Zer da identitatea? Jaiotzez datorkigu edo eratzen dugu bizitzan zehar? Aste honetako gaiaren bitartez jakin izan dudanez prozesu konplexua da, alderdi biologikoak, sozialak, kulturalak, psikologikoak eta baita politikoak ere barneratzen dituena.
Identitatea, beste pertsonengandik bereiztea eta, aldi berean, talde baten partaide izatea laguntzen duten duten ezaugarriak izatea da.Horrela, identitatea eraikuntza pertsonala eta banakakoa da, baina baita eraikuntza soziala ere.
Identitate propioa izatera garamatzan prozesua haurtzaroan hasi egiten da, eta garai horretan esterotipoek, berezikiko garrantzia izango dute. Gero, eta nahiz eta nerabezaroan prozesu horrek benetako garrantzia hartu, ez da etapa honetan bukatuko baizik, eta bizitzan zehar jarraituko duen zeregina izango da.Gizartea bi identitateei ematen die garrantzia emakume eta gizonezkoei eta bitasun horretan oinarriturik eraikitzen du beste guztia.Ondorioz, zer gertatzen da arautik ateratzen denarekin? Queer kontzeptua hortik dator eta gure kulturan ezagutzen dugun emakume-gizon bitasunetik haratago doazen identitate anitzei erreparatzen die :Zisgenero,Zisexual,Transgenero,Transexuala,queergenero …
Eskola gizartearen islada izanik identitate anitzak ez daude azalean, ez daude irakasleen azalpenetan, baliabideetan edo eskolaren egituretan. Gure ikastetxeek gizartean dagoen bitasuna nahigabe indartu egiten dute. Ez dute, orokorrean, aniztasunean hezitzen.Lucas Platerok dioen bezala ezin dugu aniztasuna azaleratu arazoa bihurtzen denean edo gatazka sortzen denean. Ikastetxeek aniztasunaren ( identitate, kultura, erlijioarekin ea...loturiko edozein aniztasunekin ari da) balioa sustatu beharko lukete momentu guztietan eta benetako elkarbizitzarako espazio atseginak sortu.
Eta ikastetxean zer?
- Errolen eta esterotipoetan oinarritutako hezkuntza eredua aldatu.
- Ikasleen aniztasunaren ideia ikastetxean bultzatu (Moreno eta Pichardo 2012).Ikastetxean zaintzaren kultura zabaldu (identitate guztien artean).
- Hezkuntza komunitatearen formazioa sustatu.
- Ikastetxeek LGTB talderen batekin harremana izan dezaten bultzatu.
- Ikastetxean zaintzaren kultura zabaldu (identitate guztien artean)
- Baliabide egokiak lortu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina