Hemen nire gurutzegrama, erantzun zuzenekin:
GOITIK BEHERA
1.Desberdina dena.
4.Jaiotzean
ezarritako sexua eta sentitzen duen identitateak bat egiten ez dutenean.
5.Beren
identitatea defini ezin dezaketen pertsona taldea.
6.Pertsona bat
bestearengandik bereizteko ezaugarri multzoa.
EZKERRETIK ESKUBIRA
2.Norbera sentitzen den generoa eta
jaiotzean ezarritako sexuak "bat" egiten dutenean.
3.Modu inklusiboan sexu, orientazio eta
genero identitateak gehitzen dituen kontzeptua.
7.Heterosexualtasuna
norma eta normaltzat hartzea. Heteroa izatea aurresuposatzea.
Iazko post-en artean Garazirena
aukeratuko nuke, material interesgarri pila konpartitzen dituelako!!
Aukeratu dudan sentsibilizazio bideo hau
aukeratu dut. Egia da, helduoi galdetzen digutenean batez ere gure lanbide edo profesioa
aipatzeko ohitura dugula. Haurren kasuan, ikusi dugu gehiago zentrazen direla
izena eta generoa aipatzean. Nire ustez, mezua ondo ulertzen da, eta
kontzientziazio bideoa den aldetik helburua guztiz betetzen dela uste dut,
halere, nik norberaren ezaugarrietan ere indarra jarriko nioke, hau da, askoz
gauza gehiago direla: alaia, txikia, igerilaria, altua, bihurria, zintzoa,
dibertigarria.. etab.
Hemen beste bat pornografiaren inguruan...
Hemen beste bat pornografiaren inguruan...
Gaur egun egoera anitz hauen erronka oraindik ere normalizazio
batez ikustea dela uste dut. Oraindik ere ez gaude ohituta honelako
errealitateetara eta “txokatu” egiten dizkigute egoera hauek. Hortaz, nire
ustez, kasu eta egoera hauek lau haizetara zabaltzea da gure erronka eta
eginbeharretako bat. Pixkanaka identitate hauek ikusaraztea, gure
egunerokotasunaren ogia bihur daitezen!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina