#AnderAlonso etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#AnderAlonso etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/03/16

Tratu onak: autoestimua, enpatia eta tolerantzia


Aste honetan tratu onak hezkuntza-komunitatean harremanetarako ardatz gisa aurkeztu dira. Gai honek hausnarketa sakona eta luzea egiteko aukera eskaintzen du, hona hemen hausnarketa horretatik ateratako leloa:


Lehendabizi, autoestimu positiboa eta ona izatea ezinbestekoa dela uste dut, hau da, norbere burua maitatzea eta bere buruarengan konfiantza izatea beharrezkoa da ingurukoekin harreman sanoa eta begirunetsua izateko. Eta bestalde, badira beste bi balio oinarrizkoak direnak enpatia eta tolerantzia. Besteen lekuan kokatzea eta begirunez onartzea (tolerantzia) ezinbestekoa da, boterekeria eta zapalkuntza gainditzeko.

Aurreko edizioetako ikastarokideek gai honen inguruan egindako post ezberdinak irakurri ondoren, Andoni-rena aukeratuko nuke. Hasierako hausnarketa oso da, irakurlearen hausnarketa deitzen du. Gainera DBH-rako eta Batxilergorako bi proposamen egiten ditu, nire iritziz interesgarriak eta erabilgarriak direnak. Gainera zentzuzko erronkak proposatzen ditu.
Baliabideei dagokionez, Haur Hezkuntzako irakaslea naiz eta orain dela bi ikasturte laburmetraiak erabiltzen hasi ginen. Hauen bidez, ikasleek hainbat balio deskubritzen dituzte eta hausnarketarako baliabide interesgarriak dira.

  • Autoestimua:


  • Ikaskideak:


  • Maitasuna:

Hau guztia hezkuntzan edota jendartean lantzeko erronkei dagokionez, hurrengo hauek direla uste dut:

  • Autoestimua indartu, garatu. Autoestimu positiboa eta norbere onarpena bultzatu.
  • Maitasun  erromantikoaren mitoa aztertu, eta uko egin.
  • Bake eta indarkeri-ezaren kultura sustatzea.
  • Harreman parekideak eraiki: errespetuan eta tratu onetan oinarrituta.

2020/03/09

Begirada zabaldu. Arreta gizonengan jarriz.

Hainbat izan dira indarkeria matxistaren gaiak nigan bultzatu dituen hausnarketa eta sentimenduak. Baina beharbada hausnarketa bat bereziki ukitu nau. Gizona izanda hurrengo hau izan da:





Aste honetako irakurgaian irakurritako hitz hauek azpimarratzea gustatuko litzaidake: Errotik desagerrarazi nahi badugu (indarkeria) ezinbestekoa da gizonek duten erantzukizuna onartzea, patriarkatuak emakumeen aurkako indarkeria erabiltzeko hezi baititu eta, ondorioz, haiek baitira erabiltzen dutenak.
Aurreko edizioetako ikastarokideen hainbat post irakurri ondoren, Yomara Fanorena gomendatzea gustatuko litzaidake. Post osoa iruditzen zait, gaiarekin lotura duten gaitz eta gako aztertu eta hausnartzen ditu. Alde batetik, indarkeria matxista sotilaren hainbat adibide eskaintzen ditu (edozein pertsonaren begirada eta jarrera zorrozteko baliagarriak direnak).


Eta bestetik, behar beharrezkoak diren maskulinitate eredu berrien inguruan ere hausnarketa egiten du, baita hunkitu egin nauen bideo bat ere.

Hona hemen indarkeria matxistaren aurkako lanketan erabiliko nukeen leloa:


Emozioak heldu beharreko gai bat dela uste dut. Ezinbestekoa da emozioak identifikatzen ikastea eta hauen kudeaketan aurrera egitea eta ikasle guztiak heziketa emozional hezkidetzailea jasotzea, maskulinitate heterosexual hegemonikoa zalantzan jarriko duena eta maskulinitatea eta biolentziaren arteko elkarketa desegingo duena. Jack Urwin maskulinitate toxikoa deritzon ereduari amaiera ematea alegia. 
Bukatzeko, nire ustez hau guztia eremu hezitzaileetan edota jendartean landu beharraren justifikazioa:
  • Sentimenduak eta emozioak adieraztea zilegi dela ulertzeko. Maskulinitate berriak lantzea, onartzea eta balioestea maskulinitate eredu hegemonikoa gaindituz.
  • Indarkeria matxistaren aurkako jarrera sustatzeko.
  • Mikromatxismoak landu eta salatzeko.
  • Emakumeak ahalduntzeko.

2020/03/02

ERAIKI ETA ERALDATU DEZAGUN GATAZKAREN BIDEZ!

Gatazkaren inguruko post hau, aste honetako irakurgaiari hasiera ematen dion aipamen batekin astea gustatuko litzaidake, Rigoberta Menchurena hain zuzen ere:

Esaldi honek, hainbat pertsonek (nik ere orain dela pare bat urtera arte) bakearen inguruan duten ikuspegia erakusten du. Kontuan izan behar dugu, bakea edozein indarkeriarik eza dela, hau da, ageriko indarkeriaz gain (erasoa), ezkutuko indarkeriak ere badaudela, alde batetik egiturazko indarkeria eta bestetik indarkeria kulturala. Ezkutuko indarkeria da hain zuzen ere gaur egungo gizarte heteropatriarkalaren oinarriak sostengatzen dituena. Badirudi gatazkak borrokarekin edo liskarrarekin lotzen dela eta ahaztu egiten da oinarrian, ezkutuan, gatazka bultzatzen duten hainbat dimentsio eta balio kultural baliogabezko daudela.
Honetaz gain, irakurgaiak argi adierazten du, nire ustez, ahaztu ezin daitekeen alderdi bat. Gatazkak modu eraikitzailean kudeatuta hainbat aukera eskaintzen dituela. Bakerako Hezkuntzarako Euskal Liburuak dioen bezala “​Gizakiak behar-beharrezkoa du desberdintasuna, eta horretan berezkoa da gatazka. Alde horretatik, gatazka ez da ez negatiboa, ez positiboa. Positiboa edo negatiboa gatazka konpontzeko modua izango da; hau da, pertsonek, desberdinak izanik, elkarren artean duten harreman mota​”. Eta azken honetan, gaur egun, ikastetxeak erronka handia dauka. 
Aurreko edizioetako ikastarokideetako hainbat sarrera irakurri ondoren, Itziar Irigoien idatzitakoa aukeratu dut. Gatazken kudeaketarako hainbat baliabide eskaintzeaz gain, aste honetako gaiaren inguruan hausnarketa sakona eta laburpen interesgarria egiten dituela uste dut:


Esan bezala, kontuan hartuta gatazkak duen garrantzia, ezinbesteko da gai hau eskola orduetan lantzea eta espazioak eskaintzea. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. Zikloetan lan eginda Pixar dituen hainbat labur aukeratu ditut. Gatazka egoera modu umoretsu batean aurkezten dira eta honi helduta gaia lantzeko aukera bikaina eskaintzen dute.

Honetaz gain bizikazi ekimena ere aipatzea gustatuko litzaidake. Bizikasi ekimenak lagundu nahi du ikastetxeak elkarbizitza positiborako espazio seguruak bilakatzea, hau da, inolako jazarpen-egoerarik onartuko ez dutenak.
Bukatzeko, nire ustez, nire inguruan eta eremu hezitzailean gai hau lantzeko dauten erronkak hurrengokoak dira:


  • Hezkuntza komunitatearen formakuntza. Gatazka modu eraikitzailean kudeatzeko gaitasuna beregatzeko eta bake positiborko tresnak bereganatzeko.
  • Gatazken tratara positibo eta eraikitzailerako beharrezkoak diren konpetentzien garapenerako edukiak txertatzea curriculumean.
  • Hauetaz gain hona hemen II Hezkidetza planak proposatzen diten zenbait:
    • Norbere emozioak ezagutzea.
    • Eztabaidatzen eta hitz egiten ikastea.
    • Enpatia praktikan jartzea.
    • Berdintasunezko maskulinitateei buruz eta feminitate ahaldunduei buruz hitz egitea.
    • Maskulinitateen eta feminitateen  erainkuntza aztertzea.
    • Jazarpenari buruzko gorgotea egitea eta jazarpenaren aurkako aktibista bihurtzea.


2020/02/24

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUAL HEZKIDETZAILEA!

Heziketa afektibo-sexuala egiterako orduan, hainbat dira gako diren hitzak. Hona hemen horiekin sortutako gurutzegrama:


Aurreko ediziotako hainbat ikastarokideen blog sarrerak irakurri ondoren, bat aukeratu beharko banu, Amaia Chuecarena aukeratuko nuke. Amaiak 2 ideia garrantzitsu aipatzen ditu eta hauek buruan izatea ezinbestekoa dela uste dut: desira ere, eraikia da; eta ezer ez egitea ere, egitea da. Lehenengo ideiari dagokionez, Amaiak esan bezala, “sistema heterozentrista eta patriarkalak aurresuposatu egiten du heterosexualak garela”, hainbat mekanismo ditu hori era itsuan obedi dezagun, beraz, desira ere arikuntza sozio-kultula da, eta ikasten den bezala desikasi daiteke. Bigarrenari dagokionez, argi izan behar dugu ezer ez egitea ere, egitea dela, izan ere, eguneroko ekintzetan neska eta mutilen sexualitatea hezten ari gara.

Honetaz gain, Amaiak partekatutako bideoak ere oso interesgarriak iruditu zaizkit. Maitasunaren inguruko bideo honen bitartez, garbi dago maitasunak ez duela ez generorik, ez arrazarik, ezta adinik ere.

Heziketa afektibo-sexuala lantzeko baliabideak ugariak dira, hona hemen interesgarriak iruditu zaizkidan batzuk:
KILI KONTUAK. Sexualitatea lantzeko ipuin bilduma. 4-7 urte bitartean. Adin hauetan zaila suertatzen da gai honen inguruan gaiari heltzea, baina ipuinei esker haurrek errealitateaz jabetzen joango dira.
PIRRITZ ETA PORROTXEN ipuin bilduma.

ZER DA SEXU ANIZTASUNA? Sexualitatearen inguruko bideoa da hau. “Norberaren errepika ezintasuna” lantzeko erabilgarria suertatu daiteke. Modu osagarrian erabiltzeko baliabidea.

Aste honetako irakurgaian agertzen den HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA PLANTEATZEKO DEKALOGOA. 

Bukatzeko, guzti hau eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko hauek dira nire ustez erronka nagusiak:
  • Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza
  • Ikastetxea gune seguru eta aske bihurtzea
  • Emakumeen eta gizonen sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea
  • Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea, heteroaraua gaindituz.
  • Sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea
  • Material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatzea
  • Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzea

2020/02/17

BELDURRIK, INHIBIZIORIK EZTA OBLIGAZIORIK GABE

Aste honetako post-a Simone De Beauvoiren aipu honekin hastea gustatuko litzaidake:

De Beauvoiren hitz hauek lehenengoz entzun nituenean erabat ukitu ninduten, batez ere azkeneko hitzek: beldurrik, inhibiziorik ezta obligaziorik gabe. Azken batean maitatzea hori izan beharko luke, askatasunean oinarritzea, gizakiaz maitemintzea azken baten. Pertsonaz, bere osotasunean, maitemintzea, izan ere, kanpoko ezaugarriez haratago jatea.
Aurreko edizioetako ikastarokide baten post-a aukeratu beharko banu, ArgiƱe Alacanorena aukeratuko nuke. Blog sarrera osoa eta hausnarketara bideratzen duena iruditu zait. Izenburuak harrapatu egin nau “kartzela”, gizon-emakume kartzelak zenbateraino mugatzen edo oztopatzen gaituen eta bera dinamitatzeko dugun gaitasunaz ere huasnartzera eramaten gaitu. Honetaz gain, ArgiƱek, hainbat baliabide baliagarri ere eskaintzen ditu.
Hona hemen, sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen zenbait material:

  • Eligete. Bideoan zehar hausnarketa sakon bat bideratzeko hainbat galdera eta hausnarketa eskaintzen dira.



  • Steilas-en “Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua”
  • RAINBOW – Rights Against INtolerance: Building an Open-minded World. Estereotipoak aztertzeko eta hauen aurka borrokatzeko proiektua.
  • PIRRITX ETA PORRTX FAMILIEN KARTA-JOKOA. Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzako 1. Ziklorako baliabide aproposa.

Guzti hau eremu hezitzailean lantzeko erronkak hurrengoko hauek direla uste dut:
  • “Normaltzat jotzen dena” kolokan jartzea. Hau da, heteronormatik aldentzea.
  • Ikastetxea sexualitatea modu askean eta gozoan bizitzeko espazioa bilakatzea, errespetua eta elkarbizitza sustatuz.
  • Erreferente anitzak ikusarazi eta eraiki (etiketetan jauzi gabe).
  • Hezkuntza komunitateari formakuntza eskaintzea.
  • Praktika binaristak ekidin. 
  • Ikasleak sexu-orientazio, genero-adierazpen eta abarrengatik jendeak sufritzen dituen gutxiespenez, bazterkeriez, gorrotoez kontziente egin.
  • Sexualitatea modu interesgarri batean aurkeztu.

2020/02/10

ZE GUAPX ZAUDEN HORREN LOTSAGABE, ESTEREOTIPO DANAK HAUSTEN!




Identitatea nork bere burua sentitzeko duen modu pertsonala izanik, aste honetan zehar egindako ibilbideak argi utzi dit, eraikuntza pertsonala eta banakakoa izateaz gain, eraikuntza soziala ere badela. Ondorioz, gizarte heteropatriarkal honen mezuek eta arauek identitatearen eraikuntza baldintzatzen dute. Aste honetako irakurgaian Pikara Magazinek genero-identitateari buruz ematen duen definizioari buruzko hitz interesgarri batzuk azpimarratzea gustatuko litzaidake: Kontzeptu artifiziala da, ordea, gizonezko oso maskulinoen eta emakumezko oso femeninoen artean askotariko nortasun sorta zabala dagoelako, genero identitate patriarkalak oinarrian dituen bi arketipo zurrunak baino askoz aberatsagoa, gizon eta emakume izateko moduak genero identitate patriarkal horrek ezarri arren.
Aurreko urteetako ikastarokideek egindako postei dagokionez, zaila egin zait bat baino ez aukeratzea, hori dela eta bi post aukeratu ditut. Bat edizio honetako ikastarokide batek egindakoa da, Ainok hain zuzen ere; eta bestea Patricia Oregik idatzitakoa da. Ainoarena aukeratu dut Mikele Granderen hitzaldiaren bideoa benetan txunditu nauelako, bere hitzak hunkitu egin naute. Batez ere hitz hauek: “Porque hablamos de orientación y no de identidad, de lo que te gusta y no de quiĆ©n eres” eta baita etiketek zenbaterainoko kaltea egiten duten hausnarketa ere. Patrciak idatzitako postetik Josebe Iturriozen aipua azpimarratzea gustatuko litzaidake “zure sexualitateak ez zaitu definitzen, ez du esaten zer zaren” 

Hainbat dira Heziberri 2020-k  ​identitateen garapenaren inguruan islatzen duten esaldiak, batez ere zehar-konpetentzien atalean, baina nik hurrengokoa aukeratzen dut: 
“Emakumeei eta gizonei esleitutako portaera-eredu soziokulturaletan oinarrituta eraiki diren sexuaren araberako aurreiritziak, estereotipoak eta rolak ezabatzea, sexu bateko zein besteko ikasleei beren buruak erabat garatzeko aukerak eskaintze aldera.” (19.orr.)
Esaldi honek dioena betetzeko, curriculum ezkutuan kontuan hartu beharrekoak hainbat dira. Lehenik eta behin, irakaslegoak formakuntza behar du, sentsibilizazioa. Aurreiritziak eta estereotipoak detektatzeko sentsibilitatea behar dute, betaurreko moreak janztea alegia. Baita beraien pentsamenduak aztertzea ere, izan ere, hainbatetan estereotipoak hain ditugu barneratuta konturatu gabe transmititzen direla. Elkarlana ere ezinbestekoa da.
Bukatzeko, inguru hurbilean genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenei dagokionez, aniztasunarekin eta honen bizipenarekin lotuta daude: pertsonen aniztasuna, genero espresioaren aniztasuna, sexu-orientazio aniztasuna. Hala ere, uste dut aniztasuna geroz eta gehiago errespetatzen eta onartzen badela ere, oraindik bide luzea daukagula aurretik. 

2020/01/27

HEZKIDETZA ORIENTAZIOAN ERE!

Aste honetako posta, orain dela hilabete pare bat whatsapp talde batean jaso nuen meme batekin hasiko dut (nahiz eta jarduerak meme bat sortzea eskatzen duen, jardueraren enuntziatua irakurtzerakoan burura etorri zitzaidan zuzenean)

Aurreko ediziotako hainbat ikastarokideen postak aztertu ondoren, badira bi sarrera oso interesgarriak iruditu zaizkidanak. Alde batetik, ArgiƱeALk idatzitako posta osoa eta sakona iruditu zait, hasierako sarrera argi uzten du zergatik den ezinbestekoa hezkidetza orientazio akademikoan txertatzea eta hainbat datu kezkagarriren aurrean nola jokatu ere proposatzen du, eta honetaz gain hainbat datu eta estatistika interesgarri aurkezten ditu. Beste aldetik, Ainok idatzitako sarrera ere oso interesgarria iruditu zait, izan ere, berak aurkeztu nahi zuen informazio guztia bideo interesgarri batean aurkeztu du, beste baliabide batzuk erabiltzea guztiz erakargarria da.
Astean zehar hainbat datu esanguratsu eta kezkagarri agertu dira, niretzat esanguratsuenak Pisak 2015eko txostenean eta “Generoaren eragina pertsonen arteko harremanetan eta jarreren eta baloreen garapenean” (nesken errendimenduan eragiten duten sei dilemak) txostenean plazaratutakoak dira:
  • Pisa txostena:
    • Neskek matematika eta ingeniaritza ez aukeratzeko antzematen den arrazoi nagusia autokonfiantzaren falta da. Matematika problema baten aurrean antsietatea kudeatzeko arazoak izaten dute eta zientzialari bezala pentsatzeko eskatzen zaienean okerrago aritzen dira.
    • Neskek baieztatzen dute porrotari beldurra diotela maizago eta intentsitate
    • Irakasleen aurreiritziek kalifikazioetan eragina dute.
    • Familien espektatibek islatzen dute genero eragina.
    • Mutilen errendimendu baxuagoa da. Mutilek neskek baino denbora gehiago pasatzen dute ordenagailu-jokuetan; denbora gutxiago ematen dute ikasten; mutilen kopuru handiagoak kontsideratzen dute eskola denbora galtzea dela (jarrera) eta neskek dibertsioagatik gehiago irakurtzen dute.
  • Sei dilemak
    • Arrakasta/adiskidetasuna
    • Isiltasuna/harrokeria
    • Porrota/perfekzioa
    • Edertasuna/bazterkeria
    • Pasibotasuna/agresibitatea
    • Amore ematea/zigorrak jasotzea

Bukatzeko, orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusienak hauek dira:
  • Hezitzaileok ditugun aurreiritzien inguruan hausnarketa egin beharra dago eta diagnostiko txiki bat ere. Gure hezkuntzan eta garapenean eragin duten estereotipoek identifikatu behar ditugu eta hauek sortzen dituzten gabeziak antzeman.
  • Behin hau eginda, egoerari buelta emateko ezinbestekoa da formakuntza jasotzea, ditugun gabeziei aurre egiteko. Izan ere, orientazioa ez da gai inozoa eta berebiziko garrantzia du. Kalitatezko orientazioa eskaintzeko betebeharra dugu. Ikasleek beraien bizi proiektua askatasunez eta osotasunean aukeratzeko eskubidea dute eta gure eginbeharra horretan bidelagun izatea da.

2020/01/20

CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKOEN INGURUAN HAUSNARTZEN


Gaur egungo hezkuntza sistema aztertuz gero argi dago ezinbestekoa dela gure jarduera hezitzailean sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabili beharra dagoela. Izan ere, modu honetan ikasleek jasoko lituzkeen mezu, irudi, jakintza eta abarretan hainbat aurreiritzi eta estereotipo deuseztatzeaz gain, pertsona guztiak parekidetasunean eta diskriminazio ezan heziko lirateke sexu/genero araberako menperatze harremanak gaindituz eta desberdintasuna modu positiboan baloratuz. Honetaz gain, emakumeek historian zehar egindako ekarpenak ere txertatuko lirateke, alde batetik hezkuntzak duen ikuspegi androzentrikoa gaindituz eta emakumeak bistaratuz. Izan ere, kultura patriarkalak emakumearena ikusezin bihurtu du, etxeko eremura baztertuz, hau da, eremu pribatura mugatuz. Azken batean, emakumeak ahalduntzeko prozesua litzateke, hau da, emakumearen ekarpena baloratu egingo litzateke.

Honetarako argi dago, hezkidetzan oinarritutako begirada sustatzeko estrategiak garatu behar direla. Momentu honetan argi daukat begirada hezkidetzailea sustatzeko, hau da, betaurreko moreak janzteko ezinbestekoa formakuntza dela. Izan ere, alde batetik, formakuntzaren bitartez hainbat eta hainbat irakasle baraien sentsibilizazioa finduko lukete, gaiari benetako garrantzia eta urgentzia eskainiz. Eta bestetik, formakuntzaren bidez estrategia desberdinak garatuko lirateke. Diagnostikoa egitea ere erabilgarria litzake, izan ere, bertatik jasotako informazioa pilak jartzeko guztiz baliagarria suertatuko litzateke, gaia ukatzen duten hainbat irakasleri errealitatea erakutsiz.
Bukatzeko, aurreko ikasturteetako ikastarokide baten post-a aukeratu beharko banu Eider Oleagaren "Curriculumak eraldatzen" aukeratuko nuke. Izan ere, oso interesgarria suertatu zait post-a. Batez ere, Eibarko Ikastaroetako bideo laburra "Hezkidetza hezkuntzan, ikasgelak aldaketa sozialerako tresnak" direla azpimarratzeaz gain, bizarrean daramagun motxila androzentrikoa aipatzen du, baita betaurreko moreen behaar eta irakasleon formakuntza falta.


2020/01/12

PARTAIDETZA PAREKIDEA


Aste honetako post hau, gai honetako irakurgaian ageri den partaidetza kontzeptuaren definiziotik abiatu nahiko nuke: “pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta, berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira”
Definizio honek hainbat gako dakar berarekin:
  • Parte hartzea garatu beharreko ahalmena da, beraz, honek ikaskuntza prozesu bat suposatzen du.
  • Prozesu bat da.
  • Eragile aktiboak ezinbestekoak dira, norbere prozesuaren protagonistak diren eragileak.
  • Eragile aktiboak parte hatzen jakin, nahi izan eta ahal izan behar du.

Aurreko edizioetako hainbat ikastarokideek idatzitako postak irakurri ondoren, bat aukeratzekotan Maite A. S.-rena aukeratuko nuke. Izan ere, Maitek bere esperientziatik abiatuz, ausardiaz erakusten du partaidetzarako sexu-genero estereotipoek jartzen dituzten mugak. Hainbat eremutan emakumeen partaidetza handitzen ari bada ere, honek ez du bermatzen berdintasuna dagoenik, Maitek erakusten duen moduan emakumeek zailtasunak eta mugak jasaten dituzte. 
Nire inguruan partaidetzaren inguruan behatu ondoren, azpimarratuko nukeen alderdi interesgarria hurrengoa litzateke: orain dela pare bat aste formakuntza bat dela eta, lanbide heziketako zentro bat bisitatzeko aukera izan nuen. Bisitan argi ikusi nuen oraindik arlo honetan lan egiten duten irakasleek gizonak direla nagusiki, ikasketa hauek tradizionalki maskuliniagoak izan baitira. Bisita honetan ere, aukera izan nuen ikusteko badirela emakume batzuk apurka-apurka “ikasketa maskulino” hauek aukeratzen dituztenak.
Bukatzeko, partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan daitezkeen baliabide pare bat eskaintzea gustatuko litzaidake:
  1. Oinherri proiektua. Sei eragilez osatuta Andoainen. Helburua: Jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat dituen haurren kultura aitortzea; hori oinarri hartuta, haurrei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena ematea; eurek eraikitako aisia hezitzaile eta euskaldunaren bitartez, aniztasunean berdin eta parekide izanez eta ingurumen naturala eta kulturala zainduz, komunitate-sarea eta auzolana indartzea, eta pertsonen arteko harreman osasuntsu, justu eta asegarriak jostea.
  2. Gurekin bada, izango da propasaren didaktikoa. 






2019/12/23

ERREPRESENTAZIOA ETA DENBORAREN ERABILERAREN INGURUAN HAUSNARTZEN

Espazioaren eta denboraren erabilera aztertu beharreko alderdiak dira, emakumearen eta gizonaren errepresentazioan eragin zuzena baitute. Aste honetan gai honen inguruan hausnartzeko.
II Hezkidetza planak gai honi heltzen dio zuzenean, izan ere, plan honek proposatzen dituen zutabeetako batek, seigarrena hain zuzen ere, Espazioak ikastetxean, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak izenburua du. Zutabe honek ondokoa adierazten du:
Ikastetxeetako espazioak, jolas-orduetakoak bereziki, mutilek hartu ohi izan dituzte lehiaketa-jolasetan aritzeko. Gainera, espazio hori bera asko bereizten da mutil eta neska taldeetan, eta bi talde horiek ez diote elkarri asko eragiten.
Ikastetxeak ari dira eremu hori lantzen, eta badaude ikastetxeetako jolastokietan arrakasta izan duten proiektuak: bertako jarduerak eta espazioaren banaketa harreman berdinzaleagoak eta erabilera bidezkoagoa bultzatzeko diseinatu dira. Hala ere, beharrezkoa da hezkidetzako espazioak errazteko estrategiak ezartzen jarraitzea.
Honetarako hezkuntza etapa bakoitzak Hezkidetza Zutabe baloitzean egin beharreko lana adierazten da.
Hona hemen aste honten egindako akrostikoa:

Aurreko edizioetako ikastarokide batek egindako post bat aukeratu beharko banu, Garazi Esnaolak egindakoa aukeratuko nuke. Egiten duen errealitatearen deskribapena benetan erabilgarria da Garazi heldu nahi den hausnarketara heltzeko. Errealitatea modu gordinean aurkezteak erabat lagungarria da gai honen inguruan egin beharreko hausnarketara heltzeko, hau da, kontzientziak pizteko oso lagungarria suertatu daitekeela uste dut. Gainera hausnarketa bideratzeko galdera mordo eta oinarrizko egiten ditu.
Gai honen inguruan, aurrera egin ahal izateko sentsibilizazioa da gakoetako bat. Horretarako Beldur Barik Hezkuntza Baliabideen Gidan agertzen den jarduera bat proposatuko nuke. Jardueraren oinarria ikastetxe baten patioaren argazkia da. Argazki honetatik abiatuta ikasleak planoan kokatu beharko dira eta ondoren hainbat galdera proposatzen dira (Neskok eta mutilok espazio desberdinak erabiltzen dituzuela ikusten baduzue, zergatik uste duzue gertatzen dela hau? Uste duzue hau garrantzitsua dela? Zergatik? Nola aldatu dezakegu banaketa hau?). Eskola komunitatea osatzen duten eragileek egin beharreko hausnarketa dela uste dut, nahiz eta gidan ikasleentzako zuzenduta dagoen. Hausnarketa hau eraldaketarako hasiera izango litzateke eta.
Guzti hau eremu hezitzailean edota jendartean lantzeko erronkak hurrengoko hauek litzateke:
  • Sentsibilizazioa. Gai honen inguruan kontzientziak piztea. Desberdinkeriak detektatzea. Kontziente egitea. Hausnarketa prozesuak bideratzea.
  • Eredu berdinkideagoak, anitzagoak erakustea eta bistaratzea.
  • Espazioak berdefinitzea. Ikasle bakoitza protagonista sentituz hazi eta hezteko aukerak sustatuko dira.
  • Emakumeak bistaratu. Errekonozimendua.
  • Garapen berdinkiderako elkarbizitza-espazioak eta denborak aztertzea eta birdefinitzea.

2019/12/15

HIZKUNTZA EZ SEXISTARI BURUZ HAUSNARTZEN

Aste honetan hizkuntzaren izaeraren eta erabilpenaren inguruan hausnartzeko aukera izan dugu. Aste honetako irakurgaia eta artikulu pare bat irakurri ondoren, argi esan daiteke jendarte patriarkalaren androzentrismoa hizkuntzaren erabileran islatzen dela. Ikaskide baten post-ean irakurri dudan moduan, “Nolako mundua, halako hizkuntza”.



Aurreko edizioetako ikastarokide baten post bat aukeratu beharko banu Irati Mendigurenek egindakoa aukeratuko nuke. Izan ere, hizkuntzaren eta honen erabileraren inguruan egiten duen hausnarketa argia bezain sakona dela uste dut. Hona hemen bere hitz batzuk: hizkuntza bera, ahozkoa, idatzizkoa, zeinuzkoa zein adierazpen mota ezberdinetakoa izanik ere, komunikazio bide bat da. Eta bidea bera ez da sexismora eramaten gaituena, jendarteko kultura, ohitura eta androzentrismoak garamatzate gure hizkuntzak sexista bilakatzera. Hitz hauek irakurrita argi dago, postean aurrerago azalduko dudan moduan, zein den jendarteak daukan erronka handi bat.
Hizkuntzaren erabileran sexismoa eta androzentrismoa saihesteko gida bat aukeratu beharko banu, Emakundek 2008. urtean argitaratutako Euskararen erabilera ez sexista aukeratuko nuke, zeinen autorea Amelia Barquin den. 
Gida honetan hainbat alderdi lantzen dira, gehienak lehentasunezkoak izanik. Baina bi aukeratu beharko banitu hauek izango lirateke: “andereƱoa” hitzaren erabilera eta androzentrismoa. Lehenengoa, nire lanpostuarekin lotura zuzena du. Haur Hezkuntzako irakaslea naiz eta egunero hainbat alditan entzuten dut andereƱo hitza. Garai bateko errealitatearen isla da hau, izan ere, iraganean emakume gazte ezkongabeak egiten zuten lanbide hau. Androzentrismoaren kasuan, esaldi batzuetan gizona munduaren ardatz bezala aurkezten da, hau gezur potolo eta bidegabea izanik. Emakumeak ezkutatu egiten dira eta ezin da inolaz ere ahaztu emakumeak ere pertsonak direla.
Hizkuntzaren erabileraren inguruan, lanketa sakona egiteko hainbat erronka ditugu aurrean:
  1. Androzentrismoak eramaten badu jendartea hizkuntzaren erabilera sexista egitera, lehenik eta behin gizarteak bere balioen eta oinarrien hausnarketa sakona egin beharko luke, patriarkatuari bukaera emate aldera. ERALDAKETA.
  2. Hizkuntzaren erabilera sexistaz ohartzea.
  3. Hitz eta kontzeptu berriak sortu.
  4. Irudiei arreta berezia eskaini. Batez ere, lan egiten dudan etapan.
  5. Neskak eta mutilak, eta pertsona guztiak aipatu, hitza dutela eta diskurtsoaren protagonistak direla sentiaraztea.