#edurneiribar etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
#edurneiribar etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/03/13

Tratu onei buruz hausnartzen


Tratu onak, ondo sentitu arazten gaituzte, bai
* Gauzak egiterakoan 
* Baita pertsonekin harremanetan gaudenean

Gure pentsaera estereotipatuen jabetzeak aukera ematen digu gure harremanetan eragiten duten aurreiritzi horiei guztiei aurre egiteko eta tratu onak bideratzeko Begiratu behar dugu benetan ditugun aurreiritziei, nola tratatzen ditugun mutilak eta nola neskak, zein estereotipo ditugun guk geuk gizon edo emakume garen heinean, bertako edo kanpoko, heldu edo gazte …

Tratu onak garatzeko, hezkuntza-sistema hezkidetzailearen ardatz bat izango da ikasleek harremanak era parekidean eraikitzeko konpetentziak gara ditzaten laguntzea, honako hau sustatzeko:
Indarkerian eta dominazio-mendetasun parametroetan oinarrituriko pertsona barruko zein pertsonen arteko harremanak bultzatzen dituzten ereduen analisi kritikoa.
Elkarbizitza eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman positiboen eraikuntza.

Estereotipatuen ondoriozko jokaerak dira tratu onen etsairik nagusienak afektibitatezko harremanak eratzeko: nork bere buruarekin, besteekin, hurbilekoen artean, bestelako bizidunekin, gauzekin eta inguruarekin. Hezkidetza ikuspuntutik, pertsonen ongizateko ezinbestekoa izango da maskulino eta femeninotik hasi eta gainerako estereotipo guztiei uko egitea.

Garraztzikoa da maitasun eredu osasuntsuak eraikitzen laguntzea gure gazteei, maitasun erromantikoaren mitoaren atzean dagoen indarkeria matxista ikuspegi kritikoz landuz.


Maitasun zintzoen Gida: http://www.educacion.navarra.es/documents/27590/37095/6+Amodio+zintzoen+gida.+Nafarroako+Gazte+K onseiluak+egindako+gida.pdf/9f2c7ad8-9ebb-4ca6-84e2-e60dce100d2f

Nire uztez tratu onak sustatu eta denboran zehar irauteko elkar ardura dela onartu behar dugu, eta gizarte osoaren elkarlana beharrezkoa izango da. Honekin batera zaintzari balio positiboa eman behar diogu eta hezkuntzaren erdigunean zaintza kokatu, bizitzaren biziraupena zihurtztzen bait du,
ozen esan beharrean gaude:
Harremanak zaintzea eta tratu onak sustatzea ezinbesteko lehentasuna dute gure ongizaterako!

Hona hemen tratu onen inguruan Axular ikastolan egindako lan saioa, tutoretzan egiteko oso egokia ikusten dut, merezi du:


Beste honetan Marian Morenok ikasleekin etxeko zaintzaren inguruan egin daitekeen jarduera deskribatzen digu, oinarrizko konpetentziak garatuz:


Erronkak
- Tratu onen inguruan Irakasleekin formazioa antolatu eta elkarren artean esperientziak trukatu.

- Familiekin lantzea eta formakuntza eskaintzea

- Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kulturaren alde egitea eta Hezkuntza proiektuan txertatzea-

- Ikasleekin maitasun erromantikoaren mitoa desegin eta maitasun osasuntsuak tutoretzan lantzea


- HEZKUNTZAREN ERDIGUNEAN PERTSONA, bere osotasunean, JARTZEA 

2016/03/06

Indarkeria matxistak gainditzen hausnarketa

Indarkeria matxista egunero jasaten dugu, egunero eta mila formatan. IZEBERG bat bezala koa da: batzuetan modu agerikoan, eta ia beti modu ikusezinean jasaten dugu; esplizituki ala modu sotilean.

Indarkeria matxistarik gabeko jendartea sustatzeko egun bi estrategia nagusi proposatuko dira, beti ere mugimendu feministaren eskutik:
- Gizonen inplikazioa maskulinitate heterosexual hegemonikoa interpelatuz eta berriak eraikiz
- eta emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa autodefentsa feministaren bidez.


Indarkeria matxistaren desikasketarako hiru lan-ildo proposatzen dira:
1. Maitasun erromantikoak mitoen eta ideologiaren deseraikuntza.
2. Mikromatxismoen identifikazioa eta salatu-gainditzeko esku hartzea.
3. LGTBQ+fobiak bistaratzea eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta normalizatzea.

Maitasun erromantikoak emakumeak menpekotasunera lotzen ditu, botere harreman eta indarkeria justifikatzen dituzten mezuekin, sistema kapitalista eta heteropatriarkala izanik hau sostengatzen dutenak
Mikromatxismoak egunero gertatzen diren jarrera matxistak, oharkabean pasatzen direnak, eta, gainera, guztiz normalizatuak daudenak dira. Eta hain oharkabean pasatzen dira, non jarrera matxista hori jasaten duenak askotanez duen detektatzen, normaltzat hartzen dutela

LGTBQ+fobiakin beldurra eta lotsa sentiarazi nahi die pertsona gay, lesbiana, transexual edo bisexualei, edota gaixorik daudela sentiarazi nahi die, edo normalak ez direla pentsarazi nahi die

Gaur egun badaude maskulinitatea edo gizontasuna eztabaidan jartzeko sortu diren talde anitzak: antisexistak eta emakumeenganako indarkeriaren aurka agertzen dira, rol hegemonikoari kritika eginez maskulinitatea birdefinitu nahi dute batzuk, beste batzuk, aldiz, gizon izateko era desberdin anitzak aldarrikatuz, zaila ikusten dute definiziorik sortzea

Baita ere gizon batzuk emozioak adierazteko, umeak zaintzeko edota sexualitate desberdina esploratzeko prest daude baina ez estatusa, ospea, boterea … uzteko prest. Baina ez da nahikoa, gizonek boterea galdu behar dute sexismoak eragindako desorekarekin bukatzeko, zapaltzailea izateak eman dion probilegioei uko egin behar diote. Horregatik da hain garrantzitsua mugimendu feminista, bidea konplexua da eta. Emakumea ahaldundu egin behar da: autodefentsa fisikoaz trebatzeaz gain, jarrerak, emozioak eta autoestimua landu behar dira.

Emakumeok beldurra galdu eta gainditu behar dugu, eta bestetik erasoak, sotilenak ere, identifikatu eta bakarka zein kolektiboki aurre egiteko moduak ikasi bahar ditugu.

Nire uztez, indarkeria matxista gainditzeko denok dugu gure ingurunean gertatzen denari erantzuteko ardura. Edozein eraso Ez dago jarrera sexista, mespretxuzko jarrera zein errespetu falta bat ikusten dugun aldi oro nahiz eta garrantzirik txikikoak iruditu, esku hartu beharra dugu, aitzakiarik gabe.

Gogoan izan behar dugu ezer ez da kasualitatea. Isilik nahi gaituztela. Eta geldirik, zintzo eserita . Sistemak hala behar gaituelako. Egiturazkoa da arazoa, eta konponbideak ere egiturazkoa behar du izan. FEMINISMOA BEHAR DUGU BIZITZEKO!

Bideo honetan emakumeen kontrako idarkeriraren errelalitate gordina azaltzen da, denok esagutu beharko genukena. Behin kontziente egin eta, neurriak hartzeko bidean jarri gaitezke eta:


Eta bideo hau neskeentzako oso egokia ikusten dut:


Azkenik, nire ustez, hauek dira ikastetxean lantzeko erronkak

-Eskola komunitatea osatzen dutenek indarkeria matxista zer den identifikatzeko prestakuntza jasotzea

-Tutoretzan saioetan neskei eta mutilei, erakustea zer den indarkeria matxista, eta bere manifestazio ezberdinak

-Ikastetxe bakoitzak indarkeria matxistaren aurkako hautua egitea eta ez onartzea inolako indarkeriaik.

-Autodefentsa feministako ikastaroak antolatzea eskola komunitatea osatzen duten emakumeentzako eta ikasle neskentzako