2018/02/23

Ez dago generorik genitaletan, egitura mentala da. Aber sartze zaigun gaztan!


Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz, generoa eta sexua eraikuntza soziokulturala direnaren ideia sendotu egin zaidala esango nuke. Sexualitatea bizitzeko hainbat modu dauden arren, gizarteak modu bitar batean bizitzea bultzatu izan du urteen poderioz.

Aipatu beharra daukat, sorpresan harrapatu nauela Erdi Aroan sexuaren inguruan zegoen pentsamenduari buruz irakurtzeak “Erdi Aroan, ez zeuden bi sexu. Bakarra zegoen: gizonezkoena. Emakumezkoena barnean sartutako sexutzat jotzen zen. Sexu txikiagoa, maskulinoa eta barrurantz”. Honekin konturatu gaitezke, sexu maskulinoaren nagusitasun hori duela hainbat eta hainbat urteetatik datorrela.

Gaur egunean, Erdi Aroko pentsamendu hori zertxobait moldatu den arren, oraindik ere aniztasun sexualaren gaian aurrera pauso ugari dago emateko. Astean zehar ikusi ahal izan dugu “neska” eta “mutila” aukerak hanka motz geratzen direla, beren burua bi termino horietatik at definitzen dituzten pertsonak ere badaudela.
Legeek, orain arte, aniztasun hori ez dute aintzat hartu izan. Legalki, persona guztiek “gizona/emakumea” artean kokatu behar izan dute beren burua. Hala ere, aipatzeko modukoa da zenbait herrialdetan aldaketak ematen ari direla gai honen inguruan, “tercer género” deritzon kontzeptua mahaigaineratua izan delarik.

Espainia oraindik ere ez da iritsi honako aurrera pausorik ematera, Lucas Platero soziologoak dioenez, kontzeptu hau herrialdeak bere barne hartu ahal izateko “borondate ezberdina eta pertsona libreagoak beharrezkoak lirateke”. Hala ere, Podemos alderdi politikoak “bitarra ez” den hirugarren generoa aitortzea eskatu du. Ea honako hau, proposamena izatetik, errealitate izatera pasatzen den…
Aurrez aipaturiko “pertsona libre” horiek sortu ahal izateko, etorkizuneko gizartearen oinarri izango diren pertsonak (gaur egungo haurrak) aniztasun sexualaren inguruan heztea ezinbestekoa iruditzen zait. Irakasleak garen aldetik, tutoretzako orduetan adibidez, gai honen inguruan mintzatzea oso aberasgarria litzateke. Horretarako baliagarriak suerta daitezke honako gida hauek (“Sexualitatearen koloreak” eta  edota “Genero eta aniztasun sexualerakogidaliburua”) edota honako bideo hauek.


Aurreko edizioetako sarreren artean, Aida eta Itsasorena aukeratuko nuke. Bere iritzi pertsonala emateaz gain, artikulu ezberdinetatik lortutako hainbat adituren hitzak ere bildu baititu. Gainera, Ur Handitan programak eginiko genero eta identitate sexualen saioa atxiki du bertan eta benetan ikusteko modukoa dela deritzot.

Amaitzeko, hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak honako hauek direla esango nuke:

- Sexu-banaketa bitarreko bi rolen arteko gunea zabaltzea.
- Aniztasun ororen aurrean errespetua adieraztea.
- Heteroarauetatik at mundu bat dagoela ikustaraztea.
- Genero rolak baztertzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat