2017/03/02

HEZKIDETZAZ, HARREMAN AFEKTIBO SEXUALAK PLAZERREZ BETE!




  


  Heziketa afektibo-sexualaren inguruko 2 ideia:

  
1) Eredu heterosexista ugalkor eta hegemonikoa kolokan jartzeak zer esan nahi du?

Eredu heterosexista, sistema patriarkalak bultzatzen duen eredua da, hau da,  gizon eta emakumeen (normatiboen) artean soilik eman daitezke harreman sexu afektiboak. Eta normatibitate horretatik ateratzen den edozein aukerak jazarpena jasan behar du. Ideia hau gutxi balitz,  harreman horien helburuak ugalketan du helmuga, hori dio doktrina hegemonikoak. Ondorioz,  muga hori gainditzen duen edozein harreman afektibo sexual bazterrarazi egiten da. Eta gure errealitatea askoz anitzagoa da, plazerraz gozatzeko hamaika aukera daude.  Ikastetxeetan aukera afektibo sexualen aniztasuna present izan behar dugu uneoro.  Bilgune Feministak, sortutako lelo horietako batean esaten zuen bezala, “Ez obeditu! Heteroaraua plazerrez lehertu!”.




 2) Eskoletan maitasun erromantikoa desmontatzeko argudio eta edukiak bideratu behar ditugu:

Harreman afektibo sexualetan, lehen esan bezala, ereduek (itogarriek) min handia egiten digute. Horregatik maitasun erromantikoa desglosatu eta desmontatu beharra hezkidetzan sinisten dugun hezitzaileon etxerako lanetako bat da.


Iaz Gernikako institutuko ikastarokideek egindako esteka dakart oraingoan, denboraren makinarekin zerikusia duen ataltxo honetara:

Bertan esku hartze hezkidetzaileak praktikara eramaten dituztela jarri dute eta horrek asko poztu nau. Gainera, egiten dutenaren neurria hartua dutela dirudi, txiri txiri baina pausoak emanez. 


Beraiek aukeratutako paragrafoa oso argia da eta horregatik berriro ere hemen duzue:
 Heziketa afektibo-sexual hezkidetzaileak heteroarautik, genero jazarpenetik eta sexu binarismotik haratago joan nahi du, pertsonen, harreman eta bizitza modu desberdinen aniztasuna bistarazi eta normalizatu, nor den moduan onartua sentitu eta bere afektibitatea eta sexualitatea aske espresatzen bizi ahal izateko.


 
Aste honetan heziketa afektibo sexuala landu dugu eta ikastetxeetan erabilgarriak izan daitezkeen bideo edo euskarriak jartzen ditut jarraian:

HARREMONAK: http://www.arremanitz.eus/harremonak/

 Bideoak: 




Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak? 


  •  Arau heteropatriarkalak gainditzen dituzten harreman afektibo sexualak sustatu.
  • Heziketa gunea behatu eta diagnostikatu, heteroarautik, genero jazarpenetik eta binarismotik kanpoko errealitateari espazioa emateko.
  •  Identitate pertsonal anitzak eta aukera afektibo sexualak esperimentatu eta errespetatzeko espazioak sortu.
  •  Ikastetxeko harreman espazioetan sexualitate anitzeko errepresentazioak txertatu.









 Beraz, praktikatu dezagun askatasuna gure harreman afektibo sexualekin eta sor ditzagun espazioak hori bera askatasunez bizi ahal izateko!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina