2018/03/04

HEZKUNTZA AFEKTIBO SEXUALA




Aurreko egunean klasean, “adarren” kontuekin harrapatu nituen batzuk hizketan. “Barkatu ditut” “Jarri ditut”… sexuaz asko dakitela ematen du…, haien ikasteko ereduak ohikoak diren arren (pornografía, lagunen artekoa…)

 Bikote harreman bat dutela deritzote, baina mesfindatzaz,seguntasun ezaz, negar malkoez beteak… Afektibitatez gutxi… Fideltasunari garrantzi ikaragarria ematen diote, baina bestalde bikotekideen artean konpromisorik ez…  Askatasunez bizi nahi dute, baina ohiko estereotipoak jarraitu…

Helduzentrismo ikaragarria dagoela uste dut, eta sexuaz dakiten arren, afektoz gutxi… Harreman parekide bat izatea adostea eta hitzegitea da, irrifarreak eta barreak dira, laztanak eta poza, plazerra eta konplizitatea, segurtasuna eta konfidantza…

Jendartean egoteko era bakarra bikotearekin izango balitz bezala…

Eta zoritxarrez, horrelako bizipen ez arrakastatsuen ondorioz, emakumeok beti galtzaile…  Jendartean kolokan dagoen gure autoestimua txarragora doalako, jendartearen iruditegi sinbolikoa ezer gutxi aldatu delako, eta dependentziaz betetzen garelako… Nerabezaroan ematen diren harremanak ohiko estereotipoei eutsi egiten dietelako… Ohiko mitoak jarraituz eta ohiko ereduak jarraituz. Heziketa afektibo sexualaren helburuak…


  •   Pertsoneei, gorputza sexuatutik abiatuta, beraien identitate sexual propioa ezagutzen eta ulertzen laguntzea da. Hau da, pertsona bakoitzak emakumea zein gizona izateko bere era propioa bilatzea, prototipoetatik aldeginez.
  •  Pertsoneei beraien desira erotikoa ulertzen, aurkitzen eta erregulatzen laguntzea da. Hau da, modu naturalean, beldurrik eta mehatxurik gabe, hau da, norberak nahi duelako. Besteena ere errespetatuz
  • Pertsoneei sentimenduak adierazten lagundu. Maitatuak izateko eta maitatzeko aukerak zabaltzea eta ulertaraztea.
  • Oinarrizko premiak asebetetzeko beharko dituzten abilidadeak lortzen laguntzea da. Hau da, ezagupenak handitzea, norberen gaitasunen arabera eta bizitzaren etapa desberdinen arabera.

Helburu hauek aurreko ikasturteko posta batekin bat egiten dut.


 

 
Baliabideen artean, ikastaro honetan ikusitako hainbat bideo eta esteka azpimarratu nahiko nituzke. Nik neuk gelan, ikastaroan egindakoaz, ikusi eta ikasitakoaz baliatzen naiz…

Jendartean lantzeko erronka, orain arteko bikote eredua gainditzea litzateke. Fideltasuna eta urte askotarako bikotea… Iruditegi sinbolikoan heteronormatibitatea, eta ohiko familia ereduak pisu asko dauka. Orientazio sexuala eta identitatea ere gidatzen duena… Gauzak horrela, nerabeek sinkretismo propio batean daudelarik… Non aurrerapausuak, ohiko estereotipoekin nahasten diren…
Erronka nagusiena, eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza hezkidetza ikuspegitik. Ohiko ereduak, estereotipoak, mitoak… deseraikiz. Aniztasunean heziz (gorputz, sexualitate, orientazio…).

Agurtzeko hona hemen, Goazen -eko lagunak…

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina