Hamaika identitatek topo egiten dugu
Eskolan egunero. Aniztasunaren isla gara eta
Zeinu bihurtu dugu, aldarrikapen bero.
Kultura, erritmo eta gaitasunekin batera, ez
Ahaztu, izateko eta sentitzeko modu anitzak gero!
Fabore handia eginen baitiegu
Ezberdin sentitzen diren horiei, seguru.
Kenduz “neska- mutil” etiketak
Topatuko ditugu pertsonak: kolore zehatzik gabeak;
Izateko modu mugagabeak
Bihotz, gorputz eta buru askeak.
Orduan bai, euren bideak aukeratzeko burujabeak
Sasi guztien gainetik
Eta laino guztien azpitik
Xuxurlatuko diogu elkarri
Utikan arraroaren kontrako inkisizioari!!
Arrarotasuna ikusgarri eginez
Lortuko dugu hau aukera bilakatzea eta
Aniztasuna aberastasun bihurtuz horrela
Ni nerabea nintzenean, ikastetxean, sexualitatearen alde negatiboak
besterik ez genituen ikasten: “ez egin, egiten baduzu jarri kondoia eta ez
baduzu kondoia jartzen, haurdun geldituko zara edo HIESa harrapatuko duzu”. Hauek
ziren jasotzen genituen mezuak. Bai. Sexualitatearen gainean jasotzen genuen
informazioak gehien bat prebentzioarekin zerikusia zuen. Nire garaian
plazerrari buruz ez ziguten ezer esan, are gutxiago masturbazioa edo maitatzeko
modu desberdinak egon zitekeela. Homosexualitatea gaixotasuna ez zela argi utzi
baziguten ere, ez-ohikoa zelakoan aurkezten zuten.
Ikastetxeetan, aurrera pauso handiak eman dira gu nerabeak ginenetik. Baina
zein da gaur egun, ikastetxeetan lantzen den hezkiketa sexuala? Gure ikasleek
informazio gehiago eta egokiagoa jasotzen dute? Gaurko nerabeek naturaltasunez
mintzatzen dira sexualitatearen inguruan? Irakasleria formatuagoa dago?
Familiek ardura handiagoa hartu dute eta errazago mintzatzen dira
seme-alabekin?
Irekiagoak bagara ere dauden eredu sexual anitzen aurrean, iraganeko
hainbat mamu gainditu gabe geratu dira: Desira ugalketarekin nahasten dugu,
plazerra lortzeko modu garrantzitsuena koitoa dela diogu, emakumearen nahiak,
gizonezkoen menpe jarraitzen dute egoten eta kapitalismoaren hedakuntzari
esker, sexua, beste edozein ondasun bezala kontsumorako produktua bilakatu da.
DESIRA
è UGALKETA
PLAZERRA è KOITOA
EMAKUMEA è MENPEKOA
SEXUA è KONTSUMO PRODUKTUA
ANIZTASUNA è IKUSTEZINA
Aldi berean gure ikasleen eskema mentalek aldatu gabe darraite: neskek eta
mutilek modu desberdinean bizitzen dute sexualitatea eta mezu desberdinak
jasotzen dituzte.
NESKAK
|
MUTILAK
|
|
SEXUALITATEA
|
Kontrolatu beharrekoa
|
Kontrola ezina, geldiezina
|
SEXU ESPERIENTZIA
|
Ezin da hitz egin
|
Ospea dakar
|
SEXU HARREMANAK
|
Maitasuna erdigunean
|
Maitasuna ez dago erdigunean
|
SEXU HARREMANEI LOTUTAKO ETIKETAK
|
Urdanga, estua
|
Mutil puxka, zangar
|
MITOAK
|
Printze urdina, laranja erdia
|
Emakumeak mutilen menpe
|
ANIZTASUNAREN AURREAN
|
Irekiagoak
|
Beraien maskulinitatea azpimarratu beharra
|
Eta testuinguru honetan zer egin dezake eskolak?
Eskolak baloreen transmisioa ahalbidetu behar du: errespetua, begirunea,
enpatia, elkartasuna, adiskidetasuna... eta beraz ezinbestekoa da irakasleen
sensibilizazioa. Beste hainbat gairekin gertatzen den bezala, heziketa sexuala
ezin da geratu irakasle militantearen eskuetan soilik. Denon ardura baita.
Nire ustez, ikasgaian aipatu direnen artean, erronka garrantzitsuenak
honako hauek dira:
- Irakaslegoaren formakuntza
- Eredu hetereonormalaren adibideak identifikatzea eta ez errepikatzea
- Sexualitate eredu anitzak bistaratzea
- Sexualitate eredu anitzak ikastetxeko diskurtsoan barneratzea eta
normalizatzea
- Hizkuntza hezkidetzailea sustatzea eta esapide sexistak eta
LGTBIQfobikoak aldentzea
- Aniztasunaren presentzia sustatzen duen material didaktikoa eskura izatea
Aste honetan gaiaren inguruko baliabide artean honako hauek proposatzen
dizkizuet:
Crhysallis gida
Ortzadar gara gida
Emozioak lantzen
Eta aurreko ikaskideen posten artean, Maite Magisteritzarena aukeratu dut:
Honetan agertzen diren bideoak
asko gustatu zaizkit:
Hurrengo arte lagunak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina