2016/02/06

IDENTITATEAZ HAUSNARTZEN

-Zer da identitatea?
Nork bere burua sentitzeko duen modu pertsonala.
Eraikuntza pertsonala: maila pertsonalean gure burua garatzea
Eraikuntza soziala: inguruaren eragina
Identitatearen garapena bizitzan zehar jarraitzen duen zeregina izan arren, esan dezakegu bizitzako momentu batzuetan eragin berezia duela, batez ere nerabezaroan.
-Genero identitatea
Sexu identitatea: genital eta ezaugarri fisikoen arabera, talde bitan sailkatzeko Medikuntzak erabili duena.
Genero identitatea:genero estereotipoei lotutako eraikuntza sozial eta kulturala. Pentsaera bitarrean oinarritua dugu, maskulino/femenino. Jendarte honek, genero bakoitzari ezaugarri ezberdinak egokitu dizkio. Genital eta ezaugarri batzuen arabera genero konkretu bat egokituko digute. Bakoitzari dagozkion arauak betetzen ez ditugunean dago arazoa. Arautik desbideratzen den guztia arraro, arrotz edo anormaltzat jotzen baita. Ondorioz, jendarte patriarkalaren eskutik zigorrak eta bazterketak pairatuko ditu desbideratua izan den orok.
-Genero adierazpena : sistema bitarra kategorizatu arren, ze gertatzen da pertsona bat biekin identifikatzen bada? Edo ez bada identifikatzen ez bate edo ez bestearekin?
Identitate femeninoaren teoria jendarteratzea garrantzitsua izan da. Izan ere, ikasketa feministek identitatea prozesu irekia eta etengabeko eraikuntza gisa kokatu du. Aldakorra, anitza, ugaria, erlatiboa eta aldiberekoa.
 
 
Genero identitatearen garapena
Maskulinoa eta femeninoa ez dira berdin baloratzen jendartean. Sistema patriarkalaren ondorioz, maskulinoa askoz gehiago baloratzen da emakumezkoaren ondoan, pisu eta balorazio gehiago du.
Genero identitatearen garapenean faktore asko daude. Etengabeko prozesu dinamikoa eta konplexua da.
Subjetuak eta jendarte aldaketak
Jendartearen aldaketarako subjektu kategoria da gakoa. Garrantzitsua iruditzen zait feminismoak eginiko ekarpena aipatzea, ez gara “garena”, “egiten duguna” baizik. Zentzu horretan, “egoteko” modu bat da, ez “izateko” modu bat.
Heziberri 2020 proiektutik jasoa:
“…Aitortu beharrekoak dira aniztasun afektibo-sexuala eta kulturala, bai eta genero- eta cultura-nortasun malguak eta askotarikoak ere, eta zalantzan jarri behar dira cultura-, genero- eta sexu-nortasunagatuik desberdintasuna sustatzen duten ereduak”…
Ikastetxeetan lan egiten dugunok, haintzat hartu beharra dugu gure ikasleen identitatearen garapenean eragin zuzena dugula. Nahiz eta eraikuntza horretan garrantzia handia hartuko duen nerabezaro garaiak, niretzako haurraren aurreneko urteetan ere garrantzia berezia hartzen du. Bizitzaren aurreneko urteetan hasten gara zer garen sentitzen, bizitzen, esperimentatzen. Tamalez jendarteko errealitatearen ondorioz, oraindk egunerokoan neska edo mutil sentitzen. Iruditzen zait oinarrian nagusiki gure gurasoekin eraikitzen dugun identifikazioak eragin zuzena duela, noski inguruko ereduek ere.


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina