2016/01/31

ORIENTAZIO ETA AUKERA AKADEMIKOAK HAUSNARTZEN

Laburpena

Emakunderen, Nahiko proiektua 


    Orientazioa adierazteko eta askatasunez aukeratzeko espazioak eta guneak sortzea da. Gela bakoitzean dagoen ikasle bakoitzari arreta eskaintzea eskatzen duena. Genero-ikuspegia barne hartuko duena, ulerturik kultura eta jendarteak markatu ohi dituen estereotipoak saihestu behar direla eta irakasle bakoitzak ikasle bakoitzaren interesgune eta gaitasunak bideratu eta indartzeko bideak diseinatu beharko dituela. Ikasle bakoitzari eredu aniztasuna eskainiz, bere gogokoak direnak, bere gaitasun eta desioak identifikatzen lagunduko duten bideak eskainiko dizkio irakasleak. Askatasunez eta jendarteak inposatu ohi dituen eredu-estereotipoekiko kritiko heziko ditu eskolak.




Ondorioak

      Orientazioa prozesu-luzea da. Eskola komunitate osoaren inplikazioa ezinbestekoa duena.

      Bizitzarako trebatzeko landu beharrekoak,(Oinarrizko hezkuntzarako tutoretza-plana egiteko orientabide dokumentua)

  • Garapen pertsonala
  • Besteekiko harremanak
  • Lanbide-orientazioa
  • Ikasketa-prozesuak
Irakasle-talde osoaren ardura gogora ekarri nahi nuke. Baita familiaren eta irakasle ordezkarien arteko koordinazioaren garrantzia.

"En la formación del alumnado, el primer eslabón de la educación marcada por estereotipos de género empieza en la familia. Si queremos cambios sustanciales en el mundo educativo, es necesario pasar de escuela mixta a la coeducativa y que el profesorado se implique.Los estereotipos pueden estar asociados a la elección profesional, a los roles en el reparto de tareas, a la naturaleza de hombres y mujeres, a la imagen o el físico de las personas.Para superar los estereotipos se precisa cuidar el lenguaje, las imágenes, los mensajes y una forma diferente de entender la orientación. El debate debe ser por qué el paro femenino es mayor, por qué las profesiones femeninas están peor pagadas si las chicas son académicamente más brillantes.La formación ha sido la mejor inversión para la empleabilidad y el empoderamiento femenino y las mujeres han sido y son las usuarias más efi caces del sistema educativo."


Gogora ekartzekoak...
  • Curriculum androzentristak ditugula oraindik eta horiek ordezkatu behar direla
  • Hizkuntza-sexistaren presentzia inkoszientea dugu; imaginario kolektiboan emakumeak sartzeko ahalegina egitea ezinbestekoa da.
  • Espazio eta baliabideak generoak bereizirik ditugu oraindik, ordezkatzea ezinbestekoa.
  • Partaidetza desorekatua gogoratu behar dugu: espazio publikoetan dauden emakumeak ikusgarri egitea eta eredu gisa aurkeztea ezinbesteko ariketa.
  • Neskei arreta gutxiago ematen diegu, ez-ustean. Erne hartzeko hausnarketa dugu hau.
  • Nesken ekarpenen balioak mutilena baino gutxiagokoa da; begirada aldatzearen premia dugu.
  • Itxarobideak ezberdinak dira neska-mutilentzat. Irakasle eta helduok lantzeko erronka.
  • Lanaren irudia genero-irudiari hertsiki lotua dago. Iraultzen saiatu beharko gara.
  • Etxeko ardura eta zaintzen desoreka oraindik handia da. Eskolak landu beharreko eremua.




Eskolaren erronka

      Aipatutako puntu horiek guztiak aintzakotzat hartzea, errealitatearen gordina ulertu eta pausoka berrantolatu beharko baititu aurrez eraikiak dituenak: curriculuma, hizkuntza ez-sexista, partaidetza kolektiboa, espazioen hartze parekidea, ardura partekatua, emakumeen ekarpenen ikusgarritasuna,...



  1. Hezkidetza begirada mantentzea jendarteak inposatzen dituen estereotipoen eraginez jabetzea eta ikasleak horiekiko kritikoak izaten trebatzea.
  2. Aukera askea sustatzeko bideak sortzea
  3. Curriculumean horiek txertatzea
  4. Etapa guztietan orientazio akademiko hezkidetzailea agerpena eta lanketa egotea
  5. Eredu aniztasuna eskaintzea, eremu guztietan ez-estereotipatuak direnak ikusgarri egitea.*
  6. Eskola komunitatea osatzen dutenen formazioa


 Proposamenak

     Etapa guztietan ikasle bakoitzaren gaitasunak lantzeko, hobetzeko estrategiak diseinatu behar ditu irakasleak. Horretarako irakasleen arteko koordinazioa oso garrantzitsua da, baita familiarekin elkarreraginean egotea.

     Eredu ez-estereotipatuak unitate didaktiko orotan txertatu beharreko jarduera da. Hezkidetza begirada txertatzen lagunduko duena: hizkuntza ez-sexista, pertsona ez-estereotipatuak, lanbide ez-estereotipatuak, familia anitzak,...

     Gure inguru hurbilenean ez-estereotipatuak direnak identifikatu eta ikasgeletan beraien bizipenak partekatzea ariketa oso aberatsa da.

      Hona hemen aste honetan nire lankide bati egindako elkarrizketa. Lehen hezkuntzako irakaslea bera. Eta korrikalaria. Mendi eta asfaltoan. Konpetizio ugaritan aritua eta sariak ere jaso dituena. Bere bizipenak partekatu ditu, elkarrizketa atsegin honetan. 


"Nire bikotea-kidea eta biok kirolariak ginen. Berak berarentzat tartea hartzen zuen. eta niretzat hartzen nuenean ez zuen ulertzen. Eta ez zizkidan nire lorpenak  zoriontzen. Bikoteek gehienetan ez dute ulertzen emakumeok gure denbora bat korrika asuntoan eman nahi izatea."
UXOA IRIGOYEN ODRIOZOLA. Korrikalaria eta irakaslea. 28 urte, Getaria. 






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina