2017/02/27

Identitateak eta aniztasun sexualak

IDENTITATEAK ETA ANIZTASUN SEXUALAK



Aste hasieran garbi nuen bizi garen sistema patriarkal honen heteronormatibitatearen inposaketak, gizakiok bi kategoriatan sailkatzea indartzen duela eta heteroarau horien atzean ezkutatzen garela. Gure egunerokotasunean ohartu gabe sexu eta generoari dagokionez, errealitatea modu bakar batean ikusten dugu, aldez aurretik ezarri eta mugatutako ereduen araberako hainbat arauen bidez ,beste hitz batzuetan esanda, guztiok heterosexualak garela suposatzen duen sexualitate eredua, emakumeen gorputzen kontrola eta menpekotasuna mantentzea da helburua duena.



Astean zehar egindako ibilbidearen ondoren konturatu naiz gaur egungo gizartea naiz eta toleranteagoa izan dagoen aniztasunarekin, oraindik askotan aniztasun anitz horiek ikusezin geratzen direla, hau da,  hetereoarauetatik kanpo dauden errealitate horiek eta ikusten bada era estereotipatuetan eta hierarkizatuetan agertzen dela. Heteronormatik haratago dauden existentziak bistaratu beharra dago, ereduak hautsi eta aniztasuna zabaldu eta guztion eskubideak aldarrikatu behar dela uste  dut eta ikasitakoa desikasi dezakegula. Zentzu horretan Euskal Herriko mugimendu feministak, LGTBIQ , Queer mugimenduak, … lan handia egin dute.




 Iazko post-etatik honako hau aukeratu dut :


Gai honen inguruan zalantza eta galdera asko sortu zaizkit:
·         Nola lagundu bazterketa jasotzen ari den ikasle bati era zuzenean egin gabe?
·         Gelan ikasleak modu askean adierazteko aukera uzten badugu eta familiak ados ez badaude?
·         Nola jokatu trans identitatea adierazten duen ikasle baten aurrean?
·         Ikasleren baten identitatea familiakoek ez badute ikusten edo onartzen, nola esku hartu behar dugu irakasleok?
·         Nola landu familia aniztasuna gelan modu natural batean?


Sentsibilizaziorako baliagarriak diren material asko aurkitu dezakegu interneten. Nik honako bi bideo hauek aukeratu ditut:



Hau guztia eremu hezitzailean lantzeko erronkak :
  • Aniztasun afektibo-sexuala ikastetxeko curriculum eta Hezkuntza Proiektuan txertatzea ( materialak, baliabideak, … ).
  • Hezkuntza komunitate guztia gai honekin sentsibilizatzea.
  •  Identitate , gorputz , … anitzak bistaratu ikastetxean.
  • Ikasleen garapen integrala eta askea bermatu.
  • Indarkeria eta fobia guztiak salatu eta horiek prebenitzeko mekanismoak martxan jarri.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina