2019/02/18

identitateak



http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/02/pertsonak-adina-identitate.html Irati Mendigurenen hau aukeratu dut, neuk ere Jule Goikoetxearen hitzak oinarri hartzen ditut, gaia borobiltzeko, hots, “ genero-sexu sistema gizonezkoa eta maskulinitatea bikaina, eta emakumezkoa eta feminitatea desbideratze eta gabetasuna dela pentsatzen duen sistema da” bien arteko aldea zenbat eta haundiagoa, orduan eta desmokratizazio sakonagoa. Heteropatriarkatuak gizakien identitateak definitzeko eta sailkatzeko duen genero-sexu sistemak lotura zuzena duela jendarte - ereduarekin.

Galdera interesgarriak ditugu erantzuteko aurretik, zer nolako jendartea nahi dugu? Pertonak objektu bihurtzen dituen jendartea edo pertsonak subjektu askeak eta eraginkorrak osatutako jendartea?




Heziberri 2020 dagokionez, identitatearen garepenari lotua dagoen genero kontzeptuari buruzko esaldi honekin gelditzen naiz: “Genero aniztasuna: Gizarte-konstrukto bat da generoa, ikasle guztien oraina eta geroa baldintzatzen dituzten desberdintasun bidegabe askoren berri ematen diguna”.
Eskola inklusibo eta aniztasunaren atalean egiten da aipu hau, aurretik azpimarratuz “…baliotsua aniztasun positiboa da, gizaki izateko aukeren ispilu izateaz batera aberastu ere egiten gaituelako. Gizarte-talde guztiak izaten dira anitzak, eta horrek ikasteko eta hobetzeko aukera ematen digu” .

Ezkutuko kurrikulumean ordea, badaude hamaika erronka egoera ideal honetara iristeko gainditu behar direnak. Nagusiki, esango nuke, bertan lan egiten duten profesionalen formazioarekin, borondate eta nahiarekin eta aurrekontu egoki batekin gainditu daitezkeenak; genero-identitate eta sexu-identitate eredu desberdinak aurkeztu eta landu, binarismoa saihesten ahalegindu, genero rol eta estereotipoak landu, espazioak, jarrerak, metodologiak, edukiak honen arabera aldatu etab.



Duela aste batzuk bideo hau elkarbanatu nuen eta aste honetako irakurgaia lantzean ari nintzela berriz   egiteko beharra sentitu dut!


Aste ona pasa!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina