Zer da identitatea?
Gizon edo emakume izatea zer den agintzen duten mezuak
eta arauak identitatearen eraikuntzan jasotzen dira. Prozesu konplexua da,
alderdi biologikoak, sozialak, kulturalak, psikologikoak eta baita politikoak
ere barneratzen baititu. Nork bere burua, txikitatik, sentitzeko duen modu
pertsonala, garatze hori kontzeptualizatzeko eredu ezberdinak daude.
Identitatea eraikuntza pertsonala eta banakakoa da,
baina baita eraikuntza soziala ere.
Adituek diote:
·
Erickson (1968)
identitatea hiru prozesuen ondorioa da: biologikoa, psikologikoa y soziala.
·
William James (1952)
kontuan izan behar dela beste faktore bat ere bai: jarraikortasuna. Hau da,
alderdi pertsonalaz eta sozialaz gain, denboran zehar, bizitzan zehar
jarraipen-, prozesu-ideia izateak ere bere garrantzia duela.
·
Parsons (1968) ikuspegi
soziologikoa eman zuen eta identitateak pertsonen ekintzei zentzua eta
arau-orientazioa ematen dizkiela azpimarratu zuen. Identitatea, bere ustez,
gizarte-sisteman partekatutako eta orokortutako balioen, arauen eta kode
kulturalen barneraketarekiko lotura estuan sortzen da.
RAE (Real
Academia Española) hiztegian bilatzen badugu “identitate” hitzaren esanahia hau
da aurkitzen duguna:
Identidad
Del lat. tardío identĭtas, -ātis, y este der. del lat.
idem 'el mismo', 'lo mismo'.
1. f. Cualidad de idéntico.
2. f. Conjunto de rasgos
propios de un individuo o de una colectividad que los caracterizan frente a los
demás.
3. f. Conciencia que una persona tiene de ser
ella misma y distinta a las demás.
4. f. Hecho de ser alguien o algo el mismo que se
supone o se busca.
5. f. Mat. Igualdad algebraica que se verifica siempre,
cualquiera que sea el valor de sus variables.
Sexu-identitatea
“Baldintza biologikoetan oinarritutako identitatea da,
haur bati bere genitalen eta ezaugarri fisiologikoen arabera ematen zaion
lehena. Kontzeptua Medikuntzaren arlotik dator, gizakiak berezitutako talde
bitan sailkatzeko erabili baitu, genetikaren, gonaden, gorputzaren eta
psikearen analisiaren bidez. Hermafrodita edo intersexual izanda jaiotzen diren
pertsonak sailkatu behar direnean agertzen da zailtasuna, sexu anbiguotasun
handia daukatelako edo sexu bien ezaugarriak dauzkatelako”.
Genero-identitatea
“Genero estereotipo eta rolei lotutako eraikuntza
sozial eta kultural bat da. Mendebaldeko gizarteetan, pentsaera bitarrean
oinarrituta egonda (eguna/gaua, ona/txarra, positiboa/negatiboa), gizateria bi
talde handitan sailkatu nahi izan dugu: maskulinoak eta femeninoak, printzipioz
aurkakoak, izaeraren, portaeraren, itxura fisikoaren, bizitzaren aurreko
jarreren, xedeen, eta sentitzeko moduen... arabera bereiziak. Kontzeptu
artifiziala da, ordea, gizonezko oso maskulinoen eta emakumezko oso femeninoen
artean askotariko nortasun sorta zabala dagoelako, genero identitate
patriarkalak oinarrian dituen bi arketipo zurrunak baino askoz aberatsagoa,
gizon eta emakume izateko moduak genero identitate patriarkal horrek ezarri
arren.
Pentsaera bitar horrek naturalaren eta artifizialaren
artean bereizi du, eta araua ezarri du, alegia, ‘normala’ dena. Beraz, arautik
desbideratzen dena arraro, arrotz edo anormaltzat jotzen da. Gizarte
patriarkalak jende diferentea baztertu eta zigortu du.
Genero identitatea norbera gizon, emakume edo
bestelakorik izatearen pertzepzio subjektiboari dagokio. Indarrean dauden
maskulinitate- eta feminitate-kodeak zein arauak dira pertzepzio hori
bideratzen dutenak. Une historiko ezberdinetan eta baita eremu geografiko
desberdinetan aldatu daiteke. Horregatik esaten da eraikuntza soziokulturala
dela.
Genero-adierazpena
Lucas Plateroren definizio hau interesgarria iruditu
zait: “eremu sozial zehatz batean, genero-identitatearekiko adostasuna (edo
adostasun-eza) erakusteko modu ezberdinak”. Bere ustez, “mendebaldean, sistema
bitarrak mundua bi kategoriatan banatzen du: emakumeak eta gizonak. Hala ere,
pertsona batzuk ez dira hauekin identifikatzen: gerta daiteke biekin
identifikatzea edo ez bata ez bestearekin. Haustura hauek erreakzio negatiboak
eragin ditzakete, transfobia besteak beste, erantzuteko modu honek
identitatearekin baino gehiago, genero-rolekin eta estereotipoen
zorrozkeriarekin zerikusia duen erantzuna.”
Genero-eskema: generoarekin
lotutako arauak, jarraibideak edo estereotipo kulturalak.
Hauek gizarte bereko gainerako kideekin talde-identitatea
edo identitate soziala osatzeko balio dute eta, ondorioz, genero-identitatea
sortzen da. Gizarte hetero patriarkalean generoen artean dagoen harreman eta
balio hierarkikoagatik, gizonek genero maskulino eta emakumeek femeninoen
araberako identitatea garatzeak gizarte injustua mantentzea suposatzen du. Sistema
heteropatriarkalean, hainbat teoria psikologiko legitimatu dira eta guztiek
hezkuntzan eragin handia izan dute. Teoria horietan, sexu-generoa hartu izan da
identitate pertsonala eratzeko oinarritzat.
Lucasek dioena lantzeko aipatu nahi dut hain ona den
RAINBOW materiala (ikastetxe askotan lantzen ari dira era sistematikoan
tutoretza planetan txeraturik, irakasleek prestakuntza egin eta gero)
LGBT terminoen glosarioa
Estereotipoen ikerketa
Helburu orokorrak
Filmen gai nagusiak
Identitatea prozesu irekia da eta etengabeko eraikuntza
gisa ulertzen da.
Identitateak anitzak dira
eta horien kontzeptualizazioak anitza izan behar du. Testuan zenbait
kontzeptuen glosarioa dago: transgenero, transexuala, trabesti, trans*,
zisexual….
Ideia garrantzitsu
bat aipatu nahi dut: genero-identitatea eta genero-adierazpena ez dira gauza
bera.
Adibidez, zis edo trans pertsonek izan dezakete
adierazpen neutroa, maskulinoa, femeninoa edo nahasia janzkeran, jarreran...
eta horrek zer ez du zerikusirik izan behar bere identitatearekin. Zenbait
emakume zis maskulinoak dira, zenbait gizon zis femeninoak eta abar.
Heziberri 2020ko
proiektutik jaso identitateen garapenaren inguruan islatzen duen esaldiren bat
eta bere garapena bermatzeko curriculum ezkutuan kontuan hartu beharko
genukeena aipatu.
Heziberri 2020 proiektuaren Eredu Pedagogikoaren
markoan, 49. orrian hau jasotzen da:
Aniztasuna eskola inklusiboan
Hezkuntza-jarduera orotan, aniztasunari aurre egiteko
bi modu hartu behar dira aintzakotzat: erantzun positiboa, batetik, gizaki guztiok
garen bezalakoak izateko dugun eskubidearekin lotua; eta negatiboa, bestetik,
bazterketa ‐
eta desberdintasun egoera ugariren kausa dena. Bi horietan, jakina, baliotsua
aniztasun positiboa da, gizaki izateko aukeren ispilu izateaz batera aberastu
ere egiten gaituelako. Gizarte-talde guztiak izaten dira anitzak, eta horrek
ikasteko eta hobetzeko aukera ematen digu.
Hezkuntza inklusiboan dihardutenek aurrean izaten
dituzte beti ikasgeletako aniztasun-adierazpen ugarienak, baina modu bereizian
betiere, aniztasunaren bi ifrentzuetako zein nagusitzen den. Izan ere,
ikastetxeetakoa ez da gizartean bertan nagusi den aniztasunaren erreprodukzio
bat baizik, eta, beraz, hari buruz ikastetxean entzuten diren iritzi eta usteek
ere gizartea bera izan ohi dute eredutzat:
• Sexu-joeren
aniztasuna. Nork bere sexualitatea sentitzeari dagokionez, norberak nahi
bezalako sexu-harremanak izateari dagokionez, pertsonok orientabide desberdinak
ditugu, jakina. Historikoki, baina, mota horretako aniztasunari bizkarra emanda
bizi izan gara, eta, horren ondorioz, zenbait ikaslek aparte sentitu dute beren
burua.
• Genero-aniztasuna.
Gizarte konstruktu bat da generoa, ikasle guztien oraina eta geroa
baldintzatzen dituzten desberdintasun bidegabe askoren berri ematen diguna.
Inguru hurbilean genero-identitateen inguruan emandako
aurrerapenak.
Nire ustez aurrepenak handiak izan ditugu azken lau
urteetan Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin lanean ari garenetik
BERDINDU Zerbitzu
publikoa ez zen ezagutzen ikastetxeetan eta lan handia egin dugu Zerbitzu honen
ezagupena zabaltzeko.
Gurekin harremanetan egon direnetik eta eskoletako
beharrak ezagutu dituztenetik zenbait aukera eraiki ditugu: Berdindu Eskolak irakasleekin
prestakuntza egiten duen zerbitzuak, GUZTIOK
taldeak eramaten duena, Berdindu
Familiak, Familiekin lan egiten duen taldea ALDARTE
da eta Berdindu pertsonak GEHITU taldeak eramaten duena. Gero ERRESPETUZ taldeak transexualen laguntza eta
orientabideak ematen dituena.
LGTB talde gehiago dago komunitatean baina ez daude
BERDINDU Zerbitzuan.
Orain dela oso denbora gutxi osatu da CHRYSALLIS EUSKADI, Estatu mailan urte bat eta erdi
eratu den elkarte berria.
Eskoletan formakuntza izugarria egiten ari gara
klaustroekin, ikasleekin eta orain pilotatu egiten ari gara familiekin.
Nik adibidez zenbait eskoletan jangelako langileekin
ere egin dut.
DATOS DE LAS PERSONAS Y COLECTIVOS
COLECTIVO
ENTIDAD
DEPARTAMENTO
|
NOMBRE Y APELLIDOS
|
TFNO.
|
EMAIL
|
ALDARTE
|
Inmaculada
Mujika
|
944237296
|
|
GUZTIOK
|
Nahia Rojo
|
649834038
|
|
ERRESPETUZ
|
Ares Piñeiro
Sarai Montes
|
675459317
|
|
GEHITU
|
Jesús Estomba
|
943468516
|
|
DIRECCIÓN DE POLÍTICA
FAMILIAR Y COMUNITARIA
Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
BERDINDU ZERBITZUA
ARARTEKO
Maria Luisa Agirretxe ml-aguirreche@ararteko.net
Área de colectivos de atención pública
Familias: Coordinadora
Igualdad e integridad física
de las mujeres
Personas
lesbianas, gays, bisexuales y transexuales
Zelako informazio eta baliabide intersgarria pila!! MIla esker!
ErantzunEzabatu