#AnaAc etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#AnaAc etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019/03/03

SEXUALITATEAREN KOLOREAK!!


Heziketa afektibo-sexuala beharrezkoa da bakoitzaren burua ezagutzeko, besteak
ezagutzeko, bakoitzaren bizipenak ulertzeko eta gorputza onartzeko. Baita besteak onartzeko
eta haiek gurekiko dituzten desberdintasunak ulertzeko ere. Horrela, ulertuz eta onartuz,
bakoitzak erabaki aproposagoak hartzeko gai izango da eta zoriontsuagoizateko aukera  
gehiago izango du.
Sexu-hezkuntza prozesu bat da eta aurrera doa umeen garapen mailarekin batera, beraz,
ematen dugun informazioa era batekoa edo bestekoa izango da haurren adinaren arabera.
Ikasketa prozesu hau bizitza osoan zehar eman behar da eta ez da soilik informazioa jasotzea,
sexualitatea bideratzen ikastea ere bada. Txikitatik sexualitateari buruzko informazioa eskura
izango dute, horrenbestez, hobe da, sexu hezkuntza on bat izateko, kontrolatzea eta ondo
bideratzea ikasten dutena. Familia, eskola eta gizartea dira umeen hezkuntzan parte hartzen duten
agenteak, beraz, sexu-hezkuntza osasuntsu bat hiru esparru hauetatik bultza dezagun, adina bakoitzari
egokituz


Prozesu osasuntsu bat garatzeko ondoko hauek kontuan hartu behar dira:

- Bakoitzaren garapen indibidualarekiko errespetua.
- Aniztasuna
- Sexualitatearekiko jarrera positibo eta arduratsua garatzea,  horrela, arduraz eta
erantzukizunaz jokatuko dute, beraiekiko ez ezik, bizi diren gizarte-testuinguruaren beste
pertsonekiko ere.
- Adinaren arabera landuko da.
- Ez dira ahaztu behar gai honekin erlazionatutako beste aspektuak: desioa eta plazerra,
emozioak, tratu onak, ezagutza, autoestimua, onarpena, kritikotasuna…


Gure eskoletan, gai hau ez dago curriculum esplizituaren barnean, ez da aniztasuna islatzen
eta estereotipoak erreproduzitzen dira. Gainera, askotan, kanpoko erakunde bat arduratzen
da horretaz.


Aurrekoa dela eta, oso egokia da SKOLAE bezalako programak. Programa honetan zeharkako
helburu, eduki eta ekintzak txertatu dira, eskola-ibilbide osorako eta lau ikasketak sakontzen ditu:


AUTONOMIA, INDEPENDENTZIA PERTSONALA ETA ENPLEGUA ikasketak bizitza-proiektu
oso baterantz eramango gaitu, genero-estereotipoak eta mugatzen gaituzten bestelako
baldintzatzaileak gaindituta
KOTZIENTZIA KRITIKOA BERDINTASUNIK EZAREN AURKA ETA ALDAKETARAKO
GAITASUNA ikasketak pertsona arduratsu (bai maila indibidualean, bai kolektiboan), aktibo
eta kritiko bilakatuko gaitu berdintasunerako bidean.
SEXUALITATEA, HARREMAN AFEKTIBOAK ETA INDARKERIAREN PREBENTZIOA ikasketak
harremanak eta maitasunak eraikitzeko autoezagutzan lagunduko gaitu, aniztasuna onartuta eta
harekiko errespetua erakutsita, indarkeria matxistetatik urrun.
LIDERGOA, PERTSONAREN AHALMENA ETA TALDEARENA, ETA PARTAIDETZA
SOZIALA ikasketak maila indibidualean zein kolektiboan indartuko gaitu, eta berdintasunetik
zein errespetutik gizarte-bizitza


Eskolan ditugun erronkak, nire ustez, hauek ditugu:
- Komunitate osoaren formazioa.
- Hizkuntza hezkidetzailea sustatzea eta hizkuntza sexista eta bazterkeria-adierazpenak
aldentzea.
- Sexualitate eredu anitzak ikastetxeko diskurtsoan barneratzea eta normalizatzea eta
bistaratzea.
- Aniztasunaren presentzia bultzatzen duen material didaktikoak erabiltzea.

SEXUALITATEAREN KOLOREAK





Aurreko urtetako sarrera hau aukeratu dut:

ESKOLA GUNE SEGURUA
Batez ere gustatu zait berak jarri duen koadroa mutilek eta neskek nola bizitzen duten sexualitatea
azaltzeko. Eskema horiek apurtu behar direla esaten du. 


2019/02/17

IDENTITATEEN GARAPENA







HEZIBERRItik xede hau aipatuko nuke:

"Pertsonaren garapen integrala, maila guztietan: garapen fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa nahiz emozionala, estetikoa eta espirituala" .

Eta xedeak lortzeko ildo estrategikoen artean, garrantzitsu bat zehazten da: HEZKUNTZA INKLUSIBOA ETA ANIZTASUNAREN TRATAERA. Hau da, denentzako eskola, ahalik eta garapen pertsonal handiena lortzeko:

  • Sexu‐joeren aniztasuna. Nork bere sexualitatea sentitzeari dagokionez, norberak nahi bezalako sexu‐harremanak izateari dagokionez, pertsonok orientabide desberdinak ditugu, jakina. Historikoki, baina, mota horretako aniztasunari bizkarra emanda bizi izan gara, eta, horren ondorioz, zenbait ikaslek aparte sentitu dute beren burua.  
  • Genero‐aniztasuna. Gizarte‐konstruktu bat da generoa, ikasle guztien oraina eta geroa baldintzatzen dituzten desberdintasun bidegabe askoren berri ematen diguna. 

Irakurgaian esan den bezala, identitateen garapena zeharkakoa da eta oinarrizko zehar-konpetentziez baliatuko gara. Hori betetzeko HEZIBERRIn aipatutako hauek azpimarratuko nituzke:  

IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA

"Arreta hezkuntzarekin lotutako jardueretan jarri behar du, eta irakaskuntza hartu behar du aztergai eta gogoetagai"

"Gizarte‐ardura handiak dituzten profesionalak prestatu behar ditu, kritikoak bai, baina aldaketei preaktibotasunez eta sormenez aurre egingo dietenak"

MATERIAL DIDAKTIKOA

"Zehar‐prozedurak eta prozedura diziplinarrak sistematikoki nahiz esplizituki irakasteko irizpideak ematea"

Inportantea iruditzen zait protokolo hau aipatzea:

IKASTETXEEI ZUZENDUTAKO PROTOKOLOA; IKASLE TRANSEI EDO GENERO PORTAERA EZ NORMATIBOA DUTENEI ETA HAIEN FAMILIEI



Inguruan emandako AURRERAPENAK nabariak badira ere, oraindik asko dago egiteko:

- Familia eredu desberdinak onartzen dira eta gure inguruan normalizatzen ari gara.
- Homosexualitatearen, lesbianismoaren, transexualitatearen eta gorputz ez normatiboen bisibilizasioan, onarpenean eta lege-berdintasunean aurrepauso handia eman da azken urtetan.
- Ikastetxetan eta familietan, aniztasun afektibo sexuala gero eta gehiago zaintzen eta lantzen da.

Eta SINESMEN FALTSUAK, asko dira, bukaezinak, baina hauek bururatu zaizkit, nire inguruan entzunda edo /eta irakurrita:

- Sexu heziketa adin jakin batetik aurrera landu behar da.
- Emakumeek berdintasun aukera berdinak izateko, eredu maskulinoa bereganatu behar dute.
- Transexualitatea gaixotasun bat da, alterazio bat.
- Identitatea genitaletan dago.
- Gayak promiskuak dira.
- Lesbianek gizonezkoak gorrotatzen dituzte.


Aurreko edizioetako sarrera hau gustatu zait, Agurtzanerena. Interesgarria iruditu zait bere hausnarketa.

Orain otsailean urte bat bete da Ekaik, 16 urteko mutil batek, bere buruaz beste egin zuenetik. Gazte honi omenaldi xume bat egingo dion dokumentala grabatu nahi dute.


Eta serie honek gai hori lantzen du:  BUTTERFLY



Eta abesti hauek:





Ondo izan!!

2019/02/03

ORIENTAZIO HEZKIDETZAILEA



Aste honetan aztertutako materialetan, datu hauek aipatuko nituzke:

Lehenengo lauak, Eustaten txosten sozioekonomikotik aterata daude. Txosten honek  adierazle sozioekonomiko jakin batzuk generoaren ikuspegitik aztertzen ditu.

Jakintzaren adar ia guztietan emakumezkoak dira nagusi, karrera teknikoetan, ingeniaritzetan eta arkitekturan izan ezik. Nabarmentzekoa da Medikuntza, Zuzenbidea edo Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza lizentziaturetan gero eta emakume gehiago dagoela; baina ez da fenomeno bera ematen lanbide edo diziplina horien barruan erabakiak hartzen diren esparruetan, hauetan ez baitago gero eta emakume gehiago. Emakumeak pixka bat gutxiago dira katedretan, profesionalen elkargoetako burutzetan, epailetzako organo erabakitzaile nagusietan, enpresetako administrazio kontseiluetan, eta abarretan. (Emakunde, 2011ko Zifrak). Azken finean, lanbide batzuk feminizatu egin dira baina boterea gizonezkoen esku dago oraindik.

- Gizartean eta ekonomia arloan balio eskasagoa duten lanbideetan gehienak emakumezkoak dira; horrenbestez, lan esparruan eta ondorioz esparru pribatuan edo familian ere emakumeek eta gizonek aukera ezberdinak izaten dituztela. Datuen arabera, emakumezko gehien dituzten sektoreak gizarte zerbitzuak, hezkuntza eta osasuna dira.Euskal AEko gizarte zerbitzuetan lan egiten duten pertsonen artean % 69,7 emakumezkoak dira, zerbitzuen sektorean (ostalaritza, garbiketak) langileen % 80tik gora emakumezkoak dira, teknikarien artean % 88,2 eta osasun arloko langileen artean % 91; azken multzo honetan, gainera, laguntzaileak eta OLTak medikuak baino askoz gehiago dira, emakumezkoak % 53,3 baitira. Ehunekorik txikiena, aldiz, zerbitzuen zuzendaritzan eta administrazioan ematen da.

- Oso handia  da Euskal AEko emakumeen eta gizonen arteko errentaren erabilgarritasunean dagoen aldea. Hori azaltzeko arrazaioak, beste askoren artean, hauek dira: lanpostuen behin-behinekotasuna bere gain hartzen dute, norbait zaintzeko eszedentziak hartzen dituzte, horrez gain, emakumeek dituzte gutxien ordaindutako lanbideak, eta kontraturik gabe lan egiten duten gehien-gehienak emakumezkoak dira. Alderdi horiei esker azal daiteke zergatik diren ezberdinak bataren eta bestearen errenta erabilgarriak baina batez ere lanaren errentak, honetan gizonezkoek 8.000 euro gehiagoko errenta dute eta.



- Emakumeen eta gizonen artean jarduerarik ez egoteko arrazoia ere oso adierazgarria da. Emakumezkoen artean jarduerak ez izateko arrazoi nagusia etxeko lanetan aritzea da eta gizonezkoen artean, gizonezko gehien-gehienen artean, erretiratua edo aurre-erretiratuta egotea da jarduerarik ez egiteko arrazoi nagusia.



Gainera, EMAKUNDEK egindako azterlan honetan, soldata-arrailaren inguruan hausnarketa interesgarria eginten da.

Azterlan honetan, soldata-arraila eragiten duten zergati hauek identifikatu dira:
• Diskriminazio zuzena: emakume batzuek gizonek baino gutxiago kobratzen dute, lan bera egiteagatik.
• Emakumeek egindako lanari balio txikiagoa ematen zaio. Gizonek eta emakumeek ez dute lan beraren truke soldata berdina jasotzen, emakumeen gaitasunei gizonezkoenei baino balio txikiagoa ematen zaielako. Antzeko trebetasunak, kualifikazioak edo esperientzia dauzkaten gizonek eta emakumeek egindako lanen kasuan, emakumeek egindakoei balio txikiagoa ematen zaie, bai gizartean, bai ekonomian.
• Lan-merkatuko segregazioa: emakumeak berandu sartu dira hainbat lan-sektore eta mailatan; gehiengoa dira okerren ordaindutako sektore eta lanbide batzuetan; gutxi daude zuzendaritzako nahiz erantzukizuneko postuetan.
• Familia-ardurak oso-osorik emakumeen esku uzteko joerak izugarri zailtzen du lan-bizitzaren eta bizitza pertsonalaren arteko oreka. Lana eta familia bateratzeko ezintasunaren ondorioz, emakume askok utzi egiten dute lan-merkatua, eta lanbide-karrera eten. Horrek, era berean, eragin negatiboa du haien lan-baldintzetan, lanbide-karreraren garapenean, eta sustapen-aukeretan.


Bestetik asko harritu nau, Emakundek egindako beste azterlan batetik ateratako ondorioa: "gazteek ez dutela antzematen genero-estereotipoek ikasketak aukeratzerakoan duten eragina eta garapen pertsonalean dituzten ondorioak".

Jakin badakigu, datuek esanda, hamar neskatilatik zazpik interesa erakusten dutela zientziarekiko (eta emaitzak ikasgai hauetan ez dira txarrak) baina soilik bik burutuko dute zientziekin eralazionatutako graduren bat.

Ondorioz, badago lan asko egiteko. Nik bi baliabide hauek nabarmenduko nituzke:



Eta INSPIRA STEAM nesken bokazio zientifiko eta teknologikoa bultzatzeko Euskadiko proiektu berritzaile bat da, sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarritzen dena. Ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren alorreko zenbait emakume profesionalek gidatzen dituzte jarduerok. 

Gure erronkak hauek dira:

- Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea, bereziki, konfidantza sendotzeko, autoestimua garatzeko eta emakumeak baloratzeko.

- Aurreritziak era kritikoan aztertu eta apurtu eta espektatibak berrikusi.

- Espazioen kudeaketa eta partaidetza parekidea bermatu.

- Emakumeen eta gizonen errepresentazioa orekatu.

- Curriculumaren hausnarketa sakona egin: ezkutuko curriculuma, errepresentazioak eta hizkuntza.

Bukatzeko, aurreko edizietako Marivi FernĆ”ndezen sarrera aukeratu dut. Interesgarria iruditu zait, batez ere material anitza eskaintzen duelako. Bereziki hau gustatu zait: 













2019/01/20

PARTAIDETZA PAREKIDEA: izan dezagun ahotsa




Partaidetzari buruzko bi bideo hauek interesgarriak irkuditu zaizkit:

EMAKUMEEN PARTAIDETZA



Lehenengo honetatik bi esaldi aipatuko nituzke:"Instituzioek kolektiboekin eta mugimendu sozialekin elkartzeko guneak bilatu behar dituzte"."La participación sienta las bases de los procesos de empoderamiento"
EMAKUMEEN HERRITARTASUNA


Bideo honetan, Amelia Valcalcer hitzak azpimarratuko nituzke: " Capacidad que tenemos de ser todas y todos iguales y de incidir en las decisiones comunes y polĆ­ticas. En ellas las mujeres adquieren la plena capacidad de su libertad".

PARTAIDETZAREN INGURUAN ASPEKTU ESANGURATSUAK.

Nik hiru hauek nabarmendu nituzke:

- Emakumeak egoeraz jabetu gara, bereizketaz ahoartu gara eta aldaketaren bidetik gero eta gehiago gara. Emakumeak gero eta konzienteagoak gara.
- Emakumeek ez dute gizon gehienen benetako laguntzarik somatzen  , aitzitik, askotan kontrako papera jokatzen dute. Orduan emakumeak garbi dute beraiek direla eraldatzeko subjektu aktiboak. Horretan sareek eta erakundeek garrantzia handia dute.
- Emakumeen partaidetza astiro, gehituz doa. Nik batez ere, arlo kulturalean ikusten dut, kulturarekin erlazionatutako jardueretan parte aktiboa hartzen dute, antolaketan eta inplikazioan.

PARTAIDERZA SUSTATZEKO GOMENDIOAK

- Partaidetza landu behar da, trebatu egin behar da. Prozesu konsziente bat dela berneratu behar dute eta prozesu osoan esku hartu behar da, hasierako pausoetatik, ebaluatu arte. Prozesu horrek hau guztia suposatzen du: eragilea, erabakitzea, inplikazioa eta eraldaketa nahi izatea.
- Eragile guztien partaidetza bultzatu behar da.
- Ezin da edozein partaidetza bultzatu. Honen ezaugarriak izango lirateke: sortzailea, parekidea eta hezitzailea.
- Parte hartzeko aukerak eskaini behar dira.
- Elkarregintza sustatzea beharrezkoa da. Sareak sortu behar dira.

Aurreko edozietako post bat aukeratzerakoan, Olatzena aukeratu dut. Ados nago berak jarritako tituloarekin, partaidetza eskubide bat da. Bestetik Francesco Tonuccieren liburua aipatzea ere, interesgarria iruditu zait.



2019/01/13

DENBORAREN ETA ESPAZIAREN ERABILERA


GOAZEN
                  DENBORA  ETA ESPAZIOA
          ERALDATZERA
     BERDINTASUNEAN  ETA
                                PATIOETAN
                            HIRIETAN
                      KALEETAN  ETA
                             ESKOLETAN
               EMAKUMEEK ETA
                PERTSONA GUZTIEK
                                TOKIA IZAN DEZATEN
           BEREIZKETARIK GABE
           KONTZIENTZIA SORTUZ
                        KRITIKOTASUNA BULTZATUZ  ETA
                  GENERO IKUSPEGIA

        GURE BIZITZAN TXERTATUZ

Aurreko edizietako sarrera bat aukeratzerakoan, Garazi Esnaolarena aukeratu dut. Hasteko, asko gustatu zait tituloa: EGIN LEKUA, EMAN DENBORA eta bestetik, bere bizilekuaren egindako deskribapena, betaurreko moreekin ere, gustura irakurri dut.


Sentsibilizaziorako, bi irudi hauek nahiko adierazgarriak dira:
Ditugun patioak:

Nahi ditugun patioak
Irudiak artikulu batetik hartuta daude: Eskoletako jolastokiak eta genero-rolak : diseinuaren eragina genero nortasunaren eraikuntzan. Artikulua ideia interesgarri batzuk adierazten ditu, nik esaldi batekin geratuko nintzateke: "espazioa ez da neutroa, baldintzak ezartzen ditu eta pertsonen arteko elkarrekintza moldatzeko gaitasuna dauka". Artikuluan, Dinamarkako eskola bat aipatzen da erdu gisa, Skade.

Badago material bat, segurki ezaguna dena, baina nire ustez, aipatzekoa, batez ere espazioari dagozkion jarreretan eta ekintzetan esku hartzea egin nahi denean. Materiala Emaisia elkartea Urtxintxa eskolak eskaintzen du eta helburua balioetan oinarritutako astialdi hezitzailea bultzatzea da,jendartearen eraldaketa bermatzeko.



Garbi dago espazio fisikoaren eta denboraren kudeaketak harremanak baldintzatzen dituela eta sexuaren araberako botere  harremanak finkatzen dituela. Orduan, erronkarik nagusiena, berdintasunezko espazioak eta denborak definitzea da. Horretarako:

1.- Modu kontziente batean aritu behar gara. Ondorioz, espazio eta denboraren erabilera ez sexistari buruzko hausnarketa egin behar da.
2.- Errealitatearen etengabeko azterketa egin behar da (pentsaera kritikoa) eta espazioaren eta denboraren kudeaketa sexista gainditzeko estrategia eta tresnak bilatu behar dira.
3.- Aurrekoa lortzeko, formazioa beharrezkoa da, normaltzat hartzen dena apurtzeko eta genero ikuspegia eransteko.




2018/12/09

DESAKTIBA DITZAGUN EZKUTAKETAK, BIHUR GAITEZEN PROTAGONISTA!!



Aurreko edizioetako sarreren artean, INFRAEMAKUMEAK izenekoa aukeratu dut, ArtaldetikAtek idatzitakoa. Izenburuak atentzioa deitu dit, baina azalpena irakurtzerakoan, oso originala iruditu zait, Berri Txarren diskari erreferentzia egiten dio eta. Gainera, aukeratutako emakumea, Marta Macho, oso interesgarria iruditu zait, emakume zientzialariak ikustarazteko eta ezagutarazteko egiten duen lanagatik.

Nik aukeratutako emakumea, Maria Maeztu da.

MarĆ­a Maeztu Whitney Gasteizen jaio zen. Pedagogoa eta hezitzailea izen zen. Emakumeen hezkuntzari buruzko ekimen berritzaileak egin zituen. Besteak beste, Madrilen "Residencia de SeƱoritas" delakoa sortu zuen, emakumeen unibertsitate-ikasketak bultzatzeko.

1936an, Espainako Gerra Zibila hastean, Buenos Airesera joan zen. Bertan hango unibertsitaean Hezkuntzaren Historiako katedra eman zioten. Han hil zen 1948, urtean.

Hemen duzue bere bizitzaren biografia eta bideo bat.





Nire ustez, gai honen inguruan, bi erronka nagusi ditugu:

-Emakumeek egindako ekarpenak ikusaraztea eta baloratzea.
-Emakumeen ekoizpĆØnak eta protagonismoa ezkutatzeko  erabilietako estrategiak identifikatzea eta deskribatzea. erabilitako estrategiak identifikatzea.


Hori lortzeko:


-Emakumeak gure curriculumean bisualizatu behar ditugu, hau da, emakumeen presentzia bermatu behar da.

-Gure praktikari buruzko Gure praktikari buruzko hausnarketa egin behar dugu eta praktika horretan alkaketak txertatu: hizkuntzaren erabilera, neskei eskaintzan zaien denbora, espazioa eta partaidetza, orintzazioa eta erabiltzen den materiala.



Hiru esteka hauek interesgarriak, nire ustez: