ORIENTAZIOA ETA AUKEREN
INGURUAN HAUSNARTZEN
Orientazio
gaia aztertzean, oso argi ikusten da,jendarte bakoitzak neska izatea eta mutil
izatea zer den modu ezberdinean bultzatzen du. Beraz oraintazioaren helburua eta zeregina oso garrantsitzua da, pertsona
bakoitzak, emakume edo gizon, bere intereseko, bere gustuko bizitzaren
esparruak aukeratu ahal izango ditu inolako kanpoko muga eta esklusio barik
sustatzen
Orientazioak
esku hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar du, hezkuntzaren esparruan.
Curriculumak pertsona anitzen garapen integrala lortu behar du, nork bere
bizitzan zehar bere burua orientatu behar du, bizitza pertsonalaren,
familiarraren, sozialaren zein profesionalaren ardura osoa bultzatu behar du.
Zoritxarrez genero-arraila
jendartean existitzen da oraindik. Honek emakume eta gizonen artean dauden
desberdintasunak adierazten du, ….ikasketeetan, jarreretan, emaitzeetan eta
aukera akademikoetan
Genero-arrail honekin bukatzeko hezitzaileon
ardura oso inportantea da, ondoko aspektu hauek lantzen:
·
irakasleen
eta familien aurreiritziak eta espektatibak berrikusi eta sexismoa baztertu
·
nesken
konfiantza sendotu
·
mutilen
jarrera hobetu
Genero estereotipoek eragin handia dute oraindik ikasleen aukera
pertsonaletan, profesionaletan, bizitzakoetan eta bakoitzaren espektatibeetan (
nire ikasleek egindakoondorengo bideoan agertzen den moduan).
Batxilergoan, mutil gehienek modalitate zientifiko‐teknikoa
hautatzen dute; neska gehienek, berriz, gizarte‐ eta giza‐zientziak
aukeratzen dituzte. Gainera
formakuntza bukatu ondoren , lan merkutuari begiratzean, egiaztatzen da lanaren
banaketa sexualak oraindik indarrean jarraitzen duela, ikusten emakumeek non eta nola lan egiten duten
Hezkuntzan, alde batetik, curriculum
esplizituak androzentrikoa izaten jarraitzen du: emakumeak kanpo geratzen dira
eta egindako ekarpena ikusezinak eta emakumeen ereduen falta nabarmena. Beste
aldetik, ezkutuko curriculum sexista modu inkontzientean transmititzen da.
Ikastetxean
landu behar diren aspektuak sexismoaren eraginak dakarren bazterkeriaren
desagerpena sustatzeko adar hauetan sustatu behar dira:
·
Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak
baloratzea.
·
Generoarekin
erlazionaturiko aurreiritzien kritika
·
Berdintasunezko
hezkuntza afektiboa garatzea.
·
Elkar ardura
eta zaintza tutoretzan sartzea
·
Parte hartze
parekidea sustatzea.
·
Lanbidea izatearen garrantzia indartzea
·
Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu
ez-estereotipatuak aurkeztea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina