2016/02/06

Identitateen garapenari buruz hausnartzen


Homosexualitatea, lesbianismoa, transexualitatea eta gorputz ez normatiboak orokorrean sobera urtetan zehar lotsa, atsekabe eta sufrimendu hitzen parean jarri izan da gure herrian. Egoera baztertzaiela irauli nahian talde feministak, emakume lesbiana taldeak eta gizon homosexual taldeak aitzindariak izan dira, eta mugimendu zabal eta anitza hedatuda han eta hemen, LGTBIQ mugimendu bezala ezaguna izaterainokoa.
Egoera errotik aldatzeko indarrak, aldiz, ez du abiadura bera hartu munduaren bazter guztietan. Gure inguru hurbilean, esterako, azken hamarkadotan aurrerapauso itzela eman da bisibilizazioan, onarpen mailan, eta lege-berdintasunean.  Ezin baieztatu, oraindik ere, aniztasuna ezagutu eta positivo baloratzen  duen jendartean bizi garenik. Zoritxarrez, hemen ere, bazterkeria, jazarpena… usu aditzen da gure inguruan.
Nire ustez, Hezkuntza sistemak aldaketarako eragile aktiboa behar du izan. Lehenik eta behin ikastetxeen giroa zaindu behar dugu, ezin baitugu ahaztu inguru horretan mugitzen direla beren sexualitatea eta genero identitatea garatzen ari diren gazteak, eta arraro ez sentitzen laguntzen duen ingurua sortu beharrean gaude. Gaiari bere osotasunean heldu behar zaio, eta aniztasunaren hamaika ezaugarriak agertu eta landu behar ditugu, eta aniztasunak aberasten gaituela pentsamoldetik ekintzetara pasatu.
Anitzak garenez, aniztasun afektibo sexuala eta genero aniztasuna ez da adin jakin batetik Aurrera landu behar hezkuntza sisteman, gure egunerokotasunean eta haurra jaiotzen den momentutik beretik erabateko errespetua azaldu behar diogu aniztasunari, eta haurreskoletan ere eroso eta aske izaten lagundu behar ditugu ikasleak eta familiak.
Zein diren nesken kontuak eta mutilen kontuak bereizten erraz ikasten dute, eta jendarteak, oraindik ere,  inposatzen dituen rol hauek urratzeak dakartzan ondorioak ere gazte-gaztetik ezagutzen dituzte. Honek norberaren errepresioa areagotzen du, eta irainak hedatzen dira ahoz-aho egiten duten benetako mina eta kaltea jakin Gabe. Ezin dugu aldez aurretik pentsatu gurekin ari diren guztiak, alegia ikasleak, lankideak, familiak heterosexualak direnik.
Ikastetxe guztietan baditugu bitarra den sistematik aldentzen den ikaslerik, bai eta heteronormarekin bate z datorrenik ere. Denetariko ikasleak ditugu, ikasle anitzak, eta aniztasunaren trataera egokia lantzen ikasi behar dugu eguneroko jardueretan.
Dena hau lortzeko honakoak egin behar dugu: ikasleek ereduak behar dituzte. Eredu hurbilak (irakasleak, beste langileak, familiak, ikaskideak) eta eremu zabalean (telebistan, literaturan, komikietan, historian…). Eredu hauek nola txertatu hezkuntza proiektuan aztertu behar dugu.

Genero eta sexu aniztasunaren kontrako hizkera baztertzaileari erantzun. Hizkera xenófobo eta matxista arbuiatzen dugun neurri berean, ez onartu hizkera baztertzailerik. Gure inguru hurbilean aditzen diren irainek ikasleak ez ezik, familiak ere mintzen dituzte. Marikoi, marimutil, anormala… bezalako irainak gure hizketarik desagertarazi ditzagun.

















Eta hurrengoa ez ikastetxeetan ez gizartean


Ezin dugu permititu!







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina