2016/11/13

Genero-indarkeria hausnartzen

GENERO INDARKERIA. HAUSNARTZEN.

                               Genero indarkeriaren blokea landu dugunean, indarkeria motak daudela irakurri dut.Telebistan,irratian, egunkarietan, gehienbat Indarkeria sexualez eta fisikoz hitzegiten dute,baina zer gertatzen da beste indarkeria motekin??
Egia da,indarkeria sexualez,fisikoz eta baita psikologikoz ere zerbait entzun eta nondik norakoak izan daitezkeen jakin  ustez, badakidala .Baina indarkeria sinbolikoaz,egiturazko indarkeriaz ,ez nekien ezer gaia irakurri dudan arte. Are gutxiago mikromatxismo terminoari buruz.Indarkeria mota hauek “sutilagoak”edo  detektatzeko zailagoak izango dira, baina emakumea gutxiestea dute helburu,   berriz, aginte-menpekotasun dikotomia azaltzen zaigu.
Egia esan gai hau, pertsonalki oso aberatsa iruditu  zait.Gai guzietan asko ikasi dut , baina hontan are eta gehiago. Indarkeria motaz gain, ez nekien, legalki eraso bat ,genero-indarkeria bezala konsideratzeko, erasotzailea bikotea edo bikote ohia izan behar zuenik. Orduan nire buruai galdetzen diot…..Non geratzen dira legalki,beste edozein erasotzaileak emakumeen kontra egiten dituen indarkeriazko eraso guztiak??.
                         Nire etxekoak, badakite, HEZKIDETZAri buruz formazio bat egiten ari naizela… eta egun hauetan, nire alabak , HARREMONAK saio batzuk izan dituzte ikastolan, eta Hezkidetza gaia ere tratatu dute bertan.  Berak “corre como una niña” bideoa erakutsi zidan.. eta bideoari buruz saioetan hitzegin dutena esan zidan. Hortan ari ginela.. “en el mundo de los niños no se pega” bideoa erakutsi nion.. eta gero bideoari buruzko elkarrizketa izan genuen. Indarkeriari buruz era hitzegin genuen. Eta orduan berak esan zidan:
-Ama nik beste bideo bat erakutsi nahi dizut.
Bideoa ikusi genuen , elkarrizketatxoa izan genuen, eta zuekin partekatuko nuela esan nion.                                                              



Aurreko ikasuteko ikastorokidea Edurne Iribar aukeratzen det. Goi karguetan matxismoa,planteatu duen jarduera ikeragarri gustatu zaidalako eta ni nagoen ikastolan, martxan jarriko dut. Baina baita ere erabat ados nagoelako ikastetxeetan landu daitezkeen ,planteatzen dituen erronkekin.

1 iruzkin:

  1. Kaixo Aurora, niri nere semearekin gauza bera geratu zait, oso sorpresa positiboa eman nuen. Berak "Pepa Y Pepe" bideoa erakutsi zidan, eta nola hainbat mutilek tratatzen dituzten neskak esan zidan. Hamabost urte ditu, oso harro sentitu nintzen ama bezala, landuz eta sakonduz gero beti geratzen da zerbait. Eskerrak zure esperientzia partekatzeagatik.

    ErantzunEzabatu