Ikastaro honekin teknologian "arituak" bihurtzen ari gara eta hitz
gurutzatuen programa hau oso praktikoa iruditu zait, ikasleekin jolas
moduan gauzak irakasteko.
Iazko sarreren artean Loinaz
Lekuonaren “Aniztasun
sexualak” idatzia gustura irakurri dut. Hasiera erreflexionatzeko
erabiltzen du eta ikasi eta desikastaeran beharra nabarmentzen du, “heteronormatibitateak inposaturiko muga
zorrotzak gainditzeko gai garela, eta ondorioz, ikuspegia zabaldu eta aniztasun
orori bere lekua emateko aukerak izango ditugula…garrantzitsua da jendea bere
sexuaren arabera ez baloratzea, baizik eta jendartean hartu nahi duen lekuaren
arabera” dio beste ideia batzuen artean. Ondoren Medeak taldeko Kattalin Miner Perez
eta Lore Etxeberria Lujanbioren
gogoetak jasotzen ditu bideo batean “Bollera da bide bakarra”. Umorea eta
politika eraldatzeko tresna moduan, lesbiana izateko hamaika arrazoi ematen
dituzte.
Sentsibilizaziorako baliabide interesgarria STEILAS-ek argitaratutako
“Genero
eta aniztasun sexualerako gidaliburua” material ezin hobea iruditu zait.
Oso modu errazean inguruan dugun aniztasuna azaltzen du eta nola landu
dezakegun Curriculunean: Natur zientziatan adibidez, naturan ematen diren
homosexualitate kasuen inguruko bideo motz hau proposatzen digu gazteleraz “Homosexualidad
en el Reino Animal”, ingelesez luzeagoa da Out in Nature.
Amaitzeko STEILASen gidan ¿Nola
jokatu LGTBIQfobia ematen denean? Kasuz kasu aztertu ondoren zer egin eta zer ez egin azaltzen
digute ikasleen artean ematen denean, helduen artean gertatzen denean eta abar.
Bizi garen jendarte hetero, patriarkal eta binarismoan oinarrituta dagoen
eredu honetatik irteteko asko desikasi behar dugula argi daukat. Sexua eta generoa konstrukzio kulturalak dira
eta eredu bitarra izan beharrean, milaka
adierazpen dituen kontinuom bat, soka baten moduan irudikatzea, askoz eredu egokiagoa iruditzen zait gure ikasleei
erakusteko. Hezitzaile eta hezkidetzaile bezala
gure erronka nagusiena ikasle guztiek askatasunean jokatzeko aukera izan
dezaten giroa eraikitzea izan beharko luke, nork bere burua sentitzen duen
identitatez azal dezan eta eskolak haur
eta gazteentzat leku seguruak bihur daitezen.
Familien aniztasuna onartzea eta kontuan
izatea ezinbestekoa da, gure hizkuntzatik, adibidez, “aita” eta “ama”
baldintzapean egiten diren planteamenduak baztertuz eta familia eredu anitzak ikus
araziz, bai gure ikasleei zuzenean eta baita ere beste guraso edo tutoreei
bidaltzen zaizkien oharretan aniztasuna idatzietan ikus dezaten.
Jendarteak bere barnean daraman
aniztasuna agerian uzteko konpromisoa hartu beharko genuke, ikusten ez dena
ezin delako onartu. Aniztasuna aspektu guztietan, baita oraindik “tabua”
dirudien identitate sexualei dagokien aniztasuna, noski. Eskolako irakasle eta
helduei ere, hetero arautik kanpo badaude, armairutik irtetera animatu eta
lagundu beharko genieke, ikasleek erreferentzi positiboak beraiendik gertu izan
ditzaten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina