Identitatearen eraikuntza prozesu konplexua da; alderdi biologikoak, sozialak, kulturalak,
psikologikoak eta baita politikoak ere barneratzen baititu. Identitatea, beste pertsonengandik bereiztea eta, aldi
berean, talde baten partaide izatea ahalbideratzen duten ezaugarriei edo
alderdiei dagokie. Beraz, Identitatea eraikuntza pertsonala eta banakakoa da,
baina baita eraikuntza soziala ere. Genero identitatea aztertzean sexu
identitatearekin topo egiten dugu: Sexu
identitatea, Baldintza biologikoetan oinarritutako identitatea da, haur
bati bere genitalen eta ezaugarri fisiologikoen arabera ematen zaion lehena. Genero-identitatea norbera gizon,
emakume edo bestelakorik izatearen pertzepzio subjektiboari dagokio.
Patriarkatua eta heteronorma gure identitateak eraikitzeko prozesuan daude.
Egitura- piramidala hegemoniko eta baztertzaile honek beraz, identitate
garapenaren prozesuan baldintzatzen gaituelarik, heteronorma eta genero
bitartasun sistema soilik indartuz eta normalizatuz, identitateen aniztasuna baztertuz.
Ikasketa feministek identitate anitzak daudela azaleratu dute , ez dutela izaera egonkorra eta urtetan zehar
aldatuz joan daitezkeela. Identitatea
prozesu irekia, etengabeko eraikuntza gisa ulertzen da.
Heziberri 2020 izaten ikasteko konpetentzia; “bizitzan zehar agertzen diren sentimendu, pentsamendu eta ekintza
pertsonalez gogoeta egitea eta haiek sendotzea eta egokitzea, haien gaineko
balorazioaren arabera, bere burua etengabe hobetuz pertsona osorik
errealizatzeko.”
Eskura izan dudan tutoretza planaren helburuen artean 2. DBH-koan , hain
zuzen ere, , “Hezkuntza afektibo sexualaren gaiaren barnean norbere ezagupena
eta garapen pertsonala lantzea” jasota dago, helburu hau lantzeko jardueren artean, ikasleek 4 orduko tailerra egiten dute .
Ildo hau jarraituz, hezkidetza proiektuaren bitartez maiatzaren 17an, Lesbofobia, Homofobia, Transfobia eta bifobiaren kontrako eguna ospatzen denez, sexu aniztasunaren gaia lantzen da tutoretza eta beste irakasgaietan (aurreko asteetan eta egunerako jarduerak prestatzen direlarik), aurtengo ikasturtea hirugarrena izango da egun honen inguruko jarduerak antolatzen direla.
Datorren ikasturterako Berdindukoekin klaustro osorako formakuntza saioa antolatu da, irakaslegoa honen beharraz jabetzen ari delako.

Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua berriztatzen gabiltza ikasturte honetan, eta
sexu aniztasunaren trataera bermatu beharra dago, beraz, hezkidetzaile bezala
definitzen den proiektuan identitate
guztien aldeko hezkuntzaren aldeko adierazpena jaso beharko du.
http://www.bideometa.net//node/79022/browser_bideoa?is_hide_h1=1
http://www.bideometa.net//node/79022/browser_bideoa?is_hide_h1=1
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina