Tradizioa
pisua haundiko hitza dugu. Besteak beste, esanahia, identitatea edo
jatorria dira tradizioari lotzen dizkiogun esangurak. Eta tradizioak
emanda, jaiak eta ospakizunak ditugu: gure izaeraren jatorria eta
historiari lotuta doazenak. Finean, jaiak eta
ospakizunak ez dira gizartean ematen diren eszenifikazio
soilak, kultura-adierazpen
sendoak ere
badira, aurreko edizioan esan zen bezela.
Jaiak eta ospakizunak gizartearen
isla dira. Ospatzen ditugun usadioak nundik datozen eta zergatik
ospatzen ditugun erreparatu behar genuke. Ohituren arriskua hori
baita: ahanztea nundik datorren ospatzen duguna, eta gure jatorria.
Gure jatorria garrantzitsua den era berean, nora joan nahi dugun ere,
ahaztu ezin dugun jomuga da, baita jaietan ere. Horregatik, eta
Argiako dokumentalean behin baina gehiagotan esaten den moduan, jaiek
ezinbestekoa dute eguneratzea, gizartera eta bertan bizi den
jendartera moldatzea, denboran iraun behar badute. Moldatzea,
eraldatzea izango da jaiak iraunarazteko gakoa.
Halere,
oraindik argumentu sendoa izan ohi da 'horrela egin izan dugu beti',
pentsakera honek aurreratzea, progresatzea galarazten du,
determinismora kondenatu eta aldarrikatu diren eskubideak jaietan
txertatzea eragotziz edo zailduz.
Argiako
dokumentalean esaten den bezala, tradizioaren izenean, giza-eskubide
asko ukatzen dira egunero egunero. 'Dantza demokratizatu egin
beharko genuke, erreferentzia irekiagoak sartu, beldur barik'
hala dio Kriskitina dantza taldeko Marisa Barrenak. Aipu honek ezin
du arrazoi gehiago eduki beregan. Jaiak ere jardun politikoak dira,
aldarrikapenez beteak, eta jaietan denok goza dezagun, ezin dugu 'hau
beti horrela egin izan da eta beraz, horrela egiten jarraituko dugu'
argumentuaren atzean ezkutatzen jarraitu. Ene ustetan, hau progresioa
ukatzen digun aitzakia hutsa da.
Jaiak
dinamikoak izan behar duten era berean, patriarkatua ere dinamikoa da
(patriarkatua azkarra da, eta bereahala aurkituko du bizirauten
jarraitzeko modurik); garai berrietara moldatu egiten da, opresio edo
zapalkuntza modu berriak aurkituz bere egitura mantentzeko. Hau da,
oinarrian patriarkatuaren balore berberak badaude ere, - zapalkuntza,
mendekotasuna, botere harremanak, diskriminazioa, etekina, dirua,
norma-, oinarri horien adierazpenak ezberdin gauzatuko dira gizarte
batean ala bestean, garai batean ala bestean. Hala, feminismoak
egindako aldarrikapenak ere bereganatzeko estrategia erabiliko du,
aldarrikapen askatzaileei buelta eman eta bere onurarako erabiliaz.
Tranpa hontan kokatuko genuke, esaterako, Amaren eguna delako
ospakizuna.
Hori
guztia kontuan izanik, hausnarketan aipatu ditudan eta astean zehar
egindako ideia garrantzitsuen akrostikoa honakoa dugu:
Pasa
den edizioko ekarpenetatik bat hautatu behar ezkero, hainbat ekarpen
kuxkuxeatzen ibili ondoren eta haiek proposatutakoak erabili ondoren,
oso interesgarria iruditu zait hurrengo hau:
Bukatzeko,
jaiak eta ospakizunak hezkidetzaren ikuspuntutik lantzeko
baliabideren bat aipatze aldera, esanguratsua iruditzen zait uda
hontan Euskal Herri mailan jaietan ematen diren eraso matxistei
erantzun sendoa emateko sortu den mugimendu feminista: autodefentsa
feminista oinarri hartuta, jai guztietan (salatu edo ez) beti ematen
diren erasoen aurrean defendatzeko daukagun eskubidea guztiz
legitimoa dela aldarrikatzen duena, eta ahizpatasuna, emakume, trans,
bolleren arteko elkartasuna, aliantza eta konplizitatea bide dituena.
Lemak
dioena, 'beldurra aldez aldatuko da', benetan gorpuztu ez den arren
(eraso bat ematean, oraindik, askok duen jarrera indiferentea
ikusita), nahiz eta beldurra aldez aldatuz ez, emakume, bollera,
trans eta abarroi ahalduntzeko balio izan diguna. Beldurra ez ezik,
erantzunkizuna ere aldez aldatu behar dela aldarrikatzen baitugu.
Iada aurrez Lujanbioren ekarpena entzun dugun arren, berriro
dakarkit, jai eta ospakizunen gaietarako ere, oso aproposa dugulako.
Jarraian,
jaiak ikuspegi feministatik aldarrikatzen dituzten erreferentzi
batzuk:
“Ezin
badut dantza egin, hau ez da nire iraultza!”
[Emma
Goldman]
Gora
ligoteo sanoa!
Deustuko
Talde Feministak egindako bidio bat:
Matxote
kontuz ibili!:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina