Aste honetako gaiarekin batera, gatazken alderdi positiboez
ohartu naiz. Normalean, edalontzia ia beteta ikusten duten horietako bat naiz…
baina gatazkekin…
Eta horrelakoxea da bizitza… Gatazken kudeaketa ezinbestekoa
da, eta guztion inplikazioarekin, gatazkak erronkak bihurtzen ditugu. Kontua
da, gatazka batean gutxienez bi pertsonen elkar ez ulertzea dagoela, eta
kudeaketarako bien inplikazioa eta gatazken inguruko ikuspuntu parekoa izatea
beharrezkoa da… Beraz horretan hazi eta hezi behar ditugu gure ikasleak,
hitzaren garrantzian, adostea, negoziatzea, eman eta jasotzean, malgutasunean,
harremanetarako trebetasunean...
Gatazken azterketetan, genero analisia kontuan izatea
funtsezkoa da. 80.hamarkadatik hona, Teoria Feministen ikerketen ondorioz,
gatazka eta generoa elkarrekin ikusten hasi da. Argi geratu izan da , ohiko
maskulinitateek “eta ni gehiago”ren ideia azpimarratu dutela, horrek
inplikatzen duen lehiakortasuna eta indarkeriarekin.
Baliabide bezala WONDER filma aproposa deritzot, filman gatazken
aurrean, erlazioa duten pertsona guztien ikuspegia ikusten delako. Ederra
ikuspuntu aniztasuna ulertzeko!!
Aurreko ikasturteko post bat aukeratzekotan Amaia
Chuecarena aukeratuko nuke. Maria Montessoriren ondoko aipuaz bat egiten
dudalako. Horretaz gain berarekin bat nator, aurkezten dituen baliabideekin, Ikaskuntza
kooperatiboen inguruan eta Jolasaren
Alternatiba.
Gaur egun lan egiten dudan ikastetxearen oinarria pedagogika,I
kaskuntza Kooperatiboa da. Metodologia aldetik ikaragarri gustatzen zait, baina
bestalde gatazka ugari ematen dira, lan erritmoengatik, aniztasunagatik, elkar
ez ulertzeagatik… ikasle askok ez dutelako helburu ikastea, baizik eta titulo
bat ateratzea… Eta hor talka ikaragarria ematen da…, ohiko hezkuntza sisteman,
azterketa gainditzeko soilik egin behar dute lan, ikaskuntza koperatiboan
berriz, hamaika proiektutan daude egunero.
Amaiarekin bat egiten dut gatazkak egun duen konotazio negatiboa iraultzea dela jendartearen erronka.
Jendartean errotuta dago berdinen artean lan egitea errezagoa dela, eta gure
ikuspegia partekatzen ez duenarekin ez zaigu lan egiten gustatzen. Baina zergatik
negatiboa…? Zergatik ez dugu erronka bilakatzen? Zaila da, berez guztiontzako
erronka izan beharko litzatekeelako…
Jendartearen beste
erronka, hainbat gatazken oinarrian sexu – genero hierarkia dagoela bistaratzea
da. Batez ere eskoletan ematen diren gatazkak, oinarrian botere harremanak
daudelako. Tratu onean eta indarkeri ezan heztea litzateke helburu. Asertibitatea
landu…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina