Hezkuntzan sistestemaren balioen erreprodukziorako tresna dela esaten dugu eta
orientazioak erreprodukzio funtzio horretan paper handia jokatzen du. Izan
ere, bizitzako arlo ezberdinenetan bide orria marrazteko bitartekoak
eskaintzeaz ari gara. Eskaintza hori, sistemaren barruan ematen den eskaintza
da eta hori zalantzan ez badugu jartzen sistema kapitalista patriarkarraren
erreprodukzioa ematen da: sexu - genero estereotipoak indartuz, interpretazioez sexu bakoitzaren bizipenak murriztutako gune eta
roletara mugatuz, klase banaketa eginez,
bizitza pribatua eta publikoaren banaketa indartuz etb.
Orientazioak esku
hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar du, hezkuntzaren esparru
eta maila guztietan gertatzen dena, curriculumean integraturik egon eta
hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa duena. Horretarako ezinbestekotzat
jotzen dut, orientazioa bizi proiektu baten baitan kokatzea eta bide akademiko
eta laboralaz gain bizitzako eta pertsonaren proiektua osatzen duten arloen
lanketa egitea; garapen pertsonala, besteekiko harremanak, lanbide-orientazioa
eta ikasketa-prozesuak. Izan ere, bide akademikoaz ari garenean horrek egungo
enpleguari, sistemaren barneko antolaketa eta bertako ibilbideari, egiten dio
erreferentzia. Horrek, arrisku handiak dituela uste dut, esaterako, enplegutik
at dauden lanak ez dira kontuan hartzen, ezta lehen lerroan jartzen, lan
erreproduktiboa kasu. Eta aukera berdintasunez ari bagara pertsonaren
ibilbidean muga oro baztertua izan behar dela uste dut.
Egungo gizarteak
merkatua eta gizonaren ikuspuntua du guztiaren
erdigune, non lehiakortasuna izpide balore maskulinoetan oinarritutako arrakastara
bultzatzen gaituzten. eta gizarte eraldaketaren bidean, berebizikoa dela
ulertzen dut hezkuntzak bizitza eta pertsona jartzea erdigunean eta praktika
zein ideia oro logika horren baitan antolatu eta gauzatzea. Orientazioak eta
eskaintzen diren aukerek logika horri erantzun behar die, norbanakoaren eta
taldearen burujabetza landuz eta bizitza eta pertsona erdigunean jarriko dituen
bitartekoak eta tresnak eskainiz.
Ideia honekin
jarraikiz, eskolan dugun erronka handienetarikoak, ikasleen garapen integralean
sistemak gure bizi proiektuan duen eragin eremua murrizteko bitartekoak
eskaintzea eta sistematik at gure bizi
proiektua gauzatzeko bitartekoak eskaintzean direla uste dut. . Sistemaren eraldaketarako
ezinbestekoa ulertzen dudalako aldaketa integrala ematea, eta horretarako
aukera berdintasunean oinarritutako orientazioa bermatzeaz gain, pertsona
burujabeak hezi behar ditugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina