2016/11/13

FEMINISMOAZ HAUSNARTZEN



Modu laburrean,  gizarte zientzietan,  ideología,  berauen artean konpatibleak diren emozio, ideia eta sinesmen kolektiboen multzo arautua da. Hau horrela, eta aste honetan lantzen ari garen feminismoen gaiaren barne, hezkidetzan lan egin eta berau errealitate bat izatea nahi badugu, ezinbestekoa dugu feminismoaren teorian sakondu eta ideologikoki barneratzea. Hezkidetzaren ama da feminismoa. Azken honen eragin eta garapen historikorik gabe, ez ginateke orain gauden lekuan egongo, hots, ez ginake hezkidetzari beharrezkoa den eta zor zaion  lekua erreklamatzen egongo.



Argi daukat, ideologia izanda ere, feminismoa bizitzeko eta militatzeko modu desberdinak daudela. Nere bizitzan, eta orain nagoen puntuan, emakume, ama, lagun, bikote…. egunerokotasuean perspektiba eskeintzen dit. Nere inguruan gertatzen eta bizitzen ditudan egoera guztietan baliagarri zaidan perspektiba. Hala ere, jarrera hau egokia den arren, ez da nahikoa eta genero ikuspegitik onartezinak diren egoeren aurrean eskuhartze gaitasuna da garatu behar dudana.

Asko dira feminismoak jasan izan dituen eta oraindik ere jasaten dituen erasoak eta handik eta hemendik, ideologikoki baztertua izan ohi da, benetan bere oinarrizko helburua den emakume eta gizonen  arteko berdintasuna estali nahian. Bada oraindik, feminismoa eta matxismoa kontzeptualki parekatzen dituenik eta hori gainditzea da hezkidetzaren erronka handienetako bat.



          Lehengo urteko ekarpenei begira, Ane Zurutuzarena gustatu zait, honakoa;


Hezitzaile bezala, datozen ikasturteetan dauzkagun erronkak:

-          Feminismoari eta bere lorpenei gure ikasgeletan dagokion lekua ematea. Celia Amorosek dioen bezala, gure oraina ulertu ahal izateko, ezinbestekoa da feminismoaren historia eta bere lorpenak zeintzuk izan diren jakitea. Feminismoa ikasgai izan behar du gure ikasgeletan. Hezkidetza, balio eta konpetentzien garapenean oinarritu nahi bada, gure ikasleengan jarrera kritikoa eta iritzi ahalmena lantzeko tresna izan behar du feminismoaren historiak.

-          Feminismoaren historia lantzeaz gain, gaur egungo erronkak ere transmititzen jakin behar dugu. Feminismotik feminismoetara, eta kulturarteko aliantzak besteak beste, elkarbizitzarako ardatzak bait dira.

-          Emakumeen lana bistaratzea. Azken ikasturteetan poliki poliki ari gara lan hau egiten, eta bagoaz gure ikasleek estereotipoen bitartez jaso izan dituzten mezu mugatuak gainditzen. Hala ere, ekimen hauek noizbehinkakoak izateari utzi eta ikasturte guztian zehar landu beharko lirateke, emakumea arlo pribatutik atera eta egindako lorpenak landu ahal izateko.



Feminismoaren figura garrantzitsuenen artean, hirugarren olatua deritzonaren eragileetako bat aukeratu dut, REBECCA WALKER


Azkenik, Euskal Feminismora gerturatzeko Hamaika Telebistan ERTZAk saioan emititutako bideo hau uzten dizuet, disfrutatu;




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina