2016/01/31

ORIENTAZIOA ETA AUKEREN INGURUAN HAUSNARTZEN



Orientazioak esku hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar duela, hezkuntzaren esparru eta maila guztietan gertatzen dena, curriculumean integraturik egon eta hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa duena, ikusi dugu gai honetan.
Beraz, (Marina Subirats): “Ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna eta aukera‐aniztasuna errespetatuz eta genero‐baldintzapenik gabe” izango da. Helburua pertsona anitzen garapen integrala lortzea da, nork bere bizitzan zehar bere burua orienta dezan, bizitza pertsonalaren, familiarraren, sozialaren zein profesionalaren ardura osoa onartuz.
Hori da diskurtso ofiziala, eta ondorioz, diskurtso ofizialean hezkidetza txertatzeko bidea topatu dezakegu eta hori izan behar da gure asmoa, baina ikusi dugu eta ikusten dugu egunerokotasunean ere,errealitateak esaten digula zenbait kontraesan bizi ditugula gure praktikan.
Kasu isolatuak salbu, orokorrean:
●Curriculuma oraindik, androzentrikoa da.
●Hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren erabilpena ez dago oraindik orokortuta.
●Mutilak nagusitu egiten dira espazioan eta baliabideak genero-rolen arabera erabiltzen dira.
●Neskengan espazio publikoan normaltasunez parte hartzeko zailtasunak dirau.
●Neskei arreta gutxiago ematen diegu.
●Balio eskasagoa ematen diegu neskek esandakoari.
●Mutilek denboraren erabilera protagonista izatera bultzatzen ditugu.
●Espektatiba bereiziak ditugu neska eta mutilentzat genero-rolak indartuz.
●Etxeko ardura eta zaintza-lanaren ezagutzak curriculumetik kanpo geratu dira eta presio itzela dute emakumeek horiek guztiak bere gain hartzeko.
...
Badugu nahiko erronka hau guztia ikastetxean eta jendartean lantzeko!
 tutoretza bilaketarekin bat datozen irudiak
Baina erronkak, aukera dakar, eta curriculumean orientazioa-aholkularitza bera txertatuta egotea bera, aukera gisa ulertu beharko genuke.
Batez ere gaiak bigarren hezkuntza arloa dirudien arren, “Oinarrizko hezkuntzarako tutoretza-plana egiteko orientabideak” dokumentuan irakur daitekeen gisa: “Hezkuntza-orientabidea etengabeko laguntza-prozesu sistematikoa da, eta hezkuntza-jardueran sartuta dago. Ikasleei bere proiektu
pertsonalaren eta profesionalaren jabe izan daitezen trebatzeko gaitasunak eskuratzen laguntzea da orientabidearen helburua.
Orientazioko edukiek eskolako curriculum guztian dute eragina, eta zeharka garatu behar dira, alor guztietan. Hala ere, ikasketa horien zati bat esplizituki landu beharko da tutoretzan, hazkuntza pertsonalerako garrantzia duelako, ondorengo ikasketetan eragina duelako, eta bizitzako hainbat egoeratan erabil daitekeelako. (...)
Tutoretza-lanaren helburua da ikasleak bere burua ezagut dezala eta onar dezala, sozializazio-prozesua hobe dezala, erabakitzen eta ikaskuntza-arazoak konpontzen ikas dezala, eta bere proiektu pertsonal eta profesionalaren protagonista senti dadila”.
Hori dela eta, hona hemen Lehen Hezkuntzatik bertatik tutoretza lantzeko proposamen bat:



tutoretza bilaketarekin bat datozen irudiak

Guztion artean lor dezakegu!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina