Astean
zehar egindako ibilbidearen ondorioz sorpresa izan da genero –
identitate eta sexu – aukeren aniztasuna. Benetan itzela! Izenak eta zertan
datzan ahazteko beldurrarekin nago…
Sortu
zaizkidan zalantzak eta galderak ugariak dira aniztasuna
ikaragarria delako. Geroago hezkuntzarako baliabide lez, bideo bat estekatu
dut, non azkeneko sekuentzian, harrigarria eta oso argigarria da… identitate-
sexuala, genero – identitatea, sexu – orientazioa… nola azaltzen duen ondoko
kuadernoarekin…
Jakinmina
sentiarazi dit irakurgaian aipatu izan diren Nahianeren amaren hitzak: “Berak
betidanik daki neska dela”. Mirestekoa, Nahianeren familiak egin duena, presio
soziala alboratuz… Hunkitu nau, ezagutzen ez zutenn errealitate hori nola eutsi
dioten, eta hunkigarria transexual nagusiagoak ezagutzeko beharra, heuren alaba
ulertzeko…
Balibide bezala ikastaroan ikusitakoak, ikaragarri onak iruditzen
zaizkit, ez gai honetan, orain arte ikusi izan dugun guztia, guztiz baliagarria
da. Adibide gisa…
Eta orain dela gutxi, sare sozialetan topatu izan dudan bat…
Oso argia, erderaz badago ere, erabilgarria…
Aurreko urteetako ekarpenen artean Isarena
aukeratzen dut, guztiz bat egiten dudalako ikastetxeetan dauden erronkekin:
- Ikasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean garatzeko aukera ematea.
- Aniztasuna errespetuz bistaratzea eta aberasgarritzat aurkeztea.
- Sexu-genero roletara egokitzen ez diren ikasleei inguru segurua eskaintzea
- Edozein jatorria duen indarkeriaren aurrean esku hartzea.
Lehenengo ideia jarritako, ni jarritako ideiarekin bat egiten du.
Bigarrena, heteronormatibitatea aputzearekin bat dator. Aniztasuna
ez bada errespetatzen, heteropatriarkatuaren heteroarauengatik da.
Hirugarrenari, funtsezkoa deritzot. Ingurune soziala ez badu
ulertzen ulertearazi beharko diogu, eta horretaz gain, babestu.
Eta bukatzeko, laugarren hori ere ezinbestekoa da. Ikastaro
honetan hainbatetan ikusi dugun lez, jatorri ezberdinetako indarkeriaren
azpian, askotan, berdintasun gabezian datza.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina