2016/02/04

IDENTITATEEI BURUZ HAUSNARTZEN

  • Gaiaren laburpena.  Identitatearen garapena” gai honetan genero identitateaz aritzen da. Bere adierazpena konstrukto kultural bat da. Testuinguruak baldintzatzen duena, alegia. Identitate  anitzak daude eta beraiek identifikatzeko termino asko ere bai. Genero-identitatea eta genero-adierazpena ez dira gauza bera. 
  • Transgender%20sign.png
  • Balorazio pertsonala. Gai honen inguruan polemika handia dago. Geroz eta gehiago ikusten ari gara identitate kasuen aldaketak. Ohikoa bihurtzen ari da gure inguruan. Izan ere, nork ez du bere inguru hurbilean horrelako kasuren bat ezagutu? Genero-identitate aldaketak prozesu luzea eta samina izan daiteke kasu askotan behar den bezala garatzen ez bada. Horretarako pertsona horren ingurukoengandik apoio handia behar da, ulermena eta enpatia. Eta hori askotan ez da erraza izaten norberari tokatuez gero, aldemenekoaren egoera beti errazagoa ikusten baita.
Geroz eta normaltasun gehiagorekin onartzen direla identitate kasuen aldaketa esan beharrean gaude. Honek ez du esan nahi oraindik ere oztopo legalak, juridikoak, administratiboak, sozialak,… ez daudenik.
Bide luzea dago egiteko eremu honetan baina babesa geroz eta handiagoa da eta gertutik ezagutzen ari naizen kasuengatik ikusita, ekinez lortzen dela esan dezakegu. Etengabean borroka batean ari behar dira dena egiteke baitago baina argia ikusten da.
Hona besterik ez dago aipatzeko aste honetan Asteasuko familia batek lortutakoa. Bejondeizuela!
bin_20407305_con_10841115_23958_1.jpg
Hona hemen aste honetako 2016ko otsailaren 3an "Noticias de Gipuzkoan" argitaratutako berria:
  • Heziberri 2020an genero aniztasunaren inguruan zenbait aipamen aurkitu ditut. 
- xedapen orokorretan 2016/141 (268/2/3) orrialdeetan zera azaltzen da: “…Aitortu beharrekoak dira aniztasun afektibo-sexuala eta kulturala, bai eta genero- eta cultura-nortasun malguak eta askotarikoak ere, eta zalantzan jarri behar dira cultura-, genero- eta sexu-nortasunagatuik desberdintasuna sustatzen duten ereduak”…
- Gizarte zientzietako dekretuan 2016/141 (268/166) orrialdean zera aipatzen da etapako helburuetan: ”…norberaren eta besteen ekarpenak adostutako helburuaren arabera baloratuko dira, komunitateari elkartasunez ekarpenak egiteko, bazterkeriarik gabe (generoa, arraza, kultura, erlijioa…”
- Gizarte zientzietako dekretuan 2016/141 (268/172) orrialdean zera aipatzen da balio sozial eta zibikoetan etapako 6. helburuan: “…generoa, jatorria, etnia, sinesmenak, deberdintasun social eta pertsonalak, orientazio afektibo-sexualak edo veste edozein motatakoak direla-eta sortutako gatazkak identifikatu eta aztertzea, giza eskubideetan oinarritutako elkarbizitza bidezkoa eta berdintasunezkoa eragozten duten jarrerak arbuiatzeko…”
- - Gizarte zientzietako dekretuan 2016/141 (268/172) orrialdean zera aipatzen da balio sozial eta zibikoetan 18. ebaluazio-irizpidean: “…eskubide-berdintasunaren aldarrikapena errespetatzea, inor ez diskriminatzea bere jaiotzarengatik, arrazarengatik, generoarengatik, orientazio afektibo-sexualarengatik, erlioarengatik, iritziarengatik edo beste edozein ezaugarri pertsonal edo sozialengatik, eta ikuspegi horrekin jokatzea gizartean…”

  • Nire inguruan genero-identitateen inguruan emandako aurrerapen  bat kontatuko dut.
Izenak ekiditzera noa pertsonen anonimotasuna errespetatzearren. Nire lankide emakume batek familia heterosexuala zuen aspalditik eta berarekin hiru seme iadanik nagusiak direnak. Duela bostpasei urte ikastetxe bateko irakasle emakume bat ezagutu eta maitemindu egin ziren. Bere senarrarengandik banandu da eta orain beste emakume irakasle honekin bizi da. Bizi den auzoan oso ezaguna zen eta honek hika-mika asko ekarri zituen jendearen artean. Berak horiek denak gainditu eta bere betiko auzo berean bizi da gaur egun. Zoriontsu eta pozik ikusten zaio. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina