdean)

Aipatzen duen aniztasunaren trataeran, esaldi hori topatzen dugun arren, errealitatean, haurrei eskaintzen dizkiogun ereduak ez dira anitzak, eta estereotipodun eta rol jakin batzuei erantzuten dien ereduak erakusten dizkiegu oraindik ere gehienetan. Bestalde, esaten duen bezala, talde eta pertsona ahulenei aukera eta babesa ematen diegu- ez dela gutxi- baina bere beharrak asetzeko adinako interbentzioa ez dakit zein punturaino ematen zaion, hau da, haurraren garapen pertsonalerako eskuhartzea ez dugu jakiten nola egin.
Familiarekin eskuhartzeari dagokionean ere zalantzak ditut, zein motatako harremanak ezartzen ditugun, harreman eta elkarlan bateratu bat suertatzen den, haurraren garapen integrala dugun helburua lortzeko.
babesa eman  eta laguntza emate horretan tarte handi bat dago, formakuntzarik jasotzen ez dugulako
Azkenik, nire inguru hurbilean emandako aurrerapenen inguruan hausnartu ondoren, emakumearen egoera eta honekiko desberdintasunkeria nabarituko nuke. Beste generoen existentziaz jabetzea eta hauen presentziaren nabaritasuna inguruan ere aipatuko nuke. Halere, oraindik ere zaila zaigu bitasun edo binarioa den sistema horretatik kanpo ikustea. Bestalde, zein “pribilegiatuak” garen okupatzen dugun eta bizi garen lekua kontuan harturik (emakume,txuria, bizi-maila ona, europearrak…). Hau da, gure borrokak ez duela zer ikusirik beste arraza, genero, ezgaitasun, kontinente edota kultura desberdin batean bizi direnekin, eta haien borrokekin; nolabait esateko, haien abiapuntua gurearenetik urruti dagoela.

Azkenik, eta irakasle  garen heinean webgune bat gomendatuko nuke: https://naizen.eus/ Naizen Euskal Herrian sortu den adin txikiko haur transexualen familientzako elkartea, laguntza, hezitzaileentzako formakuntza eta eskubideen eta egoera hauen normalizaziorako biderantz pausuak ematen dituena.

2019/02/03

ORIENTAZIO AKADEMIKOA







Astean zehar irakurri eta ikusitakoarekin nire ustez orientazio akademiko hezkidetzailean lantzeko erronkarik nagusienak, batetik partehartze parekidea lortzea gure gelan eta ikasleen artean eta espazioa eta baliabideak guztienak direnez, hau aplikatzen hastea.  Halaber, estereotipaturik ez dauden adibide eta pertsonaiak erakustea, izan ere, existitu egiten dira eta egon badaude, agertzea besterik falta da, haiei leku bat egitea da falta zaiguna.

Baliabide interesgarri bezala hau azalduko nuke, EMAKUNDEK ateratako “ORIENTACIÓN Y COEDUCACIÓN PARA LA IGUALDAD”. Izan ere, honen idazlea den Elena Simon Rodriguez-ek dioen bezala: “eskolak ez du genero bazterkeriarik sortzen baina elikatu, hezi eta inertziaz erreproduzitzen du beste norabiderantz ez jokatzeagatik”, eta gure ardura da hau pixkanaka aldatzen joatea.

Azkenik, iazko post-etatik Garazi Esnaolarena aukeratzen dut berak txertatutako linkak oso baliabide interesgarriak iruditu zaizkidalako. Hemen dituzue: Genero-berdintasunean hezteko gida eta Queremos coeducar gida.



2019/01/25

BALIABIDEAK ETA KURRIKULUMA







Argi dago kurrikulumak hezkidetza landu behar dela esaten duen arren, errealitatean ez dela hori gertatzen, hasteko, irakasle askok ez dakitelako hezkidetza zer den ere. Irakasleoi hezkidetzan eta hori aplikatzeko baliabideak emango dizkigun formakuntzatik hasiko nintzateke, hezkuntzak berak bere asko har dezala egitekoa. Garrantzia handiagoa eman honi, izan ere, behin edo bitan soilik aipatzen da kurrikulumean zehar, eta hain beharrezkoa gure gizartean..

Kurrikulumean hezkidetza txertatu eta benetan horrekin landu egin ezkero, nire ustez etorkizunera begira, haur horiek gizarte parte diren heinean aldaketa handiak ikusiko lirateke euren harremanak eraikitzeko momentuan, berdinkeriaz, eta diskriminazioa gutxiagotuz. Gure lanari dagokionean, hezitzeko modua planteatu bai (beti egin beharko genuke, behintzat) baina hezkidetzailea den materiala edukita, aspektu horretan lasai egoteko aukera izango genuke, nahiz eta aplikatu baino lehen errebisatu, ezer moldatu beharrik ez genuke izan behar.

Iazko postetatik Irati Mendiguren Cosgaya -rena aukeratzen dut, laburpen ona egiten baitu gaiaren ingurukoa, eta baita bi material didaktiko aurkeztu ere, jada ezagunak nituenak.

Kurrikulumaren ildora, gaur sexualitatearen inguruan irakurri dudan artikulu bat uzten dizuet. Aspalditik dugun arazoa oso ondo identifikatu eta deskribatzen duela iruditzen zait, sexualitatea nola landu hain zuzen. Halere, albisterako jarri duten argazkiak harritu egin nau. Irudia aztertu ondoren konturatu naiz zein desberdintasun ageri duten elkarrizketatuak postura eta presentzia aldetik, emakumeen egote modua eta gizonarena. Zein barneratuta dugun artikuluan zehar aipatzen duten “GORDETZE, IZKUTATZE, BABESTE hori… eskuekin tapatuta kasu honetan”.

Gustatu zaidan esaldi batekin agurtuko naiz: behar-beharrezkoa da genero-estereotipoak bertan behera uztea eta gizonezkoek emakumezkoekiko duten nagusitasuna deuseztatzea. Pertsona bakoitzak beste gizarte-mota bat eraikitzeko konpromisoa hartu eta horren alde lan eginez gero lortuko da helburu hori.”

Jarrai dezagun eraldatzen ba…!

2019/01/20

PARTEHARTZEA



PARTEHARTZEAREN DEFINIZIOA:



• Pertsona orok du parte hartzeko eskubidea modu libre eta boluntarioan • Ardura, konfiantza, elkar lankidetza, kooperazioa, konpromezua eta exijentzia • helburu eta interes komunak lortzea banakako zein taldeko beharrei erantzunaz • Testuinguru aldaketa sozial, kultural eta hezkuntzakoetan aldaketak gertatzea onartzen du • agente inplikatu guztien aldaketen antolakuntza eskaintzen du • Integrazio sozial,  kolektibo desberdinen elkarbizitzarako eta aniztasunerako bide eraginkorra da. • Kultura parte-hartzaile baten alde egiteak parte hartzen irakasten du.



Gaiari lotutako gustatu zaizkidan hainbat zita uzten ditut, pentsatuarazi egiten dutenak:



“Esparru publikoak emakume-ereduen falta. Eta dauden emakumeek askotan ez dute beste egiteko modurik azaltzen, tradizionalki maskulinoak izan diren rolak eta estereotipoak erreproduzitzen agertzen dira. Ereduak izateak, azken finean, etorkizunean gizartean non eta nola egon nahi dugun irudikatzen laguntzen digu.”


“Etxeko-pribatuan gizonen inplikazioa eta konpromisoa ez da neurri berean eman, beren espazioa ez bailitzan. Eta dikotomiaren logikari jarraituz, eremu publikoa emakumeena ez balitza.”


Eskolatarako baliabideei dagokienean, denek taldearen parte sentitzeko giroa sortu behar dugu, parte-hartzea sustatzeko, parte-hartze parekidea suertatzeko alegia.  Autoestimua eta ahalduntzea lantzea ere horrekin lotuta dagoela uste dut, izan ere, norberak bere buruarekiko duen irudiaren maila zerikusia du egiten duen parte-hartzearekin, nire ustez. Azkenik, erabakiak hartzerakoan taldean hartutakoak izatea, batzarrak eta kolektibak bultzatuz, denek hitz egiteko aukera bermatuz eta ziurtatuz.

Azkenik, Mujeresenred- eko bideo hau gomendatu nahiko nizueke, eta iazko postetatik honako hau aukeratzen dut. Bukaeran egiten dituen hausnarketetan partaidetza ahalmen bat dela eta errealitatea sortu eta eraldatzeko aukera ematen duen begirada positibo hori ahaztu behar ez dugulako! Bestetik, txertatzen duen haurren parte hartzearen pdf azterketa ere oso interesgarria iruditu zaidalako!

Bukatzeko, Cualca Argentinako sketch programaren umorezko bideo hau uzten dizuet!

2019/01/12

Errepresentazioa eta denbora

Espazioaren
erabileRa
Razionalizatua
Egitea da
Parekidetasun baten aldeko beste esku-hartze bat.
KaleRa ateratzerakoan
bEldurrik ez
paSatzeko egin
dEzakeguna
koNtzientzia sortzea eta
argiztaTzea, besteak beste.
Puntu ilunAk
eZabatu eta kaleak herritarrenak bihurtu,
herrIari bizia
ematekO
Asmotan!

Akrostiko hau bideo honen bitartez egindako hausnarketekin egin dut, benetan  gomendagarria, kaleko bizitzaren inguruko arkitektoena! https://www.hamaika.eus/tb/bideo/79080
Bestalde, eta puntu ilunen harira, berraipatu nahiko nuke iazko aste nagusian eta jaietan martxan jarritako geltokiak, “paradas a demanda” deiturikoak, emakumeok nahi eta eskatzen dugunetan geratzeko aukera eskatuz, parada ofiziala izan beharrik gabe. Hemen pare bat artikulu uzten ditut: 



Zer deritzozue neurri hauei? Paradas a demandarekin batera taxistei etxera sartu arte itxarotearena? Aipatzen du, emakumeei itxoiteaz gain ere, ikusmen-urritasuna dutenei, desgaitasunen bat edota pertsona helduei ere etxera sartu arte itxaroten dietela, askok honako galdera luzatuz: “¿Perdona, quiere que espere a que entre usted en casa?” Nire ustez artikuluan azaltzen duten bezala, neurri guztiak onak dira, baina beti esaten duguna: Gu babesten erakustearekin batera, gizonezkoei indarkeriarik gabe jarduten eta noski, ez bortxatzen erakutsi behar diegu… ( “Está bien proteger a las mujeres. Pero estaría mejor enseñar a los hombres a no violar”)
Erasoei dela eta, hemen oso artikulu interesgarria, mundu mailan handiak diren hirietan zein puntu diren arriskutsuak edo erasotuta sentitu diren neskek puntu bat jartzeko aukera duten mapa azaltzen da. Honako hau da artikulua eta mapa: 

Azkenik, Uruguay-ko orrialde bat aipatu nahiko nuke. Erasotuta sentitu zarenero erregistro orrialde bat aurkezten dizuet. Web orrialdea oso interesgarria eta konpletoa iruditzen zait, baina badago formulario bat betetzeko erasotua sentitu zaren nolakotasuna deskribatzeko, ondoren haiek ikertu ahal izateko: https://www.libredeacoso.uy/formulario


Bestalde, iazko postetatik honako hau aukeratzen dut, izan ere, egiten duen analisia oso konpletoa eta osoa iruditzen zait oraintxe oso modan dagoen Goazen telesaiarena, baita Genero Indarkeriaren aurkako kanpainarena ere. La Bola de Cristal ez nuen ezagutzen baina interesgarria ere, urte batzuk izan arren zituen baloreak.

Nire ustez, irakasle bezala eta ez soilik horregatik, hiritar bezala ere ditugun erronkak:
-Kontzientzia piztu eta sortzea, alternatibei bideak eraikitzeko.
- Espazioen banaketa: jolas lasaiak, mugituagoak izan daitezkeenak, kirolak besteak beste. Guneak delimitatzea, jolas batek beste bati gainezka ez egiteko…
-Aukera berdintasuna eskaintzen duten espazioak antolatu. Ditugunak aztertu eta beharrezkoa bada berriz antolatu, prefentziarik gabe, modu berdinean.
- Herriko kaleak aztertu eta adibidez, udaletxeko berdintasun teknikariarekin gaia komentatzea paregabea litzateke… Izan ere, harrigarria da ze presentzia gutxi duen emakumeak. Zuen herriko kaleen azterketa egitea gomendatzen dizuet!!!

2018/12/12

HIZKUNTZA EZ SEXISTA






Hizkuntza ez- sexistetatik Emakundek aurten egindakoa aukeratu dut. Giz- erroaren ordez jendea, jendartea… kontzeptu hauei buelta bat ematen hasiko nintzateke, izan ere, egia da androzentrismoak egiten duen minaz eta hauxe dugu euskara adibide argi bat.  Nire garaian “Gizarte ingurumena” ikasgaia bazegoen batxilergoan adibidez, gizarte deitzen geniona…. Izen aldaketa behar al du?
Bestalde, noski, generoa daukaten izenen plural eta generikoei arreta jarri eta bi sexuak aipatu!! Seme-alabak, maisu-maistrak, aiton-amonak, gurasoak…
Interesgarria litzateke ere gelakideen izenak aztertzea eta Ponte izenak lantzea, izenen jatorria bilatzea hain zuzen.
Erabiltzen ditugun irainak…
Hemen uzten dizuet adibide anitzeko pdf-a.. oso interesgarria eta begiak irekitzen dituena.


Iazko blogen artean Haizea Egigurenena aukeratzen dut, hasieran gaia oso ondo laburbiltzen duela iruditzen zaidalako, eta aurrerago Puta hitzak duen oihartzuna, hitzaren inguruko hausnarketa eta  La Marcha de las Putas ezagutzen ez nuelako.

Kike Amunarrizek eta  Jone Miren Hernandezi egindako elkarrizketa ikustea asko gomendatzen dut, izan ere, emakumearen lana ez dela nabaritu, ikusiezina zen, eta ez da baloratu gizonezkoek lan hori hartu edo bereganatu dutenean : haurren-zainketa, sukaldaritza,…etab. Guzti honek ere kultura transmisioan eta hizkuntzan duen pixua norainokoa den azaltzen du.


Eskoletan, eta orain gabonak datozela kontuan hartuta, gabon-kantak aztertu eta zeintzuk erabili, zeintzuk moldatu daitezkeen has gaitezke. Irakas-materialen hizkuntza erabilera eta irudien azterketa (ez sexistak eta inklusiboak diren). GIZ- atzizkiaren erabilera neurtu, gutxitu arte. Eskolako langileek hizkuntza ez-sexista erabiltzen saiatzea. Erabilera ez-sexistako gidak irakasle gelan eskuragarri eta presente izatea…




2018/12/06

Emakumeak protagonista!!!



 “Nola landu eta aukeratu hezkidetzarako ikasmaterialak” dokumentuan azaltzen duen bezala:sexu bien agertze-indizea %50aren inguruko a bada, liburua hezkidetzari lotzen zaiola esan daiteke. Bi sexuetako edozein portzentaia honetara heltzen ez bada edo gainditzen badu , diskriminazioren bat dagoela esan nahi du.”
Iazko post-etatik Loinaz Lekuona -rena aukeratzen dut, oso laburpen ona egiten duela iruditzen baitzait, eta era berean sakona egiten duelako eta Garazi Esnaolarena, adibide anitzak ematen dituelako.
Emakume bat aukeratu beharko banu, -ez da lan erreza- Toti Martinez de Lezea aukeratuko nuke. Mitologia eta Euskal Kulturarekin lan handiak egin baititu eta asko gustatzen zaizkidan gaiak jorratu baititu.



Garrantzitsua da oso nire ustez ingurua kontzientziatzea, lanean, ez haurrak soilik, baizik eta lankideak ere. Kritika tresna bezala erabiltzea,artikuluan Lasartek esaten duen bezala eta pixkanaka aldaketak egiten joan.  Ikastetxeetan erabiltzen den materiala berrikustea oso ariketa hezkidetzaile eta erreza iruditzen zait, ikasturtean zehar planifikatutako lana egiten zoazen bitartean, baliagarriak zaizkigun materialak sailkatu eta ikuspegi sexista eta androzentista diren horiek heziketa materialetik kanpo uzteko, edo beste era batean haiekin lan egiteko (ikasleekin analisiak egin, genero- kritikak bultzatu, etab…)
Interneten saltseatzen baliabide interesgarri bat aurkitu dut, musika, antzerkia eta dantzaren inguruan: Emakumeok plazara!.  Diziplina hauetan lan egiten duten emakumeen biltegi antzekoa, noizbait beharrezkoa izan dakigukeen tresna.

2018/11/23

Legedia


Legeak denon
EskubidEak bermatzeko
eta Genero guztiak
balizkoak dirEla ikusteko
Daude sortuak.
Har dezagun konpromIzua
eta zabal Aniztasuna!!


Aurreko urteetako post-etatik Maite-rena aukeratuko nuke. Berak itsastitako bideoa oso interesgarria iruditu zait, “reflexiones para profesionales de la enseñanza M. J. Urruzolarena:

Gure hezkuntza eskuhartzea nola egiteko galdera honi erantzutea gomendatzen du: nolako  zein pertsona mota eta zer motatako gizartea sortu nahi dugu??

Berak dio gaur egungo gizartea aldatu ahal izateko hezi gaituzten balio tradizionalak alde batera utzi behar ditugula honela, gizartean eraldaketa bat gerta dadin. Hainbat puntu ematen ditu aztertu eta gai honen hausnarketa sakona egiteko. Hona hemen berak aipatutakoak:
  •  Lan erreproduktorea edo ugalketa lana behatu eta aztertu.
  •  Pertsona guztiak kalitate eta ongizatean bizitzeko gakoak aztertu.
  • Sexualitate modeloa gaur egungo gizartean.
  • Nola irakatsi botere politiko eta ekonomikoa era berdinean banatzen.
  • Balore sistema berria sortu kultura femenino zein maskulinoek eskainitako horretatik abiatuz.






Irakurritakoaren artetik, VI. planean komunikazio eta hizkuntza elementu batzuen erabilera ez-sexistaren inguruan dagoen materialak harritu nau gehien. Ezagutzen ez nuen baliabide sorta handia dago eta oso era irisgarrian gainera.

Bestalde, legeak lege, egunerokoan egin beharreko lana handia da oraindik ere. Legeak martxan jartzerakoan kontuan hartu behar da hainbat dimentsiotan hartuko dutela esku: Hezkuntza Sisteman, alde batetik, irakasle eta pertsonongan, eta bestetik, kurrikulum eta materialetan. Irakasleak gara beste guzti hori (H.S bere osotasunean eta kurrikuluma) martxan jarri eta aurrera eramango dugunak. Legeriak dionez hezkidetza batean hezi nahi dugula, horretan formakuntza jaso beharko genuke irakasle guztiok, ondoren haur eta gazteekin gaia lantzeko. Izan ere, nire ikasketetan zehar ez digute honen inguruan formaziorik eskaini, ezta legeen inguruan aipurik egin…

Ikasgelei dagokienean, lehendabizi, egoeraz jabetzeko baliabideak bermatzea nire ustez ezinbestekoa da. Gaur egungo gazteak kontzientziatzea alde batetik, berdintasun eza dagoen egoera(k) ikusarazteko gai izatea, arazoa detektatzea. Bestalde, eta jada egoeraren berri eta kontziente garenean, informazioa eskaintzea. Ikastetxean indarkeria jorratzea, norbere egoera zein den hausnarraraztea. Era berean ere, eurek informazio hori jasotzeko irakasleok iturriak eskaintzea, arazo baten aurrean nola esku hartu edota nora jo daitezkeen jakitea oso garrantzizkoa iruditzen zait.
Laburbilduz, kontzientzia sortu eta pentsarazi, eta ondoren, informazio, baliabide eta iturriak eskaini!