Zer da normala izatea? Zer da anormala? Nork erabakitzen ditu normal edo anormal izatearen mugak? Bizitzako momenturen batean normatibitatetik kanpo guztiok sentitzen bagara, zergatik sentiarazten dizkiegu muga horiek egunero eta momentu oro normatik gehiago urruntzen denari?
Aste honetan, Aniztasun Sexualaz ari garela, hainbat pertsona generoaren eztabaidaz haratago doazela irakurri dugu. Generoak anitzak behar dute izan, baina baita sexualitateak ere. Ondorioz, gustoko ditugun gauzen aukerak zabaldu, handitu, koloreztatu.
Honek Itxaro Bordaren esaldira naramalarik:
"Beste normalitate bat asmatzen ahal dugu...jende bakoitza bere sexuaz haratago izatea soziaetat batean...hau da, jendea ez da baloratzen bere sexuaren arabera, gehiago ze leku nahi duen hartu jendarte batean. Batzuetan izaten ahal dira emakume femeninoak bainan beren jarrera maskulinoa da eta aderantziz, baina denek ukan dezatela behar dutena eta merezi duten lekua, arazorik gabe". (ARRAKALAK proiektua).
Betidanik, dikotomien dogman bizi izan gara:
-Arra/Emea
-Gizon/Emakume
-Maskulinoa/Femeninoa
(Amaia Alvarez)
Eta aste honetan eta aurrekoan irakurritako gaiek guzti honekin apurtzera garamatzate. Lan asko dago egiteko oraindik, hasteko bakoitzak bere barne hausnarketa eta lanketaz eta ondoren kolektiboki. Izan ere, lehengo urteko publikazio honetan Gorka Manzarbeitiak igotako bideo honetan, argi ikusten dugu oraindik ere kanpoan biolentzia erraz ikusten dugula, baina gero geure posizionamendua eta kontzientzia maila biolentoa ez dela uste dugula.
Hemen jartzen dizuet gai honen inguruan bideo interesgarri batzuk. Errealitateaz jabetzeko edota transexualitatearen aldeko bideo eta kolektiboak ezagutzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina