2016/02/03

Identitatea, bide bukaezina



                             

         
GAIARI BURUZKO LABURPENA                          

  *Identitatea beste pertsonengandik bereiztea eta, aldi berean, talde baten parte izatea uztartzen dituen nor banakoaren alderdia da. Identitatea bizitza osoan zehar garatzen da.

Sexu-identitatea baldintza biologikoetan oinarritzen da;  genero-identitatea, berriz, genero estereotipoek, gizarteak eta kulturak transmititutako eraikuntza da. Pentsaera bitarra inposatu da gure kulturan (emakumea-femeninoa/gizona-maskulinoa), sexu-genero sisteman oinarrituta.
Genero-adierazpena genero-identitatearekiko adostasuna edo desadostasuna erakusteko modu desberdina da. Gizarte heteropatriarkalean, teoría psikologikoetan eta justifikazio biologikoetan oinarrituta, sexu-diskriminazioa ezarri da. Ezarritako arauetatik kanpo dauden guztiak patologizatu egin dira.
Teoría eta ekintza feministentzat ardatza izan da identitate femeninoa, hauek identitate maskulinoa eta femeninoaren eta maskulinoaren arteko harremanak eztabaidagarri jarri dituzte. Ondorio argia da identitateak anitzak direla eta prozesu irekia dela. Gure gizartearen joera nagusia izan da gizonen identitatean autokontzeptu positiboa garatzea (makro-nortasuna) eta emakumeen identitatean, berriz, gutxiespena nagusitzea (sub-identifikazioa). Genero-identitatearen garapenean FAKTORE ASKO daude  http://www.elmundo.es/salud/2004/572/1084572003.html
(gurasoen eredua, gizarte-ikaskuntza, hizkuntzaren eragina…).
Gizarte heteropatriarkalean, sexu-genero sistema inposatu da eta, honetan, gizonezkoa-maskulinoa bikaina dela eta emakumezkoa-femeninoa desbideratze eta gabezia dela pentsatzen da. Pentsakera hau historian zehar zabaldutako teoría filosofiko eta psikologiko askok (Aristoteles, Aquinoko Tomasek…) eragin dute.
Izakia PRODUKTU KULTURALA http://cear-euskadi.org/diccionario/eu/identidad-de-genero/ dela onartzen badugu, eta identitatea eraikitzea prozesu bukaezina, orain arte sexu-genero sistema ezarri duten ikuspegi deterministak gainditu daitezke.
Heziberi 2020 hezkuntza-ereduak proposatzen dituen oinarrizko zehar-konpetetntziak bizitzako alor eta egoera guztietan arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak dira, eta eskolako arlo edo ikasgai guztietan landu eta sendotu behar dira.

BALORAZIO PERTSONALA

Zaila egin zait kontzeptu desberdinak ulertzea. Garrantzitsua iruditzen zait inposaturiko moldeak aldagarriak direla sinestea eta, baita ere, horretan hezkuntzak eragin handia duela pentsatzea.
Dokumentuan azaltzen den errealitatearen atzean dagoen sufrimendua  ikusgarri egiteak laguntzen dit formatzea eta lanari ekitearen derrigortasunaz jabetzea.
  
HEZIBERRI 2020 ETA IDENTITATEEN GARAPENA

     Ikastetxean eta ikasgelan inklusioa abian jartzeko orientabide metodologikoen artean, 45.orrialdean honako hau agertzen da:

 • Generoaniztasuna. Gizartekonstruktu bat da generoa, ikasle guztien oraina eta geroa baldintzatzen dituzten desberdintasun bidegabe askoren berri ematen diguna.
Alderdi hori lantzeko, curriculum ezkutuan kontutan hartu beharko genituzke:

            *Neska eta mutilei estereotipoek ezarritako ezaugarri eta balioak orekatzen  lagundu, gabeziak sendotuz eta gehikeriak murriztuz (bai beraien arteko harremanetan, eta baita irakasle-ikasle harremanetan ere).

  



*Kontutan hartu hizkuntzaren bitartez transmititzen duguna, norberak bere identitatea  aske garatu dezan lagundu dezaion (eredu desberdinak normaltasunez azalduz, eta errespetuzko adierazpen askea sustatuz).

     




            *Ikasgai guztietan “desberdinak” izateagatik baztertuak edo gutxietsiak izan diren pertsonen presentzia eta garrantzia azpimarratu.


            
INGURU HURBILEAN GENERO-IDENTITATEEN INGURUAN 
EMANDAKO AURRERAPENAK



*Tutoritza saioetan elkarren arteko harremanak ERRESPETUZ  eta beste persona den bezala baloratzeko jarrerak bultzatzen dira, elkarrizketa eta dinamika desberdinekin.
       Irakasle askok, guk jasotako hezkuntza-sisteman emandako eredu on bakarraren helburua desegin dugu.

*Lankidetza metodologiaren bitartez, bakoitzak duen gaitasuna partekatzea eta besteenak onartu eta indartzeko jarrerak bultzatzen dira.
      Norgehiagoka aritzea balioak hezkuntzan izan duen nagusitasuna desegin behar izan dugu (edo, gutxitu, behintzat).

*Emakumeen ekarpenak azaltzeko lan zehatzak egin dira.
      Horretarako konturatu behar izan dugu ezkutuan izan ditugula eta zenbaterainoko baliogarritasuna duten.

*Azken urteetan, Batxilergoan orientazio prozesuan laguntzeko etortzen diren lanbide desberdinetako ordezkariek, konbentzionalak ez diren pertsonak eta lanbide batzuk eskaini dituzte.
      Prestigiodun ohizko lanbideetatik kanpo, pertsonak garatzeko beste lanbideak ikusgarri jartzearen garrantziaz jabetu gara.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina