> Zertan
hobetu du feminismoak zure bizitza?
Galdera
litzake, zertan ez do hobeto nire bizitza feminismoak?
Mundua
irakurtzeko modua aldatu dut, munduan egoteko eta kokatzeko modua ere
bai. Nere buruaren jabe ni naizela ikasi dut. Autoestimuan hobetu
dut. Nire gorputza, den bezelakoa, maitatzen ikasi dut. Kontatu
diguten 'egia patriarkala eta androzentrikoa', matxista eta
misoginoa, irentsi nuen, eta egia hori dena desikastea, bide gogorra
bezain polita ari da izaten. Arazo pertsonalak ziruditenak,
kolektiboak direla ikusi dut, eta kolektibizatu behar ditugula ikasi,
interdependienteak garela bata bestearekiko, eta beraz, ingurukoen
beharra daukagula. Ikusi dut, patriarkatuan denok garela umezurtz.
Irantzu
Varela: el tornillo 'LO PERSONAL ES POLÍTICO'
> Hezitzaile gisa, hurrengo urteetan jorratu edo sakondu nahi (eta behar) nituzkeen gaiak hauek dira:
Ekonomia
feminista eta zaintzen iraultza (Astrid Agenjo); maskulinitate
eredu berriak edo alternatiboak; Interdepentzia
eta ahultasuna bizitzaren erdigunean jartzea (Judith Butler).
>Nire kuttunak diren bertso sorta batzuk:
Uxue Alberdik idatzitako bertso hauek azaroak 25erako sortuan izan baziren ere, egunerokorako balio digutelako:
ARRAINAK ETA BIZIKLETAK
Azaroak 25
eskailera ditu igo:
“eraso gehiagorik ez!”
aditu dugu berriro.
Egunkarietan, zifrak:
zenbat gorpu, zenbat tiro.
Inon agertzen ez diren
zenbat kate posesibo?
Baina ez gara zenbaki
edo biktima pasibo!
Badugu antolatzeko
adina sen ta motibo
izan dezagun eraso
bat jasaten den aldiro
erantzun personal bat ta
mila erantzun kolektibo.
Emakumeak gizona
behar du, ez al da hala?
arrainak bizikleta bat
behar dezaken bezala.
Elkartu eta gozatu
dezakete, ta oxala!,
libertatea delako
itsaso oso zabala.
Norberak bere burua
errespetatu dezala,
zainduz bidea ta ura,
izedia ta kresala.
Arrainak hegan ikasi
baitezake berehala
bizikletak igerian
ere ikasi ahala.
Norberak daki ondoen
zer den eraso, zer txantxa,
norekin ta ze ordutan
joan nahi duen etxerantza,
non hasten den abusua,
non amaitzen konfiantza,
zer den menpekotasuna
eta zer adiskidetza.
Feminismoak indarrak
metatzera garamatza,
sare zulaezina da
konplizeen aliantza.
Ongi etorria zara,
zatoz, izan segurantza:
iraultza honen musikan
egingo dugula dantza.
...
Ane
Labakaren bertso sorta Klitto!-ren sorreraz.
Doinua:
Norbere mundu intimoa.
Norma-ri
“L” bat gehituz
eraikitzen da normala;
gizartearen eredu
heteropatriarkala.
Nahiz ta esaten diguten
dena dela naturala
deseraikigarria da
eraikuntza kulturala.
Zalantzan jarriz nork nori
egiten dion itzala,
izango da feminista,
euskaldun, erradikala…
Normaltasunari hitzez
egindako arrakala
horietatik erditu
den atari digitala.
eraikitzen da normala;
gizartearen eredu
heteropatriarkala.
Nahiz ta esaten diguten
dena dela naturala
deseraikigarria da
eraikuntza kulturala.
Zalantzan jarriz nork nori
egiten dion itzala,
izango da feminista,
euskaldun, erradikala…
Normaltasunari hitzez
egindako arrakala
horietatik erditu
den atari digitala.
Ez
da agindu diguten
ideal hori gurtzea,
inposaketen neurrira
gure gorputzak neurtzea,
norbere autoestima
uneoro egurtzea,
zapaltzen gaituenaren
oinetara makurtzea…
Izan liteke irri bat,
amorru bat lapurtzea,
borrokarako berpiztu
edo malkotan urtzea,
ez al da bide luze bat
pixkanaka laburtzea?
Feminismoari buruz
euskaraz irakurtzea.
ideal hori gurtzea,
inposaketen neurrira
gure gorputzak neurtzea,
norbere autoestima
uneoro egurtzea,
zapaltzen gaituenaren
oinetara makurtzea…
Izan liteke irri bat,
amorru bat lapurtzea,
borrokarako berpiztu
edo malkotan urtzea,
ez al da bide luze bat
pixkanaka laburtzea?
Feminismoari buruz
euskaraz irakurtzea.
Gizarteak
egin gaitu
neskatxa eta mutiko,
klitoriak subalterno,
zakilak hegemoniko…
Zakildunek ez dute maiz
guri buruz idatziko,
ez gaituzte portadako
argazkietan jarriko…
Hala ere ez gaitezen
biktima rolean ito
indarrez hautsi ditzagun
norma ta estereotipo
izan gaitezen kolore
anitzeko abaniko
sentitzen dugun horixe
idatz dezagun ta KLITTO!
neskatxa eta mutiko,
klitoriak subalterno,
zakilak hegemoniko…
Zakildunek ez dute maiz
guri buruz idatziko,
ez gaituzte portadako
argazkietan jarriko…
Hala ere ez gaitezen
biktima rolean ito
indarrez hautsi ditzagun
norma ta estereotipo
izan gaitezen kolore
anitzeko abaniko
sentitzen dugun horixe
idatz dezagun ta KLITTO!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina