Amaieratik hasita, errealitate gordinaren aurrean, Margaret Meaden aipuak indarberritzen gaitu, herritar talde bakar batek mundua aldatzeko ahalmena badu, horixe emakume feministon taldea da. Eskerrak, zeren orientazio mailan oraindik egiteke eta egiteko dagoena asko da.
Hasteko “genero arraila” deritzona desagertzea edo ixten joatea izan behar du lehentasunezko helburu bat, emaitza eta aukeraketa akademikoan genero desoreka nabarmena delako. Bigarren hezkuntzan, esaterako modalitate zientifiko-teknikoan mutilak dira nagusi, eta gizarte- eta giza-zientzietan, neskak.
Emakume zientzialariak historian zehar |
Lan merkatuan emakume eta gizon enplegudunen datuak ez dira parekideak. Lan beragatik, oraindik, emakumeen soldata txikiagoa izaten da zenbait eremutan.
Etxekoen zaintzagatik, lanaldi murrizketa ere emakumeek eskatzen dute askoz ere gehiago gizonek baino.
Goi mailako ardura postuetan, emakumeek oso portzentaje txikia betetzen dute (%13), nahiz eta goi mailako ikasketak dituztenen artean %60 emakumezkoak izan.
Argi dago banaketa sexualak indarrean dagoela.
Etxekoen zaintzagatik, lanaldi murrizketa ere emakumeek eskatzen dute askoz ere gehiago gizonek baino.
Goi mailako ardura postuetan, emakumeek oso portzentaje txikia betetzen dute (%13), nahiz eta goi mailako ikasketak dituztenen artean %60 emakumezkoak izan.
Argi dago banaketa sexualak indarrean dagoela.
Hezkuntzari dagokionez, datuek genero desoreka adierazten dute. Gure kasuan, genero estereotipoak elikatu, hezi eta erreproduzitzen ditugu, bai esplizitoki (curriculum esplizitu androzentrikoa), baita inplizitoki (curriculum ezkutu sexista).
Eta nahiz eta diskurtso teorikoak eta hezkidetza teoriak nondik nora jotzen duen jakin, errealitatea, momentuz, kontraesanez beteta daukagu: diskurtso ez-diskriminatzailea orokortu barik, espazio banaketa desproportzionatua, partaidetza ez-parekidea, arreta kuantitatiboan eta kualitatiboan mutilen alde, ikasketen eta lanbideen aurrean espektatiba ezberdinak, enplegu-aukeraketan genero-estereotipoz beteta, etxeko lanen banaketa ez parekidea …
Uste dugu, geure eremutik, bigarren hezkuntzatik, tutoretza eta orientazio planifikazioa oso tresna interesgarriak direla, proiektu hezkidetzailea ikasle guztiengan heltzeko, eta ikasturte bakoitzean helburu hezkidetzaileak tutoretza-programan mailakatuta txertatuz genero-arraila gero eta txikiagoa egiteko.
2. Gaien inguruko ikerketa edo proposamen baten aipamena:
Pilar Aristizabal LLorenteren tesia aipatuko dugu inbidiaz beteta. Finlandian etxeko lanekin lotuta dauden ikasgaiei ematen dieten garrantzia eta oinarrizko irakaskuntzan asteko hiru orduko ikasgai praktikoa dutela gogoratzeagatik.
Gizarte parekide bat ala baztertzaile bat eraiki, handia da eskolak duen erantzukizuna |
3. Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak:
Gure ikasleei egindako behaketa zuzenaren ostean, emaitzak ez dira poztekoak, baina zenbait arlotan uste dugu hezkidetza lanak eragin positiboa eduki duela:
- Batez ere, etxeko lanak nork egingo dituen galdetuta, hortxe aurrerapausu argia ikusten dugu neska guztien jarreran, eta mutil gehiengoarenean ere bai.
- Lanpostu aukeraketan eta, bide batez, ikasketa mota aukeratzerakoan ere mugimenduren bat igartzen da, nesken aldetik, batez ere. Badirudi konfirmatzen dela orain arte egindako analisia, non neskok ahaleginak egiten ari diren orain arte “gizonezkoenak” izan diren ikasketetan sartzeko, baina alderantziz, ez.
- Emakumeei buruzko balio peioratiboak ere detektatzen ditugun neurrian, badago, emakumea izatearen harrotasun sentipen “ezkutua” ume eta gazteen artean, eta horrek estereotipoak apurtzeko ezinbesteko baldintza dela iruditzen zaigu.
Gure ikastetxean datorren ikasturteari begira erronka bi markatuko genituzke:
Hezkuntza Proiektuaren barruan hezkidetza konpromezu zehatzak txertatu eta onartu; eta tutoretza-planean, ikas maila bakoitzari egokitutako material berriak sortu edo egokitu eta orientazio akademikoaren barruan, esplizitoki genero ikuspegia txertatu. Aurten Beldur barik programa pilotua garatzen ari gara, eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako “beldur barik jarrera” zabaltzeko tutoretzetan unitate didaktiko batzuk erabiliko ditugu.
Datorren ikasturtean, lehenengo hiruhilabetean zehar, maila guztietan programatuko da unitateren bat beldur barik jarrera hori lantzen jarraitzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina