FEMINISMOA
Feminismoa nire
bizitzan gaztetatik, sentitu dut, eta nire gurasoen etxean bizi genuen,
egoera patriarkatu horrei,
desadostasunak azaltzeko indarra eman zidan. Ez nuen uste,nire bi anaiak eta
nik, rol desberdinak bete behar genituenik.
Gure etxean, eta gure familian,nire bikoteak eta nik, umeen
zaintzan, heziketan,… batera hartzen dugu parte, eta gure seme alabarentzat,
eredu izan behar dugula iruditzen zaigu.Asko hitzegiten dugu..eta ez da niregan
bakarrik geratzen erantzukizun hori.
Seme alabak hezteko garaian, biak, hiritarrak, eta era
berean norbanakoak bezala hezi nahi ditugu. Sexuari gehiegi begiratu gabe,gaur egungo
gizarteak,sailkapen hori ya egingo die eta.
Guzti hau nire inguru hurbilean kokatuko nuke,(nire etxea,
nire familia.).Baina zer gertatzen da, lantokian?? Hau da Ikastolan?
Ikastolan, landuko nituzkeen bia gaiak:
Feminismo mugimenduan garrantzitsuak izan diren, emakumeen
izenak,ekintzak, ezagutarazi egingo nituzke, pertsona bakoitzaren jakindurian
edo “bagaje cultural” delako horretan
emakume horiek zer eta nola egin zuten jakin behar delako. Pertsonalki eta kulturalki aberasteko.
Beste gaia, ZIBERFEMINISMOA izango litzateke, gure ikastolan
Ziberbulling –etaz hitzaldiak eta ematen dira, baina ziberfeminismotaz EZ. Gazteen artean eta ez hain gazteen artean bidaltzen diren emakumeei buruzko irudiak edo
mezuak,ia gehienetan , edo guztietan, emakumea gutxiesten da. Eta hori nolabait
adireazi behar zaie.
Mugimendu feministaren barruko emakumeen artean, BETTY
FRIEDAN, aukeratu dut.
Estatu Batuetan jaio zen, (1921), gurasoak etorkinak ziren,
aita Errusiarra eta ama Hugariarra.Amak herriko egunkari batean egiten zuen
lana, baina,ezkondu eta ama izateko bere lana utzi izan behar zuen.
Betty, psikologian graduatu zen,oso ikasle argia zen, langilegoari
buruzko hainbat aldizkarietan parte hartu zuen.Nahiz eta ezkondu, bera ez zuen
bere lana utzi.Aldizkari baterako artikulu bat idazten ari zela, emakume
estauarrari buruz proiektatzen zen
emakumearen errealitatea eta benetakoa ez zetozela bat konturatu zen. Eta
Ipararmeriketako emakumeen egonezinari buruz idaztea erabaki zuen. Horrela “LA MISTICA FEMINIDAD” liburua argitaratu
zuen 1963. Urtean. Liburu honekin Pulitzer saria irabazi zuen (1964).
1966.urtean NOW (Organizaciòn nacional de mujeres) sortu eta
bertako lehendakaria izan zen.
1970. urtean abortoaren legea onartzeko borroketan parte
hartu zuen.
1971. urtean, Gloria Steinen,Bella Abzuy eta beste emakume
batzuekin,”NATIONAK WOMEN´S POLITICAL CAUCUS” sortu zuen, horrela ,politikan
emakumearen presentzia aldarrikatu nahi
zuten.
1981.utean beste liburu bat argitaratu zuen “LA SEGUNDA FASE”.
Gaur, lankide batekin
feminismoari buruz hitzegiten, honako hau erakutsi dit eta zuekin
partekatu nahi dut.
htp://culturainquieta.com/es/inspiring/ítem/10949-emma-watson-esconde-un-centenar-de-
libros-en-el-metro-de-londres.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina