2016/11/13

Feminismoaz hausnartzen

Eta zu zergatik ez zara feminista?
Feminismoa, ez dakit noiz entzun nuen lehen aldiz, baina gogoratze naiz DBHn nengoela bilgune feministaren taller moduko batera joan ginela eta bertan sortu ziren elkarrizketa guztiek eta debate guztiek eragina izan zutela gugan. Esaldi ezberdinak jarri zizkiguten hausnartzeko eta gaur egungo sistemaren kontraesanak ikusteko. Gogoratzen naiz nigan eragin handia izan zuela bertan gertatutakoak, bertan hausnartutakoak eta agian ordurarte ikusi ez nituen gauza horiek ikusteak.

Ordundik esan dezaket, nigan feminismoak eragin asko izan duela eta ni naizen moduan izaten, nire mugak hausten, egiten dudana eta ez dudana hasuanrtzen lagundu didala esango nuke. Zaila egiten zait feminismoak lagundutako hiru aspektu azaltzea, nire ustez feminismoak begirada eta filosofia bat eskaintzen dit eta horrek ez dit 3 esparrutan eragiten, feminismoak bizitzako arlo guztietan eragiten du. Batzar batean duzun jarreratik hasita, zure zaletasun, beldur eta ezaugarriak arte.
Azken batean feminismoak, norberak nahi duen pertsona hori izaten laguntzen duela esango nuke, askatu egiten zaituela muga eta beldurretatik, eredu berriak badaudela onartzen du, ez du emakume eredu batean sinisten, komunikabideek erakusten diguten eredu dikotomikoaren aurrean.
Eredu ezberdinen aldeko abesti hau elkarbanatu nahi dut zuekin, Konplize ditut eta maite ditut denak, hemen duzue eskola bateko bideoaren linka:

I Emakume zuzenak,
okerrak, kirtenak,
moja txintxoak eta
 zerrama irtenak,
itsusiak, politak,
atletak, herrenak:
 konplize ditut eta
 maite ditut denak.

IV Lotsatiak, ausartak,
 argalak, gizenak,
 iletsuak, soil-soilak,
marimutilenak,
katemeak, gorilak
panterak, zezenak:
 konplize ditut eta
 maite ditut denak.

II Langileak, alferrak,
lanik ez dutenak,
tuntunak, mediokreak,
klaseko lehenak
, ale desegokiak,
andre txit gorenak:
konplize ditut eta
 maite ditut denak.

V Lehen munduko emeak,
 kapitalistenak,
lur usaia daukaten
andre indigenak,
 zuri, gorri, horiak
 beltzetan beltzenak:
konplize ditut eta
 maite ditut denak.

III Ama onak ta txarrak,
 ama ez direnak,
 lurrera jausi arte
 mozkortzen onenak
 ta umeen merienda
usaina dutenak:
 konplize ditut eta
 maite ditut denak.

VI Markesaren alabak,
 neskame gizenak,
 printzesak ta sorginak,
 ogroak, sirenak,
Maritxuak,
 Bartolo itxura dutenak:
 konplize ditut eta
 maite ditut denak.





Bestetik, hurrengo bi urteetan lantzeko bi gai feminista garrantzitsu honako hauek direla uste dut:  Batetik, feminismoak gizon eta emakumeen biziaren eta hauen eskubideen alde egiten duela, eta zapalduak dauden kolektibo horiek ere parte direla ulertzea. Bestetik, generoa bazterti eta eredu berriak eskaintzea eta normalizatzea. Usted ut bi ildo horietan egin behar dela lan orain, aniztasuna positibotzat duen komunitate bat sortzeko.

Lehengo urtkeo posten artean Ane Zurutuzarena gomendazen dizuet, feminismoaren onurak argi azaltzen baititu, baita eginiko lorpen ezberdinak:


http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/feminismoaz-hausnartzen_15.html

Beste gai batekin jarraituz, neretzat erreferentea izan den emakume feminsiten artean dago Karmele Jaio. 



Bere artikuluak irakurtzen dituen horietakoa naiz eta feminismoaren aldeko konstantzia gustatzen zait. Azken batean, artikulu ezberdinak irakurrita, feminismoak ala patriarkatuak emakumeoi nola eragiten digun erakusten digu, baina egunerokotasunaren esparru ezberdinetan.
Lehenago talde itxian partekatu nuen testu bat iruditzen zait egokiena feminismoaren gaiarekin amaitzeko.
Prest                                                                       
ASKOTAN galdetzen digute emakumeei ea feministak garen. Eta galdera honen aurrean nik inoiz erantzun dut gizarte honetan ezin dudala aurkitu feminista ez izateko arrazoirik. Feminista hitzak jipoi asko jaso ditu historian zehar, feminismo hitzari balore ezkorrak eransteko interes handiak egon dira beti, hitz madarikatu bihurtu arte. Hala ere, pentsatu nahi dut bere burua feministatzat jotzen ez duen jende asko, jakin gabe, feminista dela. Ez dut aurkitzen feminista ez izateko arrazoi bakar bat ere. Izan ere, feminista izatea berdintasunaren, justiziaren, giza eskubideen, pertsonen askatasunaren alde egotea baita. Historian zehar nire eskubideen alde borrokatu diren emakumeei zor diedala uste dut gainera, baina, bereziki etorkizunean gizarte hau osatuko duten emakumeei zor diet. Aukera berdinak izatea nahi dudalako, pertsonen zaintzaren ardura euren gain bakarrik ez egotea, gauetan kaletik lasai eta beldur barik ibiltzeko eskubidea eduki-tzea, euren nortasuna eraikitzeko askatasuna izatea, merezi duten autoritatea eta erabakitzeko eskubidea, indarkeriarik gabe bizi-tzeko aukera, euren bizitzen protagonista izatea eta ez lekuko edo biktima, euren sexualitateaz gozatzea hierarkiarik gabe eta askatasunez… Eta abar luze bat. Feminismoak gure gizartea hobe-tzeko giltza asko ditu, proposamen interesgarri asko. Ez bakarrik emakumeen kontrako indarkeriarekin bukatzeko. Indarkeria izebergaren punta izanik, erroetara joatea aldarrikatzen du. Erroetan dago gakoa. Bihar Gasteizen mobilizazio erraldoi bat antolatu du mugimendu feministak. Eta esango nuke mobilizazio honek hasierako galderari buelta ematen diola. Hau da, euren burua feministatzat ez dutenei honako galdera egiten die: zu zergatik ez zara feminista? Eta esandakoa: Zaila da galdera honi erantzuteko arrazoi bakar bat ere aurkitzea.

http://www.deia.com/2016/04/08/opinion/columnistas/zirrikituetatik-begira/prest


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina