2018/03/05

Heziketa afektibo sexuala


Heziketa afektibo sexualari bueltaka ibili garen aste honetan honako ideia hauek azpimarratu nahi nituzke, sexualitatea bizitza osoan landu behar genukeela, askotan nerabezaroan landu beharreko ideia sartu diguten baina, ez da nahikoa. Haur Hezkuntzatik hasi eta hirugarren adinera bitartean landu beharreko gaia baita. Sexualitate kontzeptuari buruz dugun ikuspegia zabaldu behar dugu, eredu anitzak erdian jarriz eta binarismoaren ideiak deseraikiz. Heziketa afektibo sexualak gure burua, sentimenduak, gorputza hobeto ezagutzeaz gain, besteekiko harremanak sortzen laguntzen digun tresna da. Besteekin komunikatzen eta besteak ezagutuz hartu eta eman horiek, gu geu hobeto ezagutzeko bidea aberasten baitigute.



Aurreko ikasturteetako ikastarokideen lanen artean, Olarizuren post honek arreta deitu dit, bereziki erabiltzen dituen irudiengatik. Izan ere, oso labur eta argi azaltzen du heziketa afektibo sexualaren zeregina komunitate osoarena dela, ikastetxe zein etxeetan gaiaz txikitatik hitz egitea dela erronka eta ez begiak itxi edo beste albo batera begiratzea.

Baliabideei dagokienez “ Ni ogros ni princesas” gida liburua aipatu nahi nuke, gida liburu hauek oso osatuak daudela iruditzen zait. Irakasleontzat material guztia oso ongi antolatua dago eta gai desberdinak lantzen ditu, ikasleen eguneroko bizitzari oso loturik dauden kezkak jartzen ditu mahai gainean. Ondorioz, ikasleak laster sartzen dira gaian eta eman beharreko pauso, aukera desberdinak… agertzen dira liburua. Haur Hezkuntzarako berriz, gida liburu hau gomendatuko nuke: Educacion afectivo sexual en la educación infantil. Lehen Hezkuntzarako ere badago, gida liburu hau: Educación afectivo sexual en educación primaria.

Hezitzaileon erronka nagusia, heziketa afektibo sexualaren gaia egunerokotasunera ekartzea izan behar lukeela iruditzen zait, ikasgai edo ikastaro puntualak izan ordez, zehar lerro izan behar dute, gainentzeko ikasgaietan lantzekoak.  Era berean, ikasgela eta ikastetxea gai hauen inguruan ikasi, esperimentatu eta aske sentitzeko gune askeak bilakatzea lortu behar dugu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina