2017/03/04

GENERO JAZARPENETIK ETA SEXU BINARISMOTIK HARATAGO



Zein garrantzia duen gure garapenean murgilduta gauden ingurune soziokulturalak! Zein erraz eta oharkabean joaten gara eraikitzen genero indarkeria!  

Asturiaseko Emakumeen Institutuak  EDUCACIÓN AFECTIVO-SEXUAL. ADOLESCENCIA Y VIOLENCIA DE GÉNERO  izenburupean argitaratutako txosten honetan oso garbi erakutsi eta salatzen dira lotura horiek.  Heziketa afektibo-sexuala jarduera pedagogikoa bezala defini daitekeela irakur dezakegu, informazio zehatza eta kontrastatua, zorrotza, erabiltzen duena, objektiboa, alderdi biologiko, psikiko eta sozialak hartzen dituenak kontutan sexualitatea eratzeko. OME (edo OMS)-k jasotzen duen bezala, eskubide bat ere bada, askatasuna, ekitatea edo pribatasuna bezala, eta oinarrizko bidea emakumeak eta gizonak berdintasunean eta diskriminaziorik gabe elkarrekin bizi daitezkeen sozietatea eraikitzeko.

Afektuen eremuak emakumeoi suposatzen digun aldaketaren inguruan mintzatzen da bideo honetan Amelia Valcarcelek eta  gogoratzen digu: “(Las personas que nos dedicamos a la docencia) Llenamos las cabezas de conocimiento y los cuerpos de actitudes” 

 
Foroko Hezkuntza Sexuala bideoan Mireiak aluari buruz komentatzen zuenaren antzera, Haizea Miguelak eta Begoña Zugadik baieztatzen dute denok ikasten dugula oso gaztetik zakila edo barrabilak marrazten eta galdera hau luzatzen digute: ¿SABRÍAMOS DIBUJAR UN CLÍTORIS? , emakumeak eta gizonak ez garelako posizio beretik abiatzen ia ezertan, eta, inongo zalantzarik gabe, erabat ezberdina da gure abiapuntua sexualitateari buruz aritzeko garaian. Gure gorputzean mundu guztiak agintzen du: gurasoek, nebak, mutil lagunak, apaizak, politikoak, legegileak, sinesmen ezberdinetako elizak eta abar; gutariko bakoitzak bere emakume gorputzean sartzeko jabegoa ez duela ikasten dugu oso txikitatik, naturalizatu egiten dugu gorputza ezagutzeko baimen eske ibili behar izatea. Gizon heterosexualaren eredua gailentzen da emakumearen gorputz, desira eta afektibitatean agintzeko, baina baita ere hetero-arautik kanpo bizi nahi duen edozein pertsonaren gorputz, desira eta afektibitatea suntsitzen saiatzeko.

1.- Aste honetako gaiaren inguruan landutako guztiaren artean bi ideia bakarrik aukeratu behar baditut, hauekin gelditzen naiz:

  • Heziketa afektibo-sexual hezkidetzaileak hetero-arautik, genero jazarpenetik eta sexu binarismotik haratago joan nahi du, pertsonen, harremanen eta bizitza modu desberdinen aniztasuna agerian jarri  eta normalizatu, nor den moduan onartua sentitu eta bere afektibitatea eta sexualitatea aske espresatuz bizi ahal izateko
  • Afektuen esparruan neskek eta mutilek genero-harremanak barneratu dituzte, (harreman) horiek gizon askoren oldarkortasuna eta indarkeria sustatu ez ezik, emakume askok gizon beldurgarri hauek maitatzea ere bai
Animatu naiz, baita ere lelo bat sortzen, irudi honetan jasota gelditzen dena.

2.- Iazko ikastaro-kideen artean, oraingoan Haizea Egigurenen ekarpenarekin gelditzen naiz. HEZIKETA AFEKTIBO SEXUALAZ HAUSNARTZEN testua, agian, sinplea da, baina indar handia dutela kontrasterako aukeratu zituen bi irudiak pentsatzen dut, horregatik aukeratu dut.

3.- Ikasleekin erabiltzeko, aste honetako gaiaren inguruko baliabide posibleen artean, bi bideo luzatzen dizuet:

 YOLANDA DOMINGUEZ artista-kazetariak publizitatean agertzen diren irudi multzoa deskriba zezatela eskatu zien 8 urteko ikasle batzuei. Ikusitakoaren arabera, umeek ulertu zuten “neskak gaixo daudela, mozkortuta edo hil zorian. Mutilek, berriz, super-heroiak, jarduera buru, talde nagusiak edo enpresariak gisa”. Emaitza hauetan ere garbi ikusten da bortizkeria inplizitua dagoela irudiekin zer ikusia duten eta lau haizetara zabaltzen diren irudi indartsu hauetan, “gizon” eta “emakume” estereotipo negatiboenak indartuz.

Horregatik, sentsibilizatzeko, lehenbizi bideo hau jarriko nieke gure ikastetxeko ikasleei eta, ondoren, Donostiako Bilgune Feministak 2011ko abenduan San Martin azokaren parean publizitatean erabiltzen diren emakumeen estetika eta gorputz faltsuak salatzeko kanpaina luzatuko nieke:
 
 
Plastikozko panpinak from Donostiako Bilgune Feminista on Vimeo.


4.- Eta eremu hezitzaileetan edo jendartean lantzeko erronkak?. Asko, ugari, baina denak ezin direnez batera jorratu, lehentasuna hiru hauei emango nieke:
  • Indartu sexu eta genero binarismoen deseraikitze lanaren aldeko saiakerak.
  • Ikasleekin landu sexualitatea genitaletara mugatzen duen joera, sexualitatearen espresio anitzak eta gorputz osoaren plazerrerako aukerak bistaratuz.
  • Elkarrekiko errespetuan, nahian eta “adostasunean” oinarritutako edozein sexualitate-adierazpen zilegitasuna aldarrikatu, beti ere elkar ardura, elkar balorazioa, komunikazioa eta benetako askatasuna daudela ziurtatuz.