2016/11/13

FEMINISMOA, IZATEKO MODU BAT

Beti izan naiz feminista. Duela urte batzuk (asko) ezetz esango nuen, baina orain badakit, beti izan naizela. Nigan ere, garai batean, eragina izan du feminismoari ezarri nahi izan zaion konnotazio negatibo hori. Horregatik, orain, gustora azaltzen diot feminista ez dela esaten didan edozeini zer den. Eta ez zait gehiegi kostatzen iritziz aldatu araztea.

 Zertan hobetu duen feminismoak nire bizitza? Argi dago, gu jaio aurretik ere gure eskubideengatik borrokatu zuten emakumeek bizitza hobeagoa utzi digutela. Eta haien ibilbidea ezagutzeak, eskubideez gain, kontzientzia izaten lagundu dit. Konzientziak kuestionatzera, eta kuestionatzeak irizpide kritikoa izatera. Horrez gain, indarra eman dit, nire garapen pertsonalean aurrera egiteko. Eta ikuspegi morea, hortik begiratzen baitut bizitza aspalditik. 



Iazko postei dagokionez, mami asko dago. Bat aukeratzekotan, Marinarena, asko batzen dituelako era laburrean. Eta egia da, nolabait ere ni ere eskertuta nagoelako.

Hezitzaile bezala jorratu beharreko bi gai feminista?

Batetik emakumeen historia agerian jarri. Historiako mugarri bakoitzean emakumeak agertarazi. Bideo honetan agertzen den egoerari buelta emateko, justizia sozial kontua baita.

Bestetik betaurreko moreak jantzita errealitatea ikusten erakustea. Ikuspegi horretatik, kustionamendu horretatik, norberak bere bidea askatasunez eraikitzeko gaitasuna ematen diogulako haurrari, neska edo mutilari.

Nire bizitzan eragin gehien izan duen emakume feminista nire ama izan da, Asun. Konturatu gabe ere edo konturatuta, bera izan da feminismoa nigan piztu duen persona, gaurko gizartetik hain ezberdina zen testuinguru batean.  Baina bera ez da “esanguratsua”. Hortaz, bat aukeratzekotan, batzuk aukeratuko ditut; sufragistak. Emakumearen boto eskubidea lortzeko ibilbide zaila eta gogorra jorratu zutelako, zenbaitetan haien bizitza pribatua alde batera utzita baina helburua lortuta. Eta gu, horretaz baliatu ahal izan gara.


Bukatzeko, aste honetan izan dugun Estatu Batuetako hauteskundeen inguruko “ur jauziaren” ondorengoak. Aurreko batean presidente izandako guztien irudia jarri zuten telebistan. Horrela, denak elkarrekin ikusita, oraindik ere ageriago gelditzen da denak gizonak direla (eta oraingoa falta zaigu). Ez al da harrigarria? Ez al da anormala? Neri irudiak ere nahastu egiten nau. 









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina