2019/02/18

HEZKIDETZA DA BIDEA...





Askok pentsatuko lukete agian emakume eta gizonezkoak eremu berdinean ikastearekin berdintasuna bermatuta dagoela. Hau da, eskola ez segregazionistak izatearekin nahikoa dela. Edonola, berdintasunean aritzen garenok jakin badakigu ekimen handia egin behar dela gure ikastetxeetan berdintasuna noizbait lortu dezagun, horregatik, hain zuzen ere, ezinbestekoak dira hezkidetza planak, proiektuak eta unitate didaktikoak genero ikuspegitik lantzea. Ez dezagun ahaztu Emakumezkoak oraindik soldata baxuagoak ditugula, bortizkeria pairatzen dugula eta genero-hierarkia baten pean oinarrituriko jendartean bizi garela. eta desoreka hori gure eskoletan ere baduela bere isla.  Hori dela eta, irakasle moduan gure eskuetan dago egoera honi aurre egitea eta eredu izatea sistema bitarra alde batera usteko eta anitzarekin bat egiteko.

Heziberri 2020k proposatzen duen curriculuma aztertzea garrantzitsua da. Bi zeharkako konpetentziekin lotura dago.


Abiapuntua da Elkarbizitzarako konpetentzia: “Giza eskubideen printzipio etikoetan oinarritutako jokabideak: pertsona guztiek eskubide berberak dituzte, haien sexua, arraza, etnia, jatorria, hizkuntza eta kultura edozein dela ere (Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak 1. artikulua).
Norbera izaten ikasteko konpetentzian esaldi hau agertzen da: “Gaur egungo kulturaniztasun-testuinguruan, pertsona errealizatuen inguruko eredu bat baino gehiago dago, baina ziurgabetasunaren aurrean, inoiz baino beharrezkoagoa da 
gizabanakoei baliabideak ematea beren nortasuna eraikitzen laguntzeko. Horrela egiten ez baldin bada, pertsona alienatuak garatzea bultzatuko da, erabakiak hartzeko irizpide pertsonalik gabekoak, gainerako pertsonek egiten dutena egitera mugatzen direnak”.

Hezkuntza komunitateak zerbait egin behar du egoeraren azterketatik abiatzeko. Lehenengo zeregina izan behar da aztertzea zertaz ari garen, zein hutsune egiten dugun gure eguneroko jardueretan, gure lanean, zeri ez diogun erreparatu, baina zuzendu nahi dugun; zer nolako ondorioak dituen esku-hartzeak edo axolagabekeriak... azken finean gure betebeharra ez ezik, gure zeregina ere bada aniztasunean , hau da, Elkarbizitzako konpetentzian eta izaten ikasteko konpetentzian oinarritutako hezkuntza ematea. Hezkuntzan ez dago esku hartze neutrorik, hots, egiten (ez) dugun guztiak bere ondorioak ditu.

Pasadan urteko hausnarketa bat berreskuratu nahi dut, hau da, Irati Mendiguren  bere blogan egin zuena: 
Genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenak oraindik orain xumeak eta txikiegiak direla iruditzen zait. Batez ere sistema honek zuzen zuzenean garamatzalako etiketak ezarri eta alde bateko edo besteko jende multzotan kokatzera. Emakumea zara ala gizona zara, garaitua ala garailea, zakila edo alua izan...eta horren arabera sortuko zaizkizu espektatiba batzuk ala beste batzuk, eta eraikiko duzu/dute zure nortasuna zein identitatea. 

Zoritxarrez, pertsonak diren bezala etiketarik gabe onartu eta aitortzeko zailtasun eta oztopo ugari ditugu oraindik.  Ez al dago pertsonak adina identitate? https://www.blogger.com/profile/13260067957925830321 IRATI MENDIGUREN

Honosexualitatea, lesbianismoa, transexualitatea eta gorputz ez normatiboak orokorrean lotsa, atsekabe eta sufrimendu hitzen parean jarri izan da gure ikastetxeetan eta gure gizartean.  Iratik esan duen bezala aurrerapauso txikiak eta xumeak eman dira bisibilizazioan ,onarpen mailan eta lege-berdintasunean, beraz, oraindik lan asko dago egiteko aniztasuna era positibo batean baloratzeko.
Hori dela eta, hezkuntza sistemak aldaketarako eragile aktiboa izan behar du.  Hau lortzeko lehenik eta behin, ikastetxeen giroa zaindu behar dugu, ezin dugu ahaztu gure geletan mugitzen direla beren sexualitatea eta genero identitatea garatzen ari diren gazteak eta guri dagokigu bere ingurua babestea.  Ikasleak eskubidea osoa dute askatasunean bizitzeko eta agertzeko, zoriontzu izateko eta heldutasunera ailegatzeko modu normal baten barruan.




Hemen dituzue bideo interesgarri batzuk ...

The Science of being transgender


What is transgender?




What does Queer really mean..?

Gogoratu nahi dut ere Freddy Mercuryren abestia  "I want to break free" eta bereziki abesti honen bideoa.... 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina