Heziberri 2020
aztertu ondoren esaldi hau aipagarria edo azpimarratzekoa iruditzen zait: "Emakumeei
eta gizonei esleitutako portaera-eredu soziokulturaletan oinarrituta eraiki
diren sexuaren araberako aurreiritziak, estereotipoak eta rolak ezabatzea, sexu
bateko zein besteko ikasleei beren buruak erabat garatzeko aukerak eskaintze
aldera”.
Dena ondo joateko,
lehen pausua, curriculumean idatzita egotea da, baina horrekin ez da nahikoa.
Baliagarria izateko martxan jarri behar da, eta hau prozesu bat da, egun
batetik bestera ezin dena aldatu. Horregatik, aurreiritziak, estereotipoak eta
rolaz ezabatzeari garrantzia eman behar zaio, eta honela ikasle guztiak aske
hezi eta haziko dira.
Nire inguruan,
pentsatzen dut edo pentsatu nahi dut, genero-identitatearen inguruan aldaketak
edo aurrerapenak egon direla, baina, oraindik lana dago eta gauza asko ditugu
desikasteko. Gainera, gai honi buruz informatutako jendeak badaki, baina
besteek oso gutxi, orduan konturatzen gara nahi duenak dakiela eta besteeri
berdin zaiela edo ez diotela garrantzia handirik ematen. Desikasitako hainbat
adibide aipatuko ditut: bi genero baino gehiago daudela, generoa eta
orientazioa sexuala ez dela gauza bera, generoa sexu biologikoarekin ez dagoela
lotua…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina