2018/03/05

Errealitatea ez da kabitzen eskema baten





























Aste honetan ere kontzeptu eta ideia pila bat landu ditugu, eta oraindik askoz ere gehiago dugu deskubritzeko eta lantzeko. Kontzeptu guzti horietatik “Norberaren errepika ezintasuna” berreskuratzea gustatuko litzaidake, hezkuntza afektibo sexualean ezinbestekoa den ideia baita.  

Gure jendartean, kategorizaziorako tendentzia izaten da. Askotan, kategorizazio horiek ikaskuntza prozesua errazteko saiakera batean dutela oinarri, hezk afektibo sexualaren munduan kasurako. Azkenaldian sareetatik asko zabaldu den bideo bat, eta seguruenik ikusita daukazuena, “¿QUÉ ES LA DIVERSIDAD SEXUAL? EXPLICACIÓN FÁCIL” izenekoa da. 


Arrakasta hori ulertzekoa da. Niri ere hasiera batean asko gustatu zitzaidan bideoa, errealitate asko islatzen eta ikustarazten zituelako.  Baina pare bat aldiz ikusi eta gero, bideo honetan ere klasifikaziorantz egiten dela esango nuke. Hala ere,  baliabide interesgarri bat izan daitekeela uste dut, beti ere bideo hau osagarri moduan erabiltzen bada edota eztabaida bati sarrera emateko bada. Eta horren ondoren, izakiaren “norberaren errepika ezintasuna” ideia plazaratu eta orreri garrantzia emanez. 

Izan ere, Izaki sexuatu beste sexualitate daude, eta errealitatea ez da kabitzen eskema baten.

Pasadan urteko ekarpenetatik, Ane Lenizen “Heziketa afektibo-sexualari buruz hausnartzen” izenekoa hautatu dut batez ere bertan konpartizten dituen bideoengatik. Yes We Fuck izeneko dokumentala aipatzen du, oraindik ez dut ikusteko aukera izan, baina dokumentalaren inguruan entzun dudanagatik osos interesgarria ematen du. 



Hezkuntza afektibo sexuala lantzeko baliabideei dagokionez, nik pertsonalki, uste dut hezkuntza emozionala eta sexuala norberaren jarreraren bitartez lantzen dela. Eta horretarako oso garrantzitsua dela hezitzaileok, gure jarrera ulerkorra lantzea eta garatzea. Horrez gain badaude pillo bat baliabide. Baina horrek ez du esan nahi baliabide guzti horiek gure lantzeko moduarekin bat datozenik, beraz interesgarria izango litzake zerrenda luze horretatik gure gustukoenak aukeratzea eta gure lan modura eta talde beharrizanetara egokitzea. Hezkuntza afektibo sexuala lantzerakoan, niri asko gustatzen zaizkit jolasak erabiltzea. 

Gogoan daukat behin lankide batek proposatu zigun dinamika bat. Dinamika hori landuko zen taldean denok ginen emakumeak, eta dinamizatzaileak proposatu zigun ariketaren bitartez gure ezaugarri maskulinoekin konektatzea bilatzen zen. Horretarako, material piloa aurkeztu ziguten: maskulinoa kontsideratzen den arropa, kondoiak eta kotoiak genitalak imitatzeko, bizarra simulatzen zuen ilea etb. Esperientzi interesgarria izan zen. Eta ariketa orretatik hausnarketa interesgarri asko eman ziren talde bueltan.

Azkenik, guzti hau hezitzaileetan eta jendartean lantzeko dauden erronkeni dagokionez, uste dut sexua eta sexualitatearen inguruan dagoen “tabu” zentzazioa dela arazo nagusienetarikoa. Naiz eta gero eta formakuntza gehiago egon honen inguruan, oraindik ez da ikustarazten den gai bat. 

Hezkuntza afektibo sexual landu nahi  badugu hezkuntza arloan, lehenik eta behin gure bizitzan zehar ikasi dugun guztia zalantzan jarri, eta  ikasteko prozesu batean murgiltzeko konpromisoa hartu beharko genuke.

Asko dakienak, aporta dezake dakien hori. Ezer ez dakienak, ikasteko duen guztia dauka aportatzeko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina