2018/03/08





GATAZKAK: 

Gatazkak ez dira txarrak, nahiz eta askotan askok gatazka arazo edo “borroka” moduan ikusi. Gatazketatik gauza positiboak atera daitezke, baldin eta gatazken aurrean ematen den erantzuna egokia bada, eta ondorioz, indarkeriarik gabeko gatazka bat suposatzen badu, eta azken emaitza pertsonen arteko adostasun eta elkar-ulertze bat ematen bada.

Biolentzia egotekotan, generoaren aldagaia oso presente egongo da, egiturazko indarkeria sistema kapitalista heteropatriarkalaren ezaugarrietako bat izanik, kasu gehienetan, gizonen eskutik emango delako.

Indarkeria bera, ez da zertan fisikoa izan behar, nahiz eta kasu askotan ideia hori etorri burura. Indarkeria emozionala, egiturazkoa eta kulturala ere izan daiteke. Kasu askotan, indarkeria pertsona batek beste bati egiten dio, hala ere, indarkeria geure buruari ere egiten diogu, larritasunezko testuinguru batek, etsipenezko momentu batean, geure buruaz beste egiteko erabakia hartzen dugunean adibidez.

Eta generoaren aldagaia non ikus daiteke? Ba sexu-genero sisteman dauden hainbat rol eta estereotipo pertsonak era sinplista batean gizonezko edo emakumezko gisara kalifikatuak izatera derrigortuak izan dira, eta ondorioz genero bakoitzari zeregin, rol eta hainbat estereotipo atxikitu zaizkio. Gizonari indarra edota ausardia bezalako elementuak atxikitxeak, bere portarea erabat baldintzatu izan du historikoki, jendarte presio bat izango baitute “bertute” horiek erakusteko. Horrek azalduko luke zergatik 2016ko mundu mailako erailketen %80a gizonezkoen eskutik eman izana.

Esaldi honekin geratuko nintzateke: Askotan ulertzen dugu bakea gatazkarik ez egotea dela, baina esan badugu gatazka dela gizakiak bizitzan berezkoa duen egoera, onartu beharko dugu bakea gatazkarekin eta berari aurre egiteko moduekin lotuago dagoela gatazkarik egon edo ez egotearekin baino.


Bake positiboa: egiturazko indarkeria eta indarkeria kulturala desagertzea + harmonia soziala eta guztien eskubideak errespetatzea  + garapen iraunkor eta solidarioa.


Aurreko urtetako post hau asko gustatu zait, originalaizateaz gain webgune interesgarri batzuk gomendatzen dituelako, horien artean hau:



Gatazken inguruan Bradford-eko unibertsitateko irakaslea den Jenny Pearce-en hitzak oinarri hartu ditut, Bakea bezalako kontzeptua zer den hobeto elarazteko. 

 

Gatazka kontzeptuaren aldaera zabaldua neoliberalismoak ezarri duen pentsamoldearen parte litzateke, non, gatazkak arazotzat hartzen diren eta beraz, gatazkarik gabeko gizarte bat ontzat ematen den. "Ez nuke gatazkarik gabeko gizarte batean bizi nahi" (Jenny Pearce), horrek egungo sistema ekonomikoan eztabaidarako aukerarik ez bailuke emango, eta beraz, estatu totalitario baten aurrean geundeke. Neoliberalismoak beraz, badirudi hori duela helburutzat, segurtasunaren kontzeptua ere, bere interesen araberako aldaera hartzen baitu, "gatazka armaturik" , "konfliktibitaterik" edota "delinkuentziarik" gabeko egoera gisara interpretatzen baitu segurtasun egoera bat. Segurtasun kontzeptuaren aldaera sozialak (elikadura segurtasuna, segurtasunaren aldaera afektibo-sozialak edota bizi baldintzekin loturiko segurtasunak) ez dira kontuan hartzen, eta bertan ere, generoak badu zer esana, emakumeak baitira bazterketa soziala eta bizi baldintza okerragoak izateko aukera gehiago dituztenak.


Eremu hezitzaileetan/jendartean egon daitezkeen erronka garrantzitsuenak hauek izan daitezke:

  • BOTERE, kontzeptuaren birdefinizioa. Boterea ahalduntzearekin lotzeko beharra, pertsona gisara izan ditzakegun gaitasunak kontuan hartuz.
  • LEHIAKORTASUNA/KONPETENTZIA, ideiarekin amaitu, harreman sozialak kolokan ipini eta irabazleen eta galtzaileen eskema eratzen baitu, ez da berdintasunik emango lehiakortasuna sustatzen den jendarte batean.
  • GATAZKA kontzeptuaren hausnarketa sustatzea, gatazkek dituzten alde positiboak erakutsiz eta gatazkei ondo aurre egiteko moduak proposatuz.
  • BELDURRA-GATAZKA: Ezezagun den errealitate hori beldurrak sortzen ditu eta beldur horiek gatazka batena izan dezakete emaitza, beraz, elkar ezagutzea eta elkar ulertzea ezinbestekoa izango da.
  • ERRUKIA-MAITASUNA bezalako kontzeptuen birdefinizioa, sentimenduen eta balore afektiboen inguruan hausnarketa egin nahian.
  • ELKAR ARDURA, eremu publikoan ere ikusgai ipini, ardura kolektiboa bezalako ideiak indartuz.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina