Zer da identitatea? Identitatea
beste pertsonengandik bereiztea eta, aldi berean, talde baten partaide izatea
ahalbideratzen duten ezaugarriei edo alderdiei dagokie. Eraikuntza pertsonala
eta banakakoa da, eta baita soziala ere. Gainera, identitatearen garapena haurtgzaroan
hasi egiten da, bereziki nerabezaroan garrantzitsua bihurtzen da eta bizitzan
zehar jarraitzen du .
Ondoren Coral Herrerak egiten
duen bereizketa azaltzen
da:
-
Sexu identitatea: beldintza
biologikoetan oinarritutako identitatea da. Haur bati bere genitalen eta
ezaugarri fisiologikoen arabera ematen zaion lehena.
-
Genero identitatea: biologikoki
ezberdina den gorputzaren eta berarekiko diren balioen eta esanahien sarean
egituratzen den identitatea da. Norbera gizon, emakume edo bestelakorik
izatearen pertzepzio subjektiboari dagokio, eta eraikuntza soziokulturala da.
Gure gizartea pentsaera bitarrean dago oinarrituta: femeninoa eta maskulinoa.
-
Genero adierazpena:
Raquel Plateroren hitzetan “eremu social zehatz batean,
genero-identitatearekiko adostasuna (edo adostasun-eza) erakusteko modu
ezberdinak”. Sistema bitarrarekin apurtzen duten zenbait adierazpenen aurrean,
batzutan transfobia erreakzioak egoten dira.
Genero
identitatearen garapena: horretan faktore asko daude, eta etengabeko
prozesu dinamikoa eta konplexua da. Kulturak, gizarteak eta banakako faktoreak
eraileak dira, beste batzuen artean: adina, maila sozio-ekonomikoa, gizartean
eta lan munduan partaidetza eta abar.
Subjektuak eta
jendarte-aldaketak:
Teoria Querrek genero-identitatea
kolokan jartzen dute, sistema bitarra gainditzeko asmotan, eta hórrela,
“emakume” eta “gizon” subjektu-kategoriak ere kolokan jartzen ditu.
Izakia produktu kulturala da.
Eraikitzen den heinean deseraiki daiteke, eta horretan, hezkuntzak zeregin
handia du. Identitateen garapena prozesu sortzailea da, eta zalantzan jartzen
ditu kultura-modu batzuk, tartean eskolarenak. Feminista batzuk dioten bezala:
generoa ez da “garena”, batez ere “egiten duguna” da. Generoa “egoteko”modu bat
da eta ez “izateko”modu bat.
Azkenik, Heziberri 2020ren ustez
identitatearen garapena zertan datzan eta, gaian zehar ikusitakoa kontuan
izanik, zehar-konpotentzia ezberdinen inguruan hausnartzeko zenbait galdera
planteatzen dira ikasgaian.
Heziberri
proiektutik identitateen garapenaren inguruko hurrengo esaldia aukeratu dut:” c) Ikaslea helduarorako prestatzea, bizikidetza harmonikoago bat
lortzeko eta gizarte justuago eta ekitatiboago bat eraikitzeko konpromisoa duen
gizabanako gisa bete‐betean bizitzeko gai izan dadin, gizarte anitz eta global
bateko kide aktibo gisa, eta naturaren kontserbazioarekin eta garapen
jasangarriarekin konprometitutako pertsona gisa”. Aukeratutako esaldi hori,
oinarrizko hezkuntzaren xedeetako bat da. Helburu horren garapena bermatzeko, beharrezkoa
da ikasleari nor den eta nor nahi duen izan jakiten laguntzea eta horretarako
behar duena eta non lortu ahal duen identifikatzen ere bai. Baina ibilbide
horretan ikasleei lagundu behar diegu bereizten zeintzuk diren bere beharrak
eta zeintzuk kanpotik inposatutakoak eta bereizketa horretan
genero-kontzientzia izatea ezinbestekoa da. Gainera ikaslea besteekiko
errespetuan hezi beharko dugu, berdintasunezko harremanak indartu eta sustatu,
gure jarreren bidez balioa emanez, baina bakoitza bere egoera pertsonaletik,
bere ezaugarriekin. Gainera, nork bere erabakiak hartzen eta erantzukizunak
onartzen irakatsi behar diegu.
Hurbilean genero-identitateen
inguruan emandako aurrerapen batzuk: nahiz eta gizartean oraindik pentsaera
bitarra gailendu, Zuriñe M Baztanek aipatzen duen sokaren continuum horretan
dauden izateko forma ezberdin horiek gero eta onartuagoak daude eta gero eta
gutxiago zigortzen dira, nahiz eta oraindik baloratuak direnak gizonezko oso
maskulinoak eta emakumezko oso femeninoak izan. Aniztasun hori gainera era
“normalizatuago” batean bizitzen da eta, beraz, kalean eta egunerokoan adibide
eta erreferente desberdinak ikus daitezke
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina