2016/01/31


ORIENTAZIOA ETA AUKERA AKADEMIKOAK

Orientazioak esku hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar du, hezkuntzaren esparru eta maila guztietan gertatzen dena, curriculumean integraturik egon eta hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa duena.

Currriculumari dagokionez, kontuan hartu behar dugu curriculum esplizituak androzentrikoa izaten jarraitzen duela: emakumeek garaturiko konpetentziak kanpo geratzen dira eta egindako ekarpenak ezagutza-eremu guztietan ez dira agertzen , ez dira aipatzen.   Bestalde, ezkutuko curriculum sexista era inkontzientean transmititzen da: komunikaziorako hizkera sexista, neska eta mutilen jarrera eta ekintzen balorazio desberdinak, jaien antolaketa…

Hezkuntza-komunitateari dagokionez, tutoretza-lana premiazkoa da orientaziorako. Baina, irakasle-talde osoaren lana ere bada. Baita familiarena edota legezko tutoreena ere. Denok koordinatuak egon behar dugu bizitzan beharrezkoak diren gaitasunak lortzeko eta, horretarako, genero-baldintzak ezagutu, aztertu eta gainditzeko planteamenduak garatu behar ditugu.


Gida Planak, Eustatek eta ECRk argitaraturiko datu batzuk:
-          Batxilergoan: mutil gehienak modalitate zientifiko-teknikoa aukeratzen dute; neska gehienek gizarte-zientziak eta giza-zientziak aukeratzen dituzte. Aukera horiek gerora zer unibertsitate-karrera hautatu baldintzatzen dute.
-          Emakumeen kopurua handiago da titulazioa guztietan Ingeniaritza eta Arkitektura izan ezik.
-          Emakumeen presentzia aztertu dute 50 unibertsitate publikoetan eta datuen arabera emakumeak irakasleen %40a dira, katedradunen %20 eta erretore bakarra dago.

Zaha-Hadid arkitektoa eta bere obrenetako bat:



Batxilergoko egoerara ez iristea hezitzaileon ardura da, PISA txostenaren ustez. Horretarako aintzat hartu behar ditugun gakoak:
1)      Irakasleen eta familien aurreiritziak eta espektatibak berrikusi eta sexismoa baztertu.
2)      Nesken konfidantza sendotu matematika eta zientzietan entsegu-errore prozesuak ziurtasunez bizitzeko askatasuna eta errefortzuak eman.
3)      Mutilen jarrera hobetu: ikasteko orduak eta ikasteko laguntza zaindu, joko egokiak aukeratu.


Lagungarriak iruditzen zaizkit hiru proposamen horiek. Askotan konturatzen gara emaitzak ikustean zerbait gaizki egiten ari garela. Baina, ez dakigu nola aldatu. Horrekin batera, orientazio eta tutoretza hezkidetzailerako gakoak:

1)      Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea.

2)      Generoarekin erlazionaturiko aurreiritzien kritika.

3)      Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.

4)      Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea.

Finlandian egiten dutena ideia bikaina iruditzen zait. Oinarrizko irakaskuntzan, astero, hiru ordu dituzte, sukaldatzen, arropa garbitzen eta etxea zaintzen ikasteko eta horrez gain currriculumean etxeko ekonomia eramateko ikasgai berezi bat daukate.

5)      Parte hartze parekidea sustatzea.

6)      Lanbidea izatearen garrantzia indartzea.

7)      Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.


Nire ustez, hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak:

-          Datuek edo ikerketek frogatzen dute genero-arraila ikastetxean hasten dela, unibertsitatean jarraitzen duela eta lan-merkatura iristen dela. Beraz, sustraitik hasi behar dugu. Hori burutzeko baditugu: diagnostikoa egiteko baliabideak,  tutoretza eta orientazio planifikazio hezkidetzailea garatzeko ildoak eta materialak…
             Lan-munduan sartzea baldintza berdinekin mutilak bai neskak izanda.

-         Neskei erakutsi behar diegu euren arrakastaz harro egotea, baita arrakasta eta adiskidetasuna ez direla kontrako baloreak. Amparo Tomé Gonzalez ikerketaren ondorioak deigarriak iruditu zaizkit.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina