2016/01/31

Hezkidetza lanbiderako iparorratza



“Una amiga me dijo el otro día que yo debería haber nacido hombre. Naturalmente se equivocaba. Yo no quiero ser hombre.  ¡Sólo quiero serfontanero!” ( Biddleconlbe, 1989).



Haurdunaldietatik hasita… betiko galdera… nik neuk ere ia konturatu gabe behin eta berriro errepikatzen dudana: zer da, neska ala mutila?

Sinistu nahi dut erritual hori pasa ondoren gai naizela beste era batera funtzionatzeko eta neska izan edo mutila izan ez diedala tratu ezberdina ematen.

Hala ere, oso zaila da, kontzientzia izan da ere, horrelako tranpetan ez jaustea, izugarria da inguru sozialak ezartzen duen presioa, eta, sarri, “naturaren” kontra zoazela interpretatzen da, horrek izan dezakeen ondorio guztiekin.







                  Orientazioa genero ikuspegitik aztertuz, ondorengo proposamenak benetan hezkidetzaileak izan daitezen, oso beharrezkotzat jotzen dut eskoletatik zerbait aldatzen hastea nahi badugu. 

Gero eta garbiago ikusten den bezala, “neskan gauzak”, “emakume bezala egitea” eta beste hainbat adierazpen baloretan jarriz, androzentrismoak markatutako praktiketatik at gelditzen diren jokabideak goraipatuz normaltasunaren barruan ulertuak izan daitezen
Tutoretzak, aholkularitza, orientazioa, …. Oraindik oso markatuak daudela garbi dago, azken urtetako hainbat ikerketek erakusten duten bezala. 




135. orrialdetik aurrera








Nafarroako Hezkuntza Sailak argitaratzen duen bloga, adibidez, aberatsa iruditzen zait aukeraketa akademiko estereotipatuak gainditze aldera, proposamen eta ekimen ezberdinen eskutik beste alternatiba bat posible dela erakusten duelako.




Marina Subirats-en hitzetan,  ikasleekin lantzen ditugun orientazio planak, “bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna eta aukeraaniztasuna errespetatuz eta generobaldintzapenik gabe izan beharko lukete. Partxeak jartzen ari gara bestela, aurpegia garbitzen, baina ez benetako askatasuneko aukerak zabaltzen.

Erronka? Orientazioarekin erlazionatutako gaiak zeharka etengabe lantzeaz gain, curriculumean txertatu beharko lirateke, ikasgaia guztietan izan beharko luke bere leku propioa, errealitatean eragina izateko moduan landuta, paperetan agertzeaz gaina praktikan jarriz gaiarekiko keinuak, beti ere gogoetak sustatuz.

Edozein egunkari zabalduz edo irrati zein telebistako informazio saioren bat entzun, non langabezian dauden sektoreekiko inkestak agertzen diren, adibidez, garbi gelditzen da beti emakumeak direla, edozein lanbidetan, aukera gutxiago dutenak; hortaz aparte, soldata txikiagoa kobratzen dute lan berdina eginez, adibidez: ez al da nahikoa gure ikasleekin honen inguruan hausnarketa sakon bat burutzen hasteko?

Gu, momentuz, eskolan, honen inguruan egiten dugun lanari errepasotxo bat emanez, aurten monografiko bat atera berri dugu, egiten duguna jasotzeaz gain hortik aurrera esku artean ditugun erronkak azaltzen direlarik.
 

Hurrengo urterako, adibidez, femeninotzat jotzen diren lanbideei ematen zaien balorazioa berrikusi eta aztertzea da gure asmoa. Ea gure ikasleak, pixkanaka, mundua beste betaurreko batzuekin ikusten hasten diren helduak direnerako egiten dituzten aukeraketan. Neskatilak bereziki.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina